Garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeari begirako laguntza. 2016. urtea.

LABURPENA
Titulua:
Garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeari begirako laguntza. 2016. urtea.
Xedea:
Laguntzen Programa hau arautzen dituzten oinarriak eratu dira; honen helburua salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzea da, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak Euskal Autonomia Erkideagoan gauzatu eta eraman behar dira.
Diru kopurua:
800.000
Deialdiaren araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
EEE, Energiaren Euskal Erakundea Bizkaia plaza eraikina Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua 48011 Bilbao (5020 Posta Kutxa) Adierazi honako erreferentzia hau: GARRAIOA 2017
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
EEE, Energiaren Euskal Erakundea Bizkaia plaza eraikina Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua 48011 Bilbao (5020 Posta Kutxa) Adierazi honako erreferentzia hau: GARRAIOA 2017
Itzuli EEE, Energiaren Euskal Erakundea Bizkaia plaza eraikina Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua 48011 Bilbao (5020 Posta Kutxa) Adierazi honako erreferentzia hau: GARRAIOA 2017
Garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeari begirako laguntza. 2016. urtea.
Laguntzen Programa hau arautzen dituzten oinarriak eratu dira; honen helburua salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzea da, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak Euskal Autonomia Erkideagoan gauzatu eta eraman behar dira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo beren egoitza soziala eta fiskala EAEn duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta jabeen erkidegoak; betiere, 4. Oinarrian zehazten diren jardueraren bat egiteko. b) Laguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, honako ezaugarriak dituzten pertsona juridiko hauek: EAEn (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak eta (iii) plantillaren zati bat atxikitzen dutenak duela bi urtez geroztik; betiere, programa hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian (aurrerantzean «EHAA») iragarri den egunetik zenbatzen hasita. c) Gainera, diru laguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, eta aurreko b) paragrafoan adierazten diren baldintzak betetzen ez badituzten ere, diruz lagunduko den inbertsioa egiten badute 4. Oinarri hauetako 2. neurriaren arabera; betiere, inbertsio horrek modu zuzenean eragina izanik energia kontsumoan edo petrolioarekiko mendekotasunaren murrizketan, jarduera egokia eta mugagabea garatuz Euskal Autonomia Erkidegoan. d) Halaber, udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, Laguntza Programa honetako 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn. e) Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien helburuak Laguntza Programa honetako 4. atalean jasotzen diren jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu.
Pertsona onuraduntzat jotzeko ezinbesteko baldintza izango da, diru-laguntza eman aurretik, pertsona fisikoentzat nahiz pertsona juridikoentzat, zergen eta gizarte segurantzaren inguruko betebeharrak edo ordainketak eguneratuak edukitzea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
800.000
Muga:
Laguntzen programa honen kontura gauzatuko diren jardueretan, onuradun bakar batek jaso dezakeen gehieneko diru laguntza berrehun mila (200.000) eurokoa izango da; gainera, ez da inola ere gaindituko proiektu mota bakoitzerako ezarritako ehunekoa, Oinarri hauetako 4. atalean azaltzen direnak.