Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa. 2019

LABURPENA
Titulua: 
Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa. 2019
Xedea: 
Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, Oinarri hauek arautzen dituen laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko, energiaren kontsumoa murriztea, biomasa aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hala, energia berriztagarrien parte hartzea areagotuko da. Horretarako, onuradun izan daitezkeen pertsonen eskura jartzen dira zenbait diru baliabide, laguntzen programa honetan dauden energia jarduerak aurrera eraman ahal izateko.
Diru kopurua: 
800.000,00 euro
Deialdiaren araudia: 
  • EBAZPENA, 2019ko apirilaren 29koa (EHAA Zk. 93/2019)
    EBAZPENA, 2019ko apirilaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren 2019. urteko oinarri arautzaileak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa: 
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria: 
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta: 
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta: 
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
ItzuliUrkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa. 2019
Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, Oinarri hauek arautzen dituen laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko, energiaren kontsumoa murriztea, biomasa aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hala, energia berriztagarrien parte hartzea areagotuko da. Horretarako, onuradun izan daitezkeen pertsonen eskura jartzen dira zenbait diru baliabide, laguntzen programa honetan dauden energia jarduerak aurrera eraman ahal izateko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
a) Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak, eta etxejabeen elkarteak, baldin eta laguntza programa honetako 4. oinarrian zehazten diren jardueraren bat egiten badute EAEn. Jabeen Elkarteen kasuan, nortasun juridikorik ez daukaten entitateak badira ere, dirulaguntza-programa honek ematen dituen laguntzez baliatzeko proiektuak egin ditzaketenez gero, elkarte horiek bete beharko dituzte LGSen (11.3 eta 13.2 artikuluetan) eta TRLPOHGPVen 44. artikuluan xedatutako betebeharrak. b) Halaber, EAEko udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, laguntza‐programa honen 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn. c) Merkataritza sozietateak baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien xede sozialak ahalbidetzen badu EAEn jardutea; beti ere laguntza-programa honetako 4. atalean jasotzen diren jarduerak gauzatu nahian. d) Energia Zerbitzu Enpresa moduan diharduen edozein pertsona juridiko, baldin eta dirulaguntza‐programa honetako 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn, 2.1 atal honetan adierazten diren onuradun potentzialen kontura esklusiboki.
Pertsona onuraduntzat jotzeko ezinbesteko baldintza izango da, diru laguntza eman aurretik zein diru laguntza emanez gero egoera edo baldintza horretan jarraitu ahal izateko, zergen eta gizarte segurantzaren inguruko betebeharrak edo ordainketak eguneratuak edukitzea, eta hala badagoki o, diru laguntzak itzuli behar izateagatiko betebeharren ordainketak ere.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
800.000,00 euro
Muga: 
Laguntzen programa honen kontura gauzatuko diren jardueretan, proiektu bakar batek edo bakoitzak jaso dezakeen gehieneko dirulaguntza laurogei mila (80.000) eurokoa izango da, eta onuraduneko jaso daitekeen gehieneko dirulaguntza laurogei mila (80.000) eurokoa izango da, eta ez da inola ere gaindituko proiektu mota bakoitzerako ezarritako ehunekoa, 4. oinarrian azaltzen direnak.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Dokumentazioa:
