Ohiko osoko bilkura (2015/11/26)

2015.eko azaroak 26

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, etxebizitzak birgaitzeko eta hiriak zaharberritzeko erakundearteko plan bat egiteari buruz. Legez besteko proposamenari dagokionez, behin betiko ebaztea azaroaren 19ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz.(10\11\02\01\0825)
1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Manuel Michelena Iguarán legebiltzarkidearen bateragarritasun-egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\01\01\00\0097)
2. Mozioa, Hasier Arraiz Barbadillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Estatuak Kataluniako Parlamentuaren aurka hartu ditzakeen neurrien aurrean Jaurlaritzak izan beharreko jarrerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(10\11\03\00\0170)
3. Mozioa, Javier Ruiz de Arbulo Cerio Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden milaka funtzionarioen borondatezko gizarte-aurreikuspeneko sistemei Eusko Jaurlaritzak egin beharreko ekarpenei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0171)
4. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak bukatu zuen munduko biraren V. mendeurrena ospatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0843)
5. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Arnaldo Otegi kartzelatik atera beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(10\11\02\01\0840)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Radio Vitoria desegituratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(10\11\02\01\0831)
7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, jai, aisia eta jolas giroetako genero indarkeriari eta jokabide sexistei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(10\11\02\01\0819)