Innobideak Programa 2018

LABURPENA
Titulua:
Innobideak Programa 2018
Xedea:
Innobideak Programa sortu zen, premia ikusi zelako euskal enpresen, batik bat ETEen, lehiakortasuna hobetzeko. Helburu hori lortu nahian, berrikuntza, pertsonen parte-hartzea eta kudeaketaren hobekuntza bultzatuko dira, egungo egoerak dakartzan erronkei aurre egiteko eta oinarri sendo batzuk ezartzeko, euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen globalizazioaren barruan. INNOBIDEAK programaren helburua da babesa ematea hiru ildo hauen bitartez gauzatzen diren ekintzei: INNOBIDEAK-Lehiabide (berrikuntzako proiektuak, tamaina handitzeko proiektuak, eta trakzio enpresen eta beren hornitzaileen artean lankidetzak garatzeko proiektuak), INNOBIDEAK- Pertsonak (langileen enpresako parte hartzea bultzatzeko eta pertsonen kudeaketako eredu berrietarantz aurrera egiteko proiektuak) eta INNOBIDEAK-Kudeabide (enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak).
Diru kopurua:
2.650.000 euros
Deialdiaren araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 73/2018)
    IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) erakundearen Zuzendari Nagusiaren 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez «Innobideak-2018» Programa gidatuko duen araudia onartzen baita.
Araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 231/2018)
    IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko azaroaren 23ko Ebazpenari buruzkoa. Ebaz¬pen horren bidez, aldatzen dira «Innobideak-2018», «Ciberseguridad Industrial 2018», «Basque Industry 4.0. 2018» eta «Industria Digitala 2018» programak arautzen dituzten araudiak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
TRAMITAZIOAK
Innobideak Programa 2018
Innobideak Programa sortu zen, premia ikusi zelako euskal enpresen, batik bat ETEen, lehiakortasuna hobetzeko. Helburu hori lortu nahian, berrikuntza, pertsonen parte-hartzea eta kudeaketaren hobekuntza bultzatuko dira, egungo egoerak dakartzan erronkei aurre egiteko eta oinarri sendo batzuk ezartzeko, euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen globalizazioaren barruan. INNOBIDEAK programaren helburua da babesa ematea hiru ildo hauen bitartez gauzatzen diren ekintzei: INNOBIDEAK-Lehiabide (berrikuntzako proiektuak, tamaina handitzeko proiektuak, eta trakzio enpresen eta beren hornitzaileen artean lankidetzak garatzeko proiektuak), INNOBIDEAK- Pertsonak (langileen enpresako parte hartzea bultzatzeko eta pertsonen kudeaketako eredu berrietarantz aurrera egiteko proiektuak) eta INNOBIDEAK-Kudeabide (enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak).
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Enpresak
a) Euskal Autonomi Erkidegoan jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea. Garatzen den proiektuak eragina izatea zentro horretan. b) Jarduera hauetako bat egitea: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak. Faktore hori Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren arabera baloratuko da. c) Gutxienez 20 langile izatea plantillan diru-laguntza eskaera egin aurreko 12 hilabeteko epean. Langile-kopurua urteka kalkulatuko da eta lanaldi osoa kontuan hartuta. Plantillako langiletzat joko da enpresaren jarduerari lotutako langile autonomoa, baldin eta, bere egoera dela medio, ezin bada alta emanda egon Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
2.650.000 euros
Muga:
Innobideak Lehiabide BAKARKAKO PROIEKTUAK50.000 euro proiektuko LANKIDETZAKO PROIEKTUAK35.000 euro enpresako eta 100.000 euro proiektuko Innobideak Kudeabide25.000 euro proiektuko Innobideak Pertsonak50.000 euro proiektuko
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1.Enpresa aholkularien erantzukizunezko aitorpena. 2.Erakunde onuradun guztien langileen izen-zerrendaren kopia, likidazio-eskabide telematikoa aurkezteko unean eguneratuta. Horrez gain, kooperatiba-sozietateen kasuan, kooperatibako bazkideen kotizazio-ziurtagiria, Gizarte Segurantzako dagokion erakunde laguntzaileak emana. 3.Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko hamabi hilabeteetan batez beste alta emanda zeuden langileen kopurua (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria). 4.Legezko ordezkariaren notario-ahalorde nahikoaren kopia, indarrean dagoena. 5.Jarduera ekonomikoen agiri historikoa, dagokion foru-ogasunak emana. Bertan adieraziko da Jarduera ekonomikoen zergan dagokion epigrafean alta hartuta dagoela gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin. Antzinatasun hori ez da beharrezkoa izango enpresa aipatutako 6 hilabete horien barruan sortua bada. 6.Erakundeak zerga administrazioekiko, Gizarte Segurantzarekiko edo bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak; eta, era berean, berariazko baimena SPRIri eska diezaien organo eskudunei egiazta dezatela benetan bete direla zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak. 7.Finantza erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko. 8.Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa. 9.Kontratatutako enpresa hornitzaileek proiektuko lanak burutzeko egindako eskaintzen kopia. Eskaintza horiek osorik aurkeztu beharko dira, eta zehatz-mehatz azaldu beharko dute lankidetzaren irismena, aholkularitza taldeko kide bakoitzak proiektuari eskainiko dion ordu kopurua, eta enpresa eskatzaileak eskaintza onartu duela adierazten duen agiria ere aurkeztu beharko da. 10.Erakunde eskatzailearen izenean dagoen ¿Kudeaketa Linguistikoaren Bikain Kalitate Ziurtagiria¿, halakorik badu.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Solicitud


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/04/18 - 2018/09/27
Aurkezteko epe-muga:
Laguntza-eskaera aurkezteko epea araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuneko 09:00etan (penintsulako ordua) hasiko da eta 2018ko irailaren 27ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.
Ebazteko epea:
Hiru hilabeteko gehienezko epea ezartzen da ebazpena emateko, eskaerak dokumentazio guztiarekin aurkezten diren unetik zenbatzen hasita. Epe horretan ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.