Estatistikak. Atmosferara igorritako kutsatzaileen inbentarioa. Euskal Autonomia Erkidegoa. 1990-2017.

Datuak deskargatu

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Atmosferarako Kutsatzaileen Isurketen inbentarioaren helburua urtero kutsatzaileen iturrietatik egiten diren isuri antropogenikoak ebaluatu eta eguneratzea da. Kutsatzaile horiek “Distantzia Luzeko Mugaz Haraindiko Kutsadura Atmosferikoaren Genevako Hitzarmenak” eta “Isurien Sabai Nazionalen Zuzentarauak” arautzen dituzte, indarrean dauden nazioarteko eta Europako Erkidegoko irizpideen eta arauen arabera. Onartutako kalkulu-metodologiek urteko datu-multzoak beste herrialde batzuetakoekin parekatu ahal izatea bermatzen dute, arestian aipatutako nazioarteko hitzarmenen esparruan. Beraz, inbentario horretan informazio estatistikoa gehitzen da, bai gai azidotzaileentzat eta eutrofizatzaileentzat eta bai troposferako ozonoaren eta partikuladun materialaren aurreko gaientzat, serie estatistikoetan, 1990etik gaur arte. Atmosfera kutsatzen duten isurien inguruko sintesi-informazioaz gain, airearen kalitatearen eta atmosferarako isurien gainean dagoen legeria ere kontsulta dezakezu, eta sarbide zuzena izan dezakezu arloaren gaineko gaikako webguneetara.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.