STREAMES 1.0 softwarea garatzea, ibaietako mantenugaien kudeaketarako. Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiei aplikatzea.

Xehetasunak

Europar ikereta-proiektu baten baitan STREAMES prototipoa garatu zen, ingurumen-erabakiak hartzeko euskarri-sistema aditua, alegia. Sistema hori, ibai-arroetan dauden iturriak, garraiobideak eta mantenugaiak, eta bereziki, nitrogenoa eta fosforoa, eraldatzeko prozesuak ezagutzean oinarrituta dago, eta ibai-tarte baten egoeraren eta hautemandako arazoari lotuta egon daitezkeen arrazoien diagnostiko zehatza egitea, zein mantenugai horiek sortutako arazoak murrizteko kudeaketa hobetu lezaketen soluzioak aztertzea ahalbidetzen du.

STREAMES prototipoak askotariko arazoak eta akatsak zituen, programazio akatsengatik, eta ondorioz, etengabe blokeatzen zen eta ur-kudeatzaileek behar bezala aplikatu eta erabiltzea galarazten zuten. Bestalde, klima-eskualde mediterranear eta kontinentaletako ibai-sistemetan egindako azterlanen arabera garatu zen prototipoa, eta ez EAEko iparraldeko klima ozeanikoa duten eremuetakoetan. Hori dela-eta, proiektu honetan sistema aditua erabat programatu da berriz ere, JAVA lengoaia bakarrean, eta programaren kontzeptu-basea aztertu eta aldatu eta ibai atlantikoak egokitu dira, eta hori guztia, edozein ur-kudeatzailek benetan erabili ahal izango duen bertsio berria sortze aldera.

ERAKUNDEA: EHU
URTEA: 2010