Tapia sailburuak SareTeknikaren ekimena zoriondu du, Fagor Electrodomésticos itxi eta gero bere burua eraberritu du eta

2016.eko otsailak 08

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, SareTeknikaren ekimena zoriondu du, Fagor Electrodomésticos itxieraren ostean guztiz eraberritu da eta. Hala adierazi du haien biltegi berriaren inaugurazioan, Lezama-Legizamon industrialdeko instalazioetan.

Bere hitzaldian, Tapiak gogora ekarri du zein une zailak eragin zizkion Fagor Electrodomésticos-en itxierak SareTeknikari, elkarren lotura garrantzitsua zela-eta. «Hala ere, ondo jakin zenuten erantzuten, kooperatiba horrekin partekatutako negozioaren kudeaketa berriz planteatuta» ziurtatu du sailburuak, ahalegin hori publikoki aintzatestea egoki jota.

Sailburuak nabarmendu duenez, krisiosteko jokaleku berriak eragozpen berriak dakartza, baina baita abagune berriak ere, eta euskal industria horiek baliatzeko saiotan dabil. Horien erakusgarri da gaur inauguratutako biltegia, logistikarekin loturan eta etxeko kontsumoaren mende.

(Hemen irakurri dezakezu prentsa oharra)