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Pertsona fisikoak I-1 eranskina, diru-laguntza eskabidea, behar bezala beteta. I-2 eranskina, datu teknikoak eta administratiboak, behar bezala beteta. II. eranskina, Aurkezten duen proiektu bera egiteko, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bati eskatutako edota emandako beste diru-laguntzei buruzko adierazpena. Beste diru-laguntza osagarririk jaso ez bada ere, dokumentu hau aurkeztu beharko da. III. eranskina, Onaraduna izateko bateraezintasuna dakarren zigor edo debeku administratibo edo penalik ez izateari buruzko adierazpena. VII-1 eranskina, datu teknikoak, eskabidea aurkezten den neurria eta linea azaltzen dituena. VII-2 edo VII-3 eranskina, kasuan kasu: VII-2 eranskina, datu teknikoak honako gai hauetaz: ibilgailu edo bizikleta mota, ibilgailuak elektrikoki kargatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko gailuen inguruko azpiegiturak. VII-3 eranskina, datu teknikoak honako gai hauetaz: mailegatzeko bizikleta sistemak, bizikletak segurtasunez aparkatzeko sistemak, flotak kudeatzeko azterlanak edo azterketak eta proiektu pilotuak eta jarduera bereziak. - Diru-laguntza kobratzeko kontu-zenbakiaren 24 digituak agertzen diren banku-dokumentua edo ziurtagiria. Diru-laguntzaren eskatzaileak kontu horretako titular de la agertu beharko du dokumentu horretan. Diru-laguntza programa honetan eskatzen dena betez gero, kontu horretan sartuko da diru-laguntza. - Eskatzailearen edo sinatzailearen NANaren fotokopia. Eskatzailearen NANan ez bada agertzen eskatzailea EAEn bizi dela, kasu horretan errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Eskatzaile bat baino gehiago izanez gero, eskatzaile bakoitzaren NANaren fotokopia aurkeztu beharko da eta, hala badagokio, horien errolda-ziurtagiria. - Foru Ogasunean dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua (Linea 3.1 eta Linea 2.2 izan ezik). Izaera pribatuko pertsona juridikoak: Autonomoak I-1 eranskina, diru-laguntza eskabidea, behar bezala beteta. I-2 eranskina, datu teknikoak eta administratiboak, behar bezala beteta. II. eranskina, Aurkezten duen proiektu bera egiteko, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bati eskatutako edota emandako beste diru-laguntzei buruzko adierazpena. Beste diru-laguntza osagarririk jaso ez bada ere, dokumentu hau aurkeztu beharko da. III. eranskina, Onaraduna izateko bateraezintasuna dakarren zigor edo debeku administratibo edo penalik ez izateari buruzko adierazpena. VII-1 eranskina, datu teknikoak; eskabidea aurkezten den neurria eta linea azaltzen dituen eranskina. VII-2 edo VII-3 eranskina, kasuan kasu: o VII-2 eranskina, datu teknikoak emango dira honako gai hauetaz: bizikleta edo ibilgailu mota, ibilgailuak elektrikoki kargatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko gailuen inguruko azpiegiturak. o VII-3 eranskina, datu teknikoak honako gai hauetaz: mailegatzeko bizikleta sistemak, bizikletak segurtasunez aparkatzeko sistemak, flotak kudeatzeko azterlanak edo azterketak eta proiektu pilotuak eta jarduera bereziak. - Diru-laguntza kobratzeko kontu-zenbakiaren 24 digituak agertzen diren banku-dokumentua edo ziurtagiria. Diru-laguntzaren eskatzaileak kontu horretako titular dela agertu beharko du dokumentu horretan. Diru-laguntza programa honetan eskatzen dena betez gero, kontu horretan sartuko da diru-laguntza. - Eskatzailearen edo sinatzailearen NANaren fotokopia. Eskatzailearen NANan ez bada agertzen eskatzailea EAEn bizi dela, kasu horretan errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Eskatzaile bat baino gehiago izanez gero, eskatzaile bakoitzaren NANaren fotokopia aurkeztu beharko da eta, hala badagokio, horien errolda-ziurtagiria. - Hala badagokio, Gizarte Segurantzan, autonomo moduan kotizatzen ari dela dagozkion egiaztagiri edo dokumentu ofiziala. - Foru Ogasunean dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua (Linea 3.1 eta Linea 2.2 izan ezik). - Gizarte Segurantzan dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua (Linea 3.1 eta Linea 2.2 izan ezik). Izaera pribatuko pertsona juridikoak: Ez autonomoak I-1 eranskina, diru-laguntza eskabidea, behar bezala beteta. I-2 eranskina, datu teknikoak eta administratiboak, behar bezala beteta. II. eranskina, Aurkezten duen proiektu bera egiteko, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bati eskatutako edota emandako beste diru-laguntzei buruzko adierazpena. Beste diru-laguntza osagarririk jaso ez bada ere, dokumentu hau aurkeztu beharko da. III. eranskina, Onaraduna izateko bateraezintasuna dakarren zigor edo debeku administratibo edo penalik ez izateari buruzko adierazpena. IV. eranskina, minimis diru-laguntzei buruzko adierazpena. VII-1 