IN TXIKI-Enpresa Txikien Lehiakortasuna Hobetzeko Plana. Proiektu berritzaileetarako laguntzak. Bizkaia 2016

LABURPENA
Titulua:
IN TXIKI-Enpresa Txikien Lehiakortasuna Hobetzeko Plana. Proiektu berritzaileetarako laguntzak. Bizkaia 2016
Xedea:
Foru dekretu honen bidez, onartzen da deialdi bat egitea, enpresa txikien lehiakortasuna sustatzeko proiektu berritzaileetarako laguntzak emateko.
Diru kopurua:
556.819,57 euros (2016: 500.000,00 euros; 2017:56.819,57 euros)
Deialdiaren araudia:
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 115/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 21ekoa (BAO Zk. 122/2016)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 115/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, IN TXIKI-Enpresa Txikien Lehiakortasuna Hobetzeko Planaren oinarri arautzaileak onartzen dituena.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 123/2016 FORU DEKRETUA, uztailaren 12ko (BAO Zk. 135/2016)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 123/2016 FORU DEKRETUA, uztailaren 12ko, proiektu berritzaileetarako laguntzen deialdia arautzen duena, 115/2016 Foru Dekretuaren babesean. Izan ere, IN TXIKI-Enpresa Txikien Lehiakortasuna Hobetzeko Planaren oinarri arautzaileak onartzen ditu Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 122 zenbakiaren 2016ko ekainaren 27an argitaratutako Foru Dekretu horrek.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 122/2017 FORU DEKRETUA, urriaren 17koa (BAO Zk. 206/2017)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 122/2017 FORU DEKRETUA, urriaren 17koa, zeinaren bitartez aldatzen baita Bizkaiko Foru Aldundiaren 123/2016 Foru Dekretua, uztailaren 12koa, IN TXIKI 2016: Proiektu berritzaileetarako laguntzak arautzen dituena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
TRAMITAZIOAK
IN TXIKI-Enpresa Txikien Lehiakortasuna Hobetzeko Plana. Proiektu berritzaileetarako laguntzak. Bizkaia 2016
Foru dekretu honen bidez, onartzen da deialdi bat egitea, enpresa txikien lehiakortasuna sustatzeko proiektu berritzaileetarako laguntzak emateko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Nortasun juridiko propioa duten enpresak izan daitezke dirulaguntzak jasotzeko hautagai baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Azken 4 urteetan (2013, 2014, 2015 eta 2016ko deialdietan), Berrikuntza Sustatzeko Planean diru-laguntzarik jaso gabeak izatea. b) Bizkaian izatea egoitza soziala, zerga-egoitza eta, gutxienez, ekoizpen-zentro bat. c) 3 eta 50 pertsona arteko plantilla izatea lanaldi osoan, baina betiere urteko kopuru baliokideetan. Plantillakotzat joko dira enpresaren jarduerari atxikita dauden baina euren izaeragatik Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanda egon ezin diren langile autonomoak. d) Enpresaren jarduera nagusia honako sektore hauetarikoren batekoa izatea: industria, eraikuntza, garraioa, industriarekin lotutako zerbitzuak eta handizkako merkataritza. Hau da, jarduera nagusia 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko (JESN) epigrafeen barruan sartuta izatea. Deialdiaren I. eranskinean jaso dira epigrafeok. e) Honako bi muga hauetako bat ez gainditzea, aurkeztutako azken Sozietate Zergako aitorpenaren arabera: ¿ Urteko negozio kopurua: 10.000.000 euro. ¿ Balantze orokorra: 10.000.000 euro. f) Egunean izatea zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta itzuli beharreko diru-laguntzak, eta ez egotea Dirulaguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluan aipatzen diren gainerako inguruabarretatik ezeinetan. g) Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea. Horretarako, nahitaezkoa izango da sinadura elektronikoa izatea edo BizkaiBai zerbitzuan alta ematea, sailean bertan. Izen-emate hori bulego birtualean egin behar da, diru-laguntza bera eskatu aurretik.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
556.819,57 euros (2016: 500.000,00 euros; 2017:56.819,57 euros)
Muga:
Diru-laguntzen zenbatekoa kanpo-gastuen %50 izango da gutxieneko puntuazioa (30 puntu) gainditzen duten proiektuentzat; betiere, 3. artikuluan ezarritako irizpideen arabera. Erakunde bakoitzak 30.000 euroko diru-laguntza jaso dezake gehienez. Edozelan ere, itzuli beharrik ez duten diru-laguntzak izango dira.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Documentación a aportar junto con la solicitud de ayuda: ¿ Copia de contratos, ofertas, facturas proforma y/o facturas definitivas que permitan verificar el importe del gasto previsto o ejecutado. ¿ En caso de gastos ya facturados y abonados, justificantes bancarios de pago de las facturas. ¿ Ficha de la parte acreedora, en el caso de que no consten los datos de domiciliación bancaria en la Diputación Foral de Bizkaia, o si desea modificarlos.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Solicitud


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/09/08 - 2016/10/21
Ebazteko epea:
Eskabideak behar bezala beteta aurkeztu, eta sei hilabeteko epean emango dira ebazpenak eta jakinarazpenak, foru dekretu honetan ezartzen denaren arabera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.