Euskarazko aldizkariak argitaratzeko languntzak. Bizkaia 2018

LABURPENA
Titulua:
Euskarazko aldizkariak argitaratzeko languntzak. Bizkaia 2018
Xedea:
Foru dekretu honen arabera, diru-laguntza jaso dezakete 2018ko ekitaldian argitaratzen diren aldizkako argitalpenak, ezaugarri hauek betetzen badituzte: a) Argitalpena euskara hutsean argitaratzea. b) Udal, eskualde edo lurralde mailako informazioa ematea, gai askotakoa. c) Legezko gordailua eta ISSN izatea, edo, bestela, lortzeko eskabidea izapidetuta izatea. d) Inprimategi-zigilua sartzea, indarrean dagoen legerian eskatzen diren betekizun guztiekin. e) Ez izatea beste argitalpen baten gehigarri hutsa. f) Halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoari jarraituz, ez erabiltzea hizkera sexista, proiektua gauzatzen den bitartean, zuzenean edo beste pertsona edo erakunde batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan (irudietan, eta abarretan).
Diru kopurua:
400.000,00 euro
Deialdiaren araudia:
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 154/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 19koa (BAO Zk. 245/2017)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 154/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 19koa, diru-laguntzak emateko oinarri-arauak eta deialdia onartzen dituena. Diru-laguntza horiek emango zaizkie, hain zuzen ere, merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, banakako enpresaburuei, profesionalei eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoei, baldin eta 2018ko ekitaldian euskarazko aldizkariak argitaratzen badituzte.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Euskara eta Kulturako Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Euskara eta Kulturako Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Recalde zumarkalea 30, 5. solairua, Bilbo
Telefono bidezko arreta:
Teléfono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Recalde zumarkalea 30, 5. solairua, Bilbo
Itzuli Recalde zumarkalea 30, 5. solairua, Bilbo
Euskarazko aldizkariak argitaratzeko languntzak. Bizkaia 2018
Foru dekretu honen arabera, diru-laguntza jaso dezakete 2018ko ekitaldian argitaratzen diren aldizkako argitalpenak, ezaugarri hauek betetzen badituzte: a) Argitalpena euskara hutsean argitaratzea. b) Udal, eskualde edo lurralde mailako informazioa ematea, gai askotakoa. c) Legezko gordailua eta ISSN izatea, edo, bestela, lortzeko eskabidea izapidetuta izatea. d) Inprimategi-zigilua sartzea, indarrean dagoen legerian eskatzen diren betekizun guztiekin. e) Ez izatea beste argitalpen baten gehigarri hutsa. f) Halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoari jarraituz, ez erabiltzea hizkera sexista, proiektua gauzatzen den bitartean, zuzenean edo beste pertsona edo erakunde batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan (irudietan, eta abarretan).