eranskina, datu teknikoak; eskabidea aurkezten den neurria eta linea azaltzen dituen eranskina. VII-2 edo VII-3 eranskina, kasuan kasu: VII-2 eranskina, datu teknikoak honako gai hauetaz: ibilgailu mota, ibilgailuak elektrikoki kargatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko gailuen inguruko azpiegiturak. VII-3 eranskina, datu teknikoak honako gai hauetaz: mailegatzeko bizikleta sistemak, bizikletak segurtasunez aparkatzeko sistemak, flotak kudeatzeko azterlanak edo azterketak eta proiektu pilotuak eta jarduera bereziak. - Diru-laguntza kobratzeko kontu-zenbakiaren 24 digituak agertzen diren banku-dokumentua edo ziurtagiria. Diru-laguntzaren eskatzaileak kontu horretako titular dela agertu beharko du dokumentu horretan. Diru-laguntza programa honetan eskatzen dena betez gero, kontu horretan sartuko da diru-laguntza. - Eskaera sinatu duenaren NANaren fotokopia. - IFKren kopia. - Sozietatearen eraketari buruzko eskrituraren, arauaren edo egintzaren kopia. - Sinatzailearen ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentuaren edo ahalorde-eskrituraren kopia. V. eranskina, eskatzailea enpresa bat denean, erantzukizunari buruzko adierazpena: Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legea beteta, enpresak ez duela helburu sozialik eta ez dela aritzen armagintzaren ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ere. VI. eranskina. Enpresan 250 langile baino gehiago izanez gero, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da, enpresan emakume eta gizonen arteko Berdintasun Plana dutela egiaztatzeko 3/2007 Legearen arabera. - Foru Ogasunean dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua (Linea 3.1 eta Linea 2.2 izan ezik). - Gizarte Segurantzan dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua (Linea 3.1 eta Linea 2.2 izan ezik). Izaera publikoko pertsona juridikoak I-1 eranskina, diru-laguntza eskabidea, behar bezala beteta. I-2 eranskina, datu teknikoak eta administratiboak, behar bezala beteta. II. eranskina, Aurkezten duen proiektu bera egiteko, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bati eskatutako edota emandako beste diru-laguntzei buruzko adierazpena. Beste diru-laguntza osagarririk jaso ez bada ere, dokumentu hau aurkeztu beharko da. III. eranskina, Onaraduna izateko bateraezintasuna dakarren zigor edo debeku administratibo edo penalik ez izateari buruzko adierazpena. VII-1 eranskina, datu teknikoak; eskabidea aurkezten den neurria eta linea azaltzen dituen eranskina. VII-2 edo VII-3 eranskina, kasuan kasu: o VII-2 eranskina, datu teknikoak honako gai hauetaz: ibilgailu mota, ibilgailuak elektrikoki kargatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko gailuen inguruko azpiegiturak. o VII-3 eranskina, datu teknikoak honako gai hauetaz: mailegatzeko bizikleta sistemak, bizikletak segurtasunez aparkatzeko sistemak, flotak kudeatzeko azterlanak edo azterketak eta proiektu pilotuak eta jarduera bereziak. - Diru-laguntza kobratzeko kontu-zenbakiaren 24 digituak agertzen diren banku-dokumentua edo ziurtagiria. Diru-laguntzaren eskatzaileak kontu horretako titular dela agertu beharko du dokumentu horretan. Diru-laguntza programa honetan eskatzen dena betez gero, kontu horretan sartuko da diru-laguntza. - Eskaera sinatu duenaren NANaren fotokopia. - IFKren kopia. - Alkatetza edo kargu hautatzeko ziurtagiriaren kopia, sinatzailearen ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentuaren edo ahalorde-eskrituraren kopia. - Sozietate publikoen kasuan, sozietatearen eraketari buruzko eskrituraren, arauaren edo egintzaren kopia, edo sinatzailearen ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentuaren edo ahalorde-eskrituraren kopia. - Foru Ogasunean dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua (Linea 3.1 eta Linea 2.2 izan ezik). - Gizarte Segurantzan dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua (Linea 3.1 eta Linea 2.2 izan ezik).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/06/27 - 2017/10/31
Aurkezteko epe-muga:
programari esleitutako diru-saila agortzen denean amaituko da
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.