EAEko ibaietako makro-ornogabe bentikoen inguruko kalitate-helburuak ezartzea

Xehetasunak

Hemen aurkezten den agiriaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietako makro-ornogabe bentikoen inguruko kalitate-helburuak ezartzea da. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauko aginduak beteko dira: zuzentarau horren bidez, erkidegoko esparruan uraren politikaren arloan nola jardun ezartzen da. Beraz, Euskal Herri Barruko Arroen Mugapearen Hidrologia Planaren proiektuaren osagarri da, eta Kantauriko eta Ebroko mugapeen planena ere bai, eta Neurrien Programa behar bezala ezartzeko oinarri.