Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzak. 2017

[disca 2018]

Deskribapena


Xedea

Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere gaitasun fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 €

Prestazio ekonomikoa

3.907 € lan-kontratu finko bakoitzeko edo proporziozko zatia lanaldi labur kasuetan.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak

Langile ezinduak kontratatzen edo bazkide gisa hartzen dituzten enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak.

Eskakizunak:

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Kodea

1008701

Eskaera eta dokumentazio gehigarria


Erabaki honetan aipatzen diren diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira. Eranskinean jasota dago eredu ofiziala, eta honako lanbidearen web-orrian eskuratu ahal izango da; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurraldeetako bulegoetan eta tokiko enplegu-bulegoetan, lan-kontratua gauzatu ondoren.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk