Osasuna bultzatuz

2015.eko urriak 09

Gordexolak, ongizate eredua, parke osasuntsuak bisitatzen ditu aktibitate fisikoa bultzatzeko, 55 urte baino gehiago duten biztanleen artean bereziki.

Proiektua, urriak 10ean goizeko 11.00etan Gordexolako Kultur- aretoan hasiko da (c/  Camino de Ibarra, 25); auzokideen egoera fisikoa hobetzeko helburuarekin, parke biosasuntsuak erabiltzen dituzten bitartean, urteko edozein urtaroan gozatzen.
`Mugitu Gordexolaren alde, mugitu zure osasunaren alde´ lemarekin, bi parke biosasuntsuen instalazioak ezagutzera emango dira. Horrela, ariketak egiteko makinei beharrezko balioa emateaz gain, 55 urte baino gehiago duten pertsonen aktibitate fisikoa bultzatuko dute, bizitza- osasuntsuaren bidean jarriz.

Ekimena, Gordexolako Udaletxeak, Enkarterrialde- Landa Garapenerako Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta (Osakidetza) eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako lan eta ahaleginei esker posiblea izan da. Agente guzti hauen kolaborazioari esker, Enkarterriko eskualdean bizitza- osasuntsua eta zahartze aktiboa sustatzeko esperientzia aitzindaria martxan jarri da.

Ekitaldia, Angela Egia Gordexolako alkatea, Josu Llano lehenengo teniente alkatea, Juan Miguel Campayo OSI Ezkerralde- Enkarterri- Gurutzetako zuzendaria, Concha Castels Bizkaiko Osasun Publikoaren zuzendari- ordea, Ana de Castro Rubalcaba Bizkaiko Foru Aldundiko euskara arloko zuzendari nagusia, Carlos Sergio Atxotegi Bizkaiko Foru Aldundiko euskara eta Kultur Saileko aholkulariaren presentziarekin kontatuko da, erakunde publikoko beste arduradun batzuen artean.

Horretaz gain, Jose Maria Argoitia Athletic futbol taldeko jokalari beteranoaren presentziarekin kontatuko da. Txuri-gorri taldean hamar urte baino gehiago jokatu zituen, 50 gol sartu zituen eta 1968-1969 sasoiko Erregearen Kopa irabazi zuen. Aparteko kirolari eredua, zalantzarik gabe.

Programaren jarduerekin, Gordexolako osasun guneko medikua eta erizaina eta Foru Aldundiko pertsonal aditua kolaboratuko dute. Haiek izango dira parke biosasuntsuak erabiltzeko aholkuak emango dituztenak, bizitza- osasuntsua eramateko eta osasun aholkuak errespetatzeko heziketa praktikoa emango dute.

Tailer bakoitzak 20-30 minutuko iraupena izango du. Azalpenaren bitartean, makinak deskribatzen dituzten fitxak banatuko dituzte; makinak erabiltzeko forma, era eta sasoia egokia azalduz.
Partehartzaileek, adituen ohar eta aholkuak jarraituz, makinak erabiltzeko aukera izango dute.

Bi parke biosasuntsuen arteko distantzian, 2 km gutxi gorabehera, ibiltzearen onurak azpimarratuko dira. Ibilbidea “La Calzada” bidetik egingo da, Herrerías ibaiaren erriberaren zehar.

Jardunaldiaren zehar, eskuliburu informatiboak banatuko dira osasun eta ariketak egiteko aholku baliotsuekin; gainera, etxe barruan eta etxetik kanpo adinekoek izaten dituzten erorikoak prebenitzeko aholku ere. Parte hartzaile guztientzako Bide Berdea- Burdinmendi mapa banatuko da. Enkarterri eskualdea zeharkatzen duen bidea, eguraldiaren arabera aktibitate fisiko forma desberdinak konbinatzeko aukerak ematen duena.

Programari amaiera emateko, pertsona bakoitzak mokadu batez gozatzeko aukera izango du eta sari interesgarrien zozketa egingo da. Ur- pontxoak banatuko dituzte, euria egotekotan.
40 pertsona baino gehiago izena eman dute. Gordexolako edertasun naturalaz gozatzeko aukera paregabea.