Espainiako Kardiologia Pediatrikoko eta Sortzetiko Kardiopatien Elkartearen XII. biltzarra eta Kardiologia Pediatrikoko eta Helduen Sortzetiko Kardiopatien sailaren III. jardunaldia
2018ko maiatzaren 17an, 18an eta 19an Donostian egingo diren jardunaldietara gonbidatzen zaituztete Espainiako Kardiologia Pediatrikoko eta Sortzetiko Kardiopatien Elkarteak (SECPCC) eta Espainiako Kardiologia Elkarteko (SEC) helduen Sortzetiko Kardiopatien saileko batzorde antolatzaileak.
Jardunaldiak antolatzeko gure ospitalearen erreferente den Gurutzetako Ospitaleko Kardiologia Pediatrikoko lankideen laguntzaz baliatu gara, zeinekin hilero biltzen garen saio klinikoak egiteko.
Horietan parte hartzen duten gainerako ospitaletako lankideen laguntza ere jaso dugu (Basurtuko Ospitalea, Txagorritxuko Ospitalea, Virgen del Camino Ospitalea, Valdecilla Ospitalea eta San Pedro Ospitalea).
Batzorde zientifikoaren eskutik egitarau erakargarri eta interesgarria osatzen saiatzen ari gara, non parte hartzaile guztien proposamenak kontutan izan ditugun. Eta honen ondotik sortzetiko kardiopatiak dituzten edo izan ditzaketen haurren eta helduen zainketan parte hartzen duten espezialista guztiei luzatzen diegu gonbidapena.
Kongresua Kursaal Jauregian izango da, Donostia hiriko leku paregabe batean.
Kongresuko ekitaldi zientifikoetan aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, beti ere Donostiako hiriak eskaintzen dituen aukera gastronomiko, turistiko eta kulturalez gozatzeko ere beta izango duzuelakoan.
Ongi etorriak izan zaitezte gure hirira eta egonaldi atsegina opa dizuegu gure artean.
Ilusio handiz itxaroten zaituztegu,
Ongi etorri
- Fisika: Ezezaguna
- Visual: Ezezaguna
- Entzuteko: Ezezaguna
- Mentala: Ezezaguna
- Organikoa: Ezezaguna