Euskal Herriko laboreen ezaugarrien analisia, animaliak eta pertsonak elikatzeko ez diren GE labore-barietateak sartzearen testuinguruan

Txosten honetan Euskal Herriko 10 familia botanikokoak diren ohiko 40 laboreren ezaugarriak analizatzen dira, hartara jakingo delako zein punturaino diren bateragarriak edo bateraezinak jatekoak ez diren (botikak egiteko, erregaiak, ehunak egiteko industria-laboreak, etab) GE barietateak eta animaliak zein pertsonak elikatzeko barietate ez GEak. Analisiaren ikuspegia genetikoki eraldatutako organismorik gabeko nekazaritza eta elikagaiak bermatzea da, hau da, presentzia edo kutsadura transgenikoaren maila zero izateko bermea. Soroetako laboreetan informazio genetikoa transferitzeko ohikoak diren bideak analizatu dira, batez ere; baina aipatutako laboreak eta horien uztak kudeatzean gizakiak sortu litzakeen kutsatze-bideak ere aztertu dira.



Pdf formatuko dokumentuak:
Euskal Herriko laboreen ezaugarrien analisia, animaliak eta pertsonak elikatzeko ez diren GE labore-barietateak sartzearen testuinguruan (374 Kb)