  • a. I.1 eranskina. 2016ko diru laguntza eskabidea. Eskatzailearen datuak, behar bezala adierazita. b. I.2 eranskina. 2016ko diru laguntza eskabidea. Dokumentazio teknikoa eta administratiboa, eta bertan honako dokumentuak: c. II. eranskina. Aurkezten duen proiektu bera egiteko, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bati eskatutako edota emandako beste diru laguntzei buruzko adierazpena. Beste diru laguntza osagarririk jaso ez bada ere, dokumentu hau aurkeztu beharko da. d. III. eranskina. Onuraduna izateko bateraezintasuna dakarren zigor edo debeku administratibo edo penalik ez izateari buruzko adierazpena. e. IV. eranskina. Enpresatzat hartzeko adierazpena, 651/2014 Araudiaren ondorioetarako, eta enpresa handia edo ertaina bada. f. V. eranskina. Eskatzailea enpresa bat denean, erantzukizun-adierazpena: Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legea beteta, enpresak ez duela helburu sozialik eta ez dela aritzen armagintzaren ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ere. g. VI. eranskina. Enpresan 250 langile baino gehiago izanez gero, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da, enpresan emakume eta gizonen arteko Berdintasun Plana dutela egiaztatzeko martxoaren 22ko 3/2007 Legearen arabera. h. 651/2014 Araudiaren menpeko enpresen kasuan, eta enpresa handitzat hartzeko eskakizunak betetzen badituzte, eragin sustatzailearen edo efektu pizgarriaren justifikazioa, araudi horren 6.2 artikuluaren arabera. i. VII. eranskina. Energia berriztagarrien alorreko dokumentazio teknikoa, eta bertan honako dokumentu hauek azaldu behar dira: ¿ VII. eranskina. Behar bezala beteta. ¿ Memoria tekniko-ekonomikoa, diruz lagunduko den proiektu bakoitzeko, eta bertan hauxe adierazi beharko da: proiektuaren deskribapena eta inplementatzeko epea, instalazio edo hasiera eskemak eta kalkuluen laburpena. Ezinbestekoa da memorian honako datu hau agertzea: diruz lagunduko den instalazioak ase edo bete behar duen energia eskariari lotutako atala; kalkulatutako energia eskaria zehaztu beharko da bero premiei begira, eta hala badagokio, hotz premiei begira ere bai. Kasuan kasu, eskatzen diren gehieneko bero potentzia edota gehieneko hotz potentzia azaldu beharko dira. Ildo horretatik, laguntzen programa honetaz baliatu nahi den klimatizazio aplikazio guztiek (familia bakarreko etxebizitzak etxejabeen elkarteak, zerbitzu edo industria sektoreko saltokiek, eta abar) hauxe azaldu beharko dute: azalera klimatizatu (bero edota hotza) unitateko eskatzen den kalkulu potentziaren ratioa. Alde horretatik, gogoan izan beharko da, jakina, ratio hori toki edo eskualde mailan indarrean dauden balio estatistikoetan oinarritu beharko dela, aplikazio mota bakoitzaren arabera. Energia instalazio mistoen kasu partikularretarako, esate baterako, biomasa-galdara eta gas natural-galdararekin konbinatzen denean, edo biomasa-galdara bero ponpa geotermikoarekin konbinatzen denean, bero edota hotz eskariaren gehieneko potentziak honako honen arabera zehaztuko dira: kasuan kasuko instalazio mistoa osatzen duen ekipo bakoitzari kalkulatuko zaion ekarpen espezifikoa. Laguntzen programa honen arabera eta kasu hauetarako, diru laguntza kalkulatzeko potentzia biomasa-galdarei dagokiena izango da, eta aurreko paragrafoan adierazitako moduan. ¿ Aurrekontu zehaztua, eta diru laguntzaren eskatzaileak onartua eta sinatua. Dokumentu hau zehatza izango da sail ekonomiko ezberdinei dagokienez, eta diru laguntzaren eskatzaileak sinatu beharko du, dokumentua onartzen duen froga gisa. Ez da inolako aurrekonturik onartuko, baldin eta sail ekonomiko gehituak baditu, energia instalazioaren sail ekonomiko garrantzitsuenak bereiztea galaraztea ekar dezaketenak. ¿ Energia sortzeko ekipoaren fabrikatzailearen zehaztapen teknikoak (fabrikatzaileak emandako dokumentazio teknikoaren kopia).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/10/21 - 2019/10/31
Aurkezteko epe-muga: 
programari esleitutako diru-saila edo aurrekontua amaitzen edo agortzen denean amaituko da.
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea