Hobekuntza profesionalerako programa, bikaintasuneko trebakuntzarako diru-laguntzak. Bizkaia 2018

LABURPENA
Titulua:
Hobekuntza profesionalerako programa, bikaintasuneko trebakuntzarako diru-laguntzak. Bizkaia 2018
Xedea:
Graduatu ondoko gazteen bikaintasuneko trebakuntzarako laguntza ematea, ospe handiko atzerriko nazioarteko zentroetan hobekuntza profesionaleko ikastaroak egin ditzaten, gazte horien prestakuntza akademikoa osatzeko eta Bizkaiko enpresa, unibertsitate edo ikerketa-zentroetan sartzeko dituzten aukerak hobetzeko.
Diru kopurua:
400.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Hobekuntza profesionalerako programa, bikaintasuneko trebakuntzarako diru-laguntzak. Bizkaia 2018
Graduatu ondoko gazteen bikaintasuneko trebakuntzarako laguntza ematea, ospe handiko atzerriko nazioarteko zentroetan hobekuntza profesionaleko ikastaroak egin ditzaten, gazte horien prestakuntza akademikoa osatzeko eta Bizkaiko enpresa, unibertsitate edo ikerketa-zentroetan sartzeko dituzten aukerak hobetzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
2015/2016, 2016/2017 edo 2017/18 ikasturteetan unibertsitateko ikasketak amaitu dituzten pertsonek edo ikasturtean bukatuko dutenak eskuratu ahal izango dituzte foru dekretu honetan ezartzen diren onurak.
a) Espedientearen batez besteko nota edo karrera amaierako nota oso ongi edo gehiago bada (0tik 10erako eskalan, 7 edo hobea), unibertsitateko goi-mailako agiria badute edo graduatu, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto agiria eskatua badute eta bikaintasuneko trebakuntzarako laguntzen 63/2010, 72/2011, 90/2012, 42/2013, 61/2014, 42/2015 edo 75/2016 foru dekretuen onuradunak izan ez badira. Inola ere ez da kontuan hartuko Eliza Katolikoaren unibertsitateetako fakultateetan egindako ikasketei ondorio zibilak aitortzeko eta ikasketa horiek homologatzeko egiten diren proben nota. b) Parte hartu badute Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Bizkaia Talent Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitateekin batera sustatutako Bizkaia Talentia programan. Horrez gainera, eskatzaileak, onuradun izateko, ezin du 30 urte baino gehiago izan eskaera egiten den egunean, eta bi baldintza hauetariko bat bete beharko du: ¿ Bizkaian jaioa izatea. ¿ Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen
PRESTAZIOA
Dotazioa:
400.000,00 euros
Muga:
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 8.000 euro izango da
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskatzaileek hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute bide telematikoaren bitartez: 1. Eskabideak: Dekretu honen 8. artikuluaren arabera behar bezala betetako eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira: ¿ Egiteko hobekuntza profesionaleko ikastaroari buruzko eta lortu nahi diren emaitzei buruzko azalpen-memoria. ¿ Hauetako edozein ziurtagiri: a) Unibertsitateko espediente akademikoari buruzko ziurtagiria, ikasketa-espedientearen batez besteko nota edo karrera amaierako nota adierazita, 0tik 10era bitarteko eskalan; ziurtagiri horren jatorrizkoa Ekonomia Sustatzeko Sailean aurkeztuko da bertan egiaztatzeko, eta horretarako egutegiko zazpi eguneko epea dago eskaeraren aurkezpen telematikoa egin eta biharamunetik zenbatzen hasita. b) Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Bizkaia Talent elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitateekin batera sustatutako Bizkaia Talentia programan parte hartu dela egiaztatzen duen ziurtagiria. ¿ Hobekuntzako ikastaroan onartu izanaren agiria, atzerriko irakaskuntza edo ikerkuntza mailako ospe handiko nazioarteko zentroak emandakoa, edo matrikula-agiria, behar bezala beteta (gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez). ¿ Egin beharreko trebakuntzaren egokitasunari edo erabilgarritasunari buruzko agiria, interesdunak karrerako azken urtea egin zuen fakultate edo eskolako katedraren arduradunak edo unibertsitateko departamentuko arduradunak emandakoa. ¿ NANa. ¿ Bizkaiko erroldatze-ziurtagiria, hala badagokio. ¿ Espainiako Unibertsitateko graduatu, lizentziatu, ingeniari edo arkitekto agiri ofiziala edo agiri hori lortzeko eskabidearen egiaztagiria; ziurtagiri horren jatorrizkoa Ekonomia Sustatzeko Sailean aurkeztuko da, bertan egiaztatzeko, eta horretarako egutegiko zazpi eguneko epea dago eskaeraren aurkezpen telematikoa egin eta biharamunetik zenbatzen hasita. Atzerrian eskuratutako agiriek ofizialki aintzatetsita egon behar dute, eta eskumena duten ministerioaren homologazio-ziurtagiria aurkeztu beharko da hori egiaztatzeko. ¿ Hartzekodun-fitxa: fitxan adierazitako kontu-zenbakia eskabidean adierazitakoa izan beharko da.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/07/02 - 2018/09/28
Aurkezteko epe-muga:
Eskabideak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 2an hasiko da, goizeko 9etan, eta 2018ko irailaren 28ko 13:30era bitartekoa izango da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.