Leihoen Berritze Plana Etxebizitzetan EVE-IDAE

LABURPENA
Titulua:
Leihoen Berritze Plana Etxebizitzetan EVE-IDAE
Xedea:
Programa edo deialdi hau ohiko etxebizitzaren beiraztatutako itxiturak berritzeko laguntzak emateko eratu da, eraginkortasun handiko prestazio termikoak dituzten leihoak jarri ahal izateko (ikus Baldintza Orokorrak). Beiraztatutako itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.
Diru kopurua:
1.400.000 €
Araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 207/2011)
    IRAGARKIA, energia arloko inbertsioei laguntzeko EEE/EVE-IDAE programari buruzkoa. Etxebizitzetan leihoak berritzeko inbertsioei laguntza publikoak ematea du helburu EEE/EVE-IDAE programak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Leihoen Berritze Plana Etxebizitzetan EVE-IDAE
Programa edo deialdi hau ohiko etxebizitzaren beiraztatutako itxiturak berritzeko laguntzak emateko eratu da, eraginkortasun handiko prestazio termikoak dituzten leihoak jarri ahal izateko (ikus Baldintza Orokorrak). Beiraztatutako itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Etxebizitza baten jabea den pertsona fisikoa edo juridikoa edo haren usufruktuduna, edo haren errentaria, eta leihoak berritu nahi dituena. Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egoteaz gain, ohiko etxebizitza izan behar da.
Jarriko diren leiho berri guztiek CE marka eraman beharko dute, eta arotzia metalikoaren kasuan, zubi termikoaren haustura eduki beharko dute. Beira bikoitza Isolamendu Termiko Sendoa (ATR) deritzonaren modukoa izango da, eta transmisio termikoaren balioa (ahalmen isolatzailea edo U balioa) eta kamera-lodiera honako arotzia motaren araberakoak izango dira. Gainera, leiho zuloak etxebizitzaren kanpo aldeko itxituren barruan izango dira, eta ez dute diru laguntzarik jasoko etxebizitzaren barne aldeko itxituretan kokatutako leihoek.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.400.000 €
Muga:
Emango den diru laguntzaren gehieneko zenbatekoa inbertsioaren %22 izango da (Ezarritako Oinarria). Nolanahi ere, leihoaren m2 bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza 450 eurokoa izango da, eta etxebizitzako emango den gehieneko zenbatekoa 1.200 eurokoa izango da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera (Eskaera)
Dokumentazioa:
  • a. Diru laguntza jasotzeko eskabidea, 1. eranskina eredu hartuta. b. Leihoak berritu diren justifikatzen du(te)n faktura(k) (jatorrizkoa, jatorrizko kopia edo kopia konpultsatua). Fakturaren barruan honako kontzeptu hauek gutxienez jaso behar dira: - Berrikuntzaren deskribapen laburra, berritzea egiten den etxebizitzaren helbidea adieraziz. - Berrikuntzaren kontzeptuan sartzen diren jardueren nondik norako zehatza. - Jarritako arotzeriaren memoria zehatza (ezinbestekoa da jarritako arotzia mota eta beiren eta kameraren lodiera eta mota idaztea). - Berritutako leiho bakoitzaren neurriak. Kontzeptu horiek fakturan azaltzen ez badira, harekin batera aurrekontua aurkeztuko da, kontzeptu horiek bistaratu edo ikuskatu ahal izateko. Aipatutako dokumentuari dagokion instalatzaileak jarri behar dio sinadura eta zigilua eman. c. Onuradunaren NANaren kopia eta etxebizitza alokatuta badago, aurrekoaz gain, indarrean dagoen alokatze kontratuaren kopia ere. d. Hala badagokio, diru laguntza sartzeko bankuaren kontu korrontearen zenbakia (20 digitu). Adierazitako kontu korrontearen titularra onuraduna izan beharko da. e. Erabilitako beiren transmisio termikoaren (Ug) saiakuntzen emaitzak. f. Jarritako beiren pegatina justifikagarriak. g. Jarritako beiren CE markaren etiketa justifikagarriak (ikus eredua II. eranskinean). h. Leiho bakoitzaren argazkiak, berritu baino lehen. i. Leiho bakoitzaren argazkiak, berritu ondoren. j. Eskabide honen helburua den leihoak aldatzeko beste diru laguntza bat jaso edo eskatu ez izanaren idatzizko adierazpena, III. eranskinean ageri den ereduaren arabera. k. Diru laguntza programa honetan aurkezten den leihoak aldatzeko beste diru laguntza bat eskatu edo jaso izan balitz, diru laguntza emandako erakundearen adierazpena eta haren zenbatekoa aurkeztu beharko lirateke. l. Etxebizitzan bizi ohi dela egiaztatzen duen dokumentua: eskatzailearen NANen leihoak berritutako etxebizitzaren helbidea ageri bada, ez da beharrezkoa beste dokumentu bat aurkeztea; horrela ez bada, eskatzailearen errolda-ziurtagiria aurkeztea, leihoak berritutako etxebizitzan, diru laguntza programa hau argitaratu aurretik, egoiliarra dela egiaztatzen duena. m. Gainera, eskatzailea pertsona juridikoa denean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: - IFK edo IFZaren kopia. - Sozietatea eratzeko eskrituraren kopia (hala badagokio). - Sinatzailea ahalordetzeko eskrituraren kopia (hala badagokio).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/11/03 - 2012/01/31
Ebazteko epea:
Diru laguntzaren zenbatekoaren ebazpena eta komunikazioa ahalik eta lasterren jakinaraziko dira, Leihoen Renove Planaren diru laguntza eskabidea behar bezala beteta aurkezten den egunetik aurrera
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.