Landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka Kontrol Biologikoko Organismoen eta feromonen erabilera Sustatzeko laguntzak. Gipuzkoa 2018

LABURPENA
Titulua:
Landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka Kontrol Biologikoko Organismoen eta feromonen erabilera Sustatzeko laguntzak. Gipuzkoa 2018
Xedea:
Landareen izurrite eta gaixotasunen aurka babes fitosanitariorako beste baliabide batzuk sustatuz landare osasuna hobetzeko diru laguntzak arautzea da oinarri arautzaile hauen xedea.
Diru kopurua:
13.000,00 euroz
Deialdiaren araudia:
  • Oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia (GAO Zk. 131/2018)
    0388 LI/2018 Foru Agindua, uztailaren 4koa, landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka kontrol biologikoko organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko diru laguntzen 2018ko deialdia onartzekoa.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua
Deialdia egiten duen organoa:
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 943.112.918 / 943.112.919. Fax: 943.431.299.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan
Itzuli Plaza Gipuzkoa z/g, solairuarte. 20004 Donostia-San Sebastián Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan
Landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka Kontrol Biologikoko Organismoen eta feromonen erabilera Sustatzeko laguntzak. Gipuzkoa 2018
Landareen izurrite eta gaixotasunen aurka babes fitosanitariorako beste baliabide batzuk sustatuz landare osasuna hobetzeko diru laguntzak arautzea da oinarri arautzaile hauen xedea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Oinarri hauetan araututako diru laguntzak Gipuzkoako Nekazaritzako Ustialekuen Erregistroan inskribatuta dauden nekazaritza ustialekuen titular diren pertsona fisiko edo juridikoek jaso ahal izango dituzte baldintza hauek betetzen badituzte:
1.1.- Pertsona fisikoa titular duten ustialekuak: ¿Laguntza eskatzeko unean, 18 urte beteak izatea eta 65 urte baino gazteagoa izatea. ¿Dagozkion lanbide gaitasuna eta trebezia eduki beharko ditu, ekoizpen baliabideen erabilera zuzena bermatuz. Lanbide prestakuntza hori ondorengo irizpide hauen arabera egokituko da: a) Erdi edo goi mailako lanbide heziketako tituluak gutxienez lortutako nekazariek behar adinako lanbide prestakuntza eta gaitasuna dutela iritziko da, oinarri hauei dagokienez. Edo nekazaritza arloko ehun eta berrogeita hamar (150) ordu lektiboko heziketa iraunkorreko ikastaroetan parte hartu izana kreditatu beharko dute. b) Aurreko a) paragrafoan ezarritako baldintza betetzen ez dutenek, oro har egiaztatu beharko dute bi urte baino gehiago daramatzatela nekazaritza jardueran, horretarako Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan inskribatuta daramatzaten urteen agiria aurkeztuz, nekazaritza ustialeku baten titular gisa, titularkide gisa, edo familiako laguntza gisa izan. 1.2. Pertsona juridikoa titular duten ustialekuak: ¿1.2.1. Honako forma juridikoetakoren bat hartu beharko dute: a) Sozietate zibilak eta titulartasun partekatua duten elkarteak, non eta, gutxienez kideen % 50ak oinarri honek pertsona fisikoak diren titularrei eskatutako baldintzak betetzen dituzten. b) Kooperatibak, eraldaketarako nekazaritza sozietateak, lan sozietateak, sozietate mugatuak, sozietate anonimoak edo bestelakoak, betiere, kapital sozialaren % 50 baino gehiago artikulu honek pertsona fisikoak diren titularrei eskatutako baldintzak betetzen dituzten kideena bada. Sozietate horiek titular diren ustialekutetan, nekazaritza jarduera gauzatzea izango dute helburu bakartzat. ¿1.2.2. Eratzeko dokumentu publikoan, honako hauek ongi definituta geratuko dira: a) Forma juridikoa. b) Gutxieneko iraupena, Administrazioak laguntza emateagatik hartutako konpromisoari lotuta. c) Kapital soziala eratzea. d) Kideek kudeaketan parte hartzea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
13.000,00 euroz
Muga:
2018ko deialdirako pertsona/ustialeku bakoitzeko ezartzen den laguntza gehiengoa 1.500 eurotakoa da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Eskatzailea bakarkako titularra bada: ¿ NAren fotokopia, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren esku ez badago. 2. Ustialekuaren titularitatea pertsona juridiko batena denean: ¿ IFZren fotokopia, eta legezko ordezkariaren NAren fotokopia, baldin eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak lehendik ez badauka dokumentazio hori. ¿ Eraketa eskrituraren eta estatutuen fotokopia konpultsatua. ¿ Erakundearen gobernu organoak eskaera eskatzeko eta ordezkaria izendatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria. ¿ Bazkideen zerrenda, bakoitzak kapital sozialera egindako ekarpenarekin. 3. Guztiek: ¿ Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetze ari dagokionez, pertsona eskatzailea egunean dagoelako ziurtagiriak. Hala ere, dokumentazio hori ez da aurkeztu beharko, eskaera inprimakian interesdunak Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari aipatutako datuak eman behar dituzten organismoetatik zuzenean jasotzeko baimena berariaz emanez gero. ¿ 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. Artikuluan ezarritako onuradun izaera lortzeko ezein debekurik ez duelako erantzukizun aitorpena. ¿ Plan de Actuación o prescripción técnica programada por el servicio técnico que asesora la explotación. ¿ Lagungarri izango diren etsai naturalen erosketaren faktura originalak edo konpultsatuak (2015 urtean igorriak), eta ordainketaren egiaztagiriak. ¿ Banku edo aurrezki erakunde batek emandako dokumentua, non ziurta tzen den kontu korrontearen titularitatea eskaeran agertzen den pertsonarena dela. Dokumentu hori laguntza lehen aldiz eskatzen denean bakarrik aurkeztu beharko da, edo kontuaren inguruan aldaketarik eman bada. ¿ 2.1.1 oinarri arautzailearen a) eta b) ataletan aipatzen den ahalmena eta lanbide eskumena kreditatzen duen dokumentazioa.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/07/09 - 2018/07/27
Ebazteko epea:
Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.