Ibaietan dauden organismo fitobentonikoen laginketarako eta azterketarako protokoloak, eta horien egoeraren balorazioa, 2000/60/EB Zuzentarauaren arabera.


Organismo fitobentonikoen komunitatea ibaien kategoriaren barruko lur gaineko ur-masen egoera ekologikoa sailkatzeko beharrezko osagai biologikoa da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauaren V. eranskinari jarraituz.
Hemen aurkezten dugun agiriak bi helburu ditu:

- Hainbat ibai-zatietan laginketak egiteko, bereizketarako, eta organismo fitobentonikoak identifikatzeko protokoloak eskura izatea.

- Ibai-mota bakoitzari egokitutako berariazko erreferentziazko kalitate helburuak eta baldintzak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ibaietako organismo fitobentonikoen komunitateen arabera, 2000/60/EE Zuzentarauaren jarraibideak gogoan izanik, eta beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko barruko Arroen mugapeko Plan Hidrologikoaren proiektuari eta Kantauri eta Ebro aldeko mugapeko Planei ekarpena egin, eta Neurrien Programa egoki lantzeko oinarria jartzea.

Pdf formatoko dokumentuak:

Ibaietan dauden organismo fitobentonikoen laginketarako eta azterketarako protokoloak, eta horien egoeraren balorazioa, 2000/60/EB Zuzentarauaren arabera. (3.2 Mb)

Azken eguneratzea: 2009/07/31