Eusko Jaurlaritzark «ibilbide-orri» bat prestatzeko erabiliko duen Atzerriko Euskal Gizataldeen VI. Mundu Biltzarrari amaiera eman dio lehendakariak

2015.eko urriak 09

«Diasporizatu» lemapean egin duten jardunaldiaren identifikatu dituzten etorkizuneko erronka nagusiak emigrazio-modu berriak, Euskadik munduan duen proiekzioa edo elkarteetan emakumeek parte hartzea izan dira

Iñigo Urkullu lehendakariak Atzerriko Euskal Gizataldeen VI. Mundu Biltzarrari amaiera eman dio gaur. Batzarra urriaren 7, 8 eta 9an egin da Gasteizen "Diasporizatu" lemarekin. Lau urtez behin egiten den batzar bat da, komunitate horiei munduan Euskadiren izen ona zabaltzeko egiten duten ekarpena aitortzeko. Topaketa etorkizuneko erronkak detektatzeko eta mundu ireki zein globalak eskaintzen duen aukera aprobetxatzeko baliagarria izan da. «Euskadik hoberantz egin du eta une hau aprobetxatu nahi du, mundu-mailan hazteko aukera izan daitekeelako. Behar zaituztegu», ziurtatu du lehendakariak.

Azken edizio honetan, Amerika, Asia, Europa eta Ozeaniako 22 herrialdetatik etorritako 100 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte lanerako jardunaldietan, eta Ekintza Instituzionalaren Lau Urteko Plana osatzeko baliagarria izan da. 2019ra arteko ibilbide-orria izango da plan hori eta erronka hauek jaso dira bertan: euskal identitatea eta euskara mantentzea, diasporaren errealitatea zabaltzea, elkarteetan belaunaldien arteko erreleboa egon dadila eta emakumeek parte hartu dezatela bermatzea, edo Euskadik munduan duen proiekzioa. «Kongresu honen erronkak gure herrialdearen erronkak dira, “Diasporizaturen” espiritua errealitate bihurtu duzue.

Dokumentuko erronken artean jaso da emigrazio-forma berriei aurre egitea. Ildo horri jarraiki, lehendakariak azpimarratu du Euskaditik lan egitera irteten diren gazteak ondo prestatuak daudela eta gehienek etxera itzultzeko ideia izaten dutela. «Migrazio-mugimenduak Eusko Jaurlaritza honen agendan daude», esan du.

Kongresuko parte-hartzaileez gain, Lehendakaritzan egindako ekitaldira gonbidatu dituzte Eusko Jaurlaritzako sailburuak, euskal erakundeetako ordezkariak, unibertsitateko ordezkariak eta kulturako ordezkariak