Eusko Jaurlaritzak gizarte eta enplegu politikak aurkeztu dizkie Madrileko kidego diplomatikoari

foto.JPG

2015.eko azaroak 26

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko eta Kanpo Harremanetarako Saileko arduradunek lan bilera izan dute Madrilen zenbait herrialderen enbaxadetako arduradunekin, Euskadik hurrengo urteetan gizarte politika eta enplegu arloan dituen erronka nagusiak, lehentasunak, ildo estrategikoak eta helburuak aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzaren Madrileko Ordezkaritzan izan da bilera, eta bertan hartu dute parte Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuak, Adolfo Alustiza Lanbideren zuzendari nagusiak eta Leire Madariaga Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak; baita Argentina, Mexiko, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia, Norvegia, Kanada eta Suediako enbaxadetako sektore"arduradunek ere.

“Gizarte eta Enplegu Politikak Euskadin” izenburupean izan da lan-bilera eta hor diplomazialariei aurkeztu zaizkie zer nolako neurriak eta jarduerak garatzen eta abiarazten ari den Eusko Jaurlaritza alor horietan. Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako dituen plan eta ekimen estrategikoak ezagutarazteko Eusko Jaurlaritzak eta kidego diplomatikoaren arduradunek Madrilen egin ohi dituzten bilera-egutegikoa da gaur izandakoa.