Enplegu sustapenerako toki-ekintzetarako laguntzadeialdiaren barnean kontrataziorako laguntzak. Urola Garaia. Gipuzkoa 2016

LABURPENA
Titulua:
Enplegu sustapenerako toki-ekintzetarako laguntzadeialdiaren barnean kontrataziorako laguntzak. Urola Garaia. Gipuzkoa 2016
Xedea:
Deialdi honetako oinarri hauek arautzen dituzten diru-laguntzen helburua Urola Garaiko enpresei laguntza ekonomikoak ematea da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona langabeak kontratatzeko.
Diru kopurua:
60.000 €
Deialdiaren araudia:
  • Oinarriak (GAO Zk. 200/2016)
    Enplegu sustapenerako toki-ekintzetarako laguntzadeialdiaren barnean kontrataziorako laguntzak eskatzeko prozedura arautzeko oinarriak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Urola Garaiko Mankomunitatea
Deialdia egiten duen organoa:
Urola Garaiko Mankomunitatea
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Patricio Etxeberria, 3 entrep. 20230 LEGAZPI (Gipuzkoa)
Telefono bidezko arreta:
Tel: 943 72 58 29
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Patricio Etxeberria, 3 entrep. 20230 LEGAZPI (Gipuzkoa)
Itzuli Patricio Etxeberria, 3 entrep. 20230 LEGAZPI (Gipuzkoa)
Enplegu sustapenerako toki-ekintzetarako laguntzadeialdiaren barnean kontrataziorako laguntzak. Urola Garaia. Gipuzkoa 2016
Deialdi honetako oinarri hauek arautzen dituzten diru-laguntzen helburua Urola Garaiko enpresei laguntza ekonomikoak ematea da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona langabeak kontratatzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Urola Garaiko enpresak eta langabe-kolektiboa
Enpresa onuradunen baldintzak. Enpresa onuradunak honako baldintzak bete beharko dituzte: — Lantokiak Ezkio- Itsaso, Legazpi, Urretxu edo Zumarragan egon behar du. — IAE-JEZn alta emanda egotea eta zerga horren betebeharrak egunean ordainduta izatea, betiere enpresaren jarduerak zerga hori ordaintzea eskatzen badu (Foru Ogasunak egindako ziurtagiria aurkeztu behar da). Zerga ordaintzetik salbue tsita egonez gero, horrela adieraziko da zinpeko adierazpen bidez. — Zerga eta Gizarte Segurantza egunean ordainduta edukitzea. — Enpresak ez du zorrik izan behar Urola Garaia Udal Elkartea osatzen duten udalekin, hots, Ezkio- Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragarekin. Udalok ofizioz egiaztatuko dute datua. — Kontratazioek enplegu sorrera garbia ekarri behar dute, kontratatzen diren pertsonak sartu aurreko 3 hilabeteetan enpresan zegoen pertsonalaren guztizko batez bestekoarekiko. Kontrataturiko pertsonen baldintzak. Kontrataturiko pertsonak ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: — Ezkio- Itsaso, Legazpi, Urretxu edo Zumarragan erroldatuta egotea oinarri hauek argitaratzen diren datan. — Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. — Ahaidetasunezko harremanik ez izatea, bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko harremanaz enpresariaren, enpresaren kontrola dutenen, zuzendaritza-karguak dituztenen edo Administrazio Kontseiluko kide direnen ahaide diren ezkontide, ondorengo eta bestelako senideekin.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
60.000 €
Muga:
Gehienez 6.000 euroko 10 laguntza 6 hilabete edo gehiagoko iraupeneko lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko. Enpresak jasoko duen laguntzaren azken zenbatekoa ezingo da izan pertsona kontratatuen soldata eta gizarte segurantza kostuen %75 baino gehiagokoa.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • — Urola Garaia Udal Elkarteak prestatutako eskabidea, udal elkartearen bulegoetan (Patrizio Etxeberria, 3, solairuartea, Legazpi) interesatuen eskura egongo dena. — Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta ahalordeeskritura, hala badagokio. — Enpresa eskatzailearen IFZ txartelaren kopia. — Kontratatzeko konpromisoari buruzko erantzukizunezko adierazpena, indarrean dagoen lan-araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa betetzeko konpromisoarekin batera. Urola Garaiko Udal Elkarteak eskainitako ereduaren arabera egina. — Dagokion ogasunak emandako ziurtagiria, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzekoa, eta zerga horren azken erreziboaren fotokopia, enpresak zerga horren peko jarduerak garatzen baditu. Ordaintzetik salbuetsirik egonez gero, erantzukizunezko adierazpen batez egiaztatu beharko da egoera hori. — Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direlako ziurtagiriak. — Pertsona kontratatuari bere lana egiteko behar duen materiala eta jantziak emateko konpromisoa. Urola Garaiko Udal Elkarteak eskainitako ereduaren arabera egina. — Egiteko asmoa duen kontratuaren edo kontratuen datuak (kontratuaren iraupena, lanaldia, soldata gordina, gizarte segurantzaren kostua, okupatuko den postua). — Enpresak diru lagun tza ordaintzeko ematen duen kontu korrentearen jabetza egiaztatzen duen bankuko agiria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/10/24 - 2016/11/14
Ebazteko epea:
Diru-laguntzak ebazteko gehienezko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, deialdian adierazten den eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.