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Bizkaiko Lurralde Historikoan aldizkako argitalpenak argitaratzen dituzten Bizkaiko merkataritza-sozietateak, kooperatiba-sozietateak, banakako enpresaburuak, profesionalak eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak izan daitezke foru dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuradun
a) Sozietatearen egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. b) Argitalpenaren finantzaketaren %40, gutxienez, bere gain hartzea, edo %35, berriz, baldin eta finantzaketaren %10, gutxienez, argitalpena publikoari saltzetik lortutako diru-sarreretatik badator. c) Diruz lagundutako proiektua gauzatzen den bitartean, hizkuntza ez-sexista erabiltzea argitalpenean eta behin betiko dokumentu guztietan —idatzizkoetan zein digitaletan—, eta pertsonei buruz sor daitekeen edozein estatistikatan datuak sexuaren arabera bereiz jasotzea, hala ezartzen baitu arlo horretan gorde behar diren printzipio nagusiak jasotzen dituen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 2.3 artikuluan
PRESTAZIOA
Dotazioa:
400.000,00 euro
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Formularioa
Dokumentazioa:
  • a) Diru-laguntzaren eskabidea sinatzen duenaren NANaren fotokopia. b) Erakunde eskatzailearen estatutuen edo eraketa-eskrituren fotokopia. c) Pertsona edo erakunde eskatzailearen Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren alta-agiriaren eta Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia egiaztatua (edo Identifikazio Fiskaleko Zenbakiarena, hala badagokio), Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak emandakoa. d) Dagokion erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria. e) Banku-helbideraketaren fitxa (IV ¿ E5 inprimakia). f) Ordezkaritzaren egiaztagiria, ordezkariaren bidez jardunez gero. Aurreko a) letratik f) letrara aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da baldin eta ez bada aurretiaz aurkeztu foru aldundi honetako Euskara Zerbitzuan, eta ez bada aldaketarik egon azken hiru urteetan; izan ere, kasu horretan, zehaztu beharko da zein egunetan aurkeztu zen. g) Proiektuaren sarrera eta gastuen aurrekontu xehekatua, non autofinantzaketa maila ere zehaztuko den; aurrekontu hori bat etorri behar da I ¿ E1 inprimakiko ereduarekin. h) Jardueren proiektua azaltzeko memoria, eta bertan jaso behar dira, esaterako, proiektuaren ezaugarri orokorrak, hartzaile potentzialak, helburuak eta proiektua lantzeko, banatzeko eta abarrerako bitarteko teknikoen deskripzioa. i) Argitalpenaren ezaugarriak: maiztasuna, ale kopurua, argitalpenak duen zabalkundea (zer eremu geografiko hartzen duen eta/edo zer eremu geografikotan banatzen den), antzinatasuna, lege-gordailua eta ISSNa (hala badagokio) eta harpidedunen kopurua. j) Formatu elektronikoan argitaratzen diren aldizkarien kasuan: hileko bisiten batezbestekoa, hilean argitaratutako albisteen batez bestekoa, aldizkariak hartzen duen eremu geografikoa ¿aldizkariaren edukiak eremu horri buruzkoak izango dira, hain zuzen¿, eta antzinatasuna. Formatu elektronikoan zein paperean editatzen diren aldizkariek, baldin eta bi edizio-mota horietarako diru-laguntza eskatzen badute deialdi honen barruan, proiektu bakarrean sartuko dira foru dekretu arautzaile honen ondorioetarako. Hala, bada, eskabide bakarra egin beharko da, bi formatuok batera aurkeztuz. k) Jardueraren sarrera propioen aurreikuspena kontuan hartuta (modu generikoan agertuko dira I ¿ E1 inprimakiren arabera prestatutako aurrekontuan), hauek zehaztu behar dira: bazkideen kuotekin lortutako sarreren zenbatekoa, publizitatearekin lortutako zenbatekoa, argitalpenaren salmenta zuzenarekin lortutako sarreren zenbatekoa eta jarduerarekin lortutako beste sarrera batzuen zenbatekoa. l) Autofinantzaketaren portzentajea: portzentaje bat da, aurrez ikusitako sarrera guztien batura (proiekturako aurrez ikusitako diru-laguntza publikoetatik datozenak eta deialdi honetan eskatutako zenbatekoa kontuan izan gabe) sarrera osoen arabera erakusten duena. m) Proiektuari eskainiko zaion dedikazioa, aurrez ikusitakoa: proiektua aurrera eramaten ziur aski parte hartuko duten pertsonen kopurua eta bakoitzak izango duen ordu-dedikazioa, estimazioetan oinarritutakoa. n) Bizkaiko Gardentasunari buruzko 2016ko otsailaren 17ko 1/2016 Foru Arauaren 2. artikulua aintzat harturik, erakundeak urtean aurreikusten dituen sarrerak, guztira.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/01/02 - 2018/01/31
Ebazteko epea:
Eskabideei buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko epea hiru (3) hilabete izango da, gehienez, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatuta. Euskara eta Kulturako foru diputatuak emango du ebazpena, epaimahai kalifikatzailearen proposamena kontuan hartuta.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.