Galloway eta Southern Ayrshire biosfera-erreserbako ordezkariek Urdaibai bisitatu dute Euskadik espazio naturalak nola kudeatzen dituen ikasteko

Euskal-Eskotziar lan taldea, Urdaibaian

2015.eko urriak 09

  • Unesco Etxeak kudeatzen dituen MAB programen bidez

 Eskoziako Galloway eta Southern Ayrshire biosfera-erreserbako ordezkariek Urdaibai biosfera-erreserba bisitatu dute egunotan, garapen jasangarria txertatzearekin, ondare naturalaren eta kulturalaren kontserbazioarekin eta ezagutza zientifikoa sortzearekin eta zabaltzearekin lotutako esperientziak ezagutzeko.

 Unesco Etxeak antolatutako bisitaldian, sektore pribatuko, toki-gobernuetako eta ingurumenaren kontserbazioarekin lotutako ordezkariek Urdaibaiko landa-garapenari buruzko esperientziak ezagutu dituzte bertatik bertara, baita ingurumena errespetatzen duten azpiegiturak eta ingurumen-hezkuntzako ekimenak ere. «Biosfera-erreserben artean kudeaketa-esperientziak partekatzeko jardunbide egokien adibidetzat jo du Unescok», nabarmendu du Arantza Atxa Unesco Etxeko zuzendariak. 

Gune eta erreserba naturalen gaineko esperientzien trukea ohikoa da Europan Europako Batzordeak sustatuta eta munduan MAB programek bultzatuta.