Euskara informazio eta komunikazioaren teknologietan egon dadin ekoizkinarako diru-laguntzak. 2018

LABURPENA
Titulua:
Euskara informazio eta komunikazioaren teknologietan egon dadin ekoizkinarako diru-laguntzak. 2018
Xedea:
Diru-laguntza jasoko duten proiektuak ondorik azalduko direnak izango dira, eurek sustapena egiten badute, euskara egon dadin informazio eta komunikazioaren teknologietan: A Multzoa: euskal kulturaren ondarearen gainean euskaraz dagoen informazioa digitalizatu eta zabaltzea. Euskarazko multimedia eduki berriak sortzea euskarri fisiko baten (CD, DVD eta abar) argitaratzekoak baldin badira edota eduki hauen zabalkunderako soilik sortutako web bidez argitaratzen badira. B Multzoa: zerbitzu anizkoitzeko euskarazko atari eta web gune berriak, web bidezko parte-hartze eta komunikaziorako edukiak egitea, eta komunitate birtualak sustatzea helburu duten egitasmoak, eta 2014a baino lehen sortutako atari edo web guneak eduki eta zerbitzuez elikatzea helburu dutenak. Edukiak eta zerbitzuak, euskaraz ez ezik, beste hizkuntza batzuetan ere dituzten atari edo web guneetan euskarazkoak bakarrik izango dira laguntza-gai. C Multzoa: aisia eta entretenimendurako ekoizkinak, bai euskaraz dauden bideo-jolasak edo ordenagailuzko jolasak, baita, ordenagailuetan erabiltzekoak ez izan arren, euskaraz eginiko softwarea behar duten jolasak eta jostailuak ere. D Multzoa: softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea helburu duten proiektuak.
Diru kopurua:
235.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 23/2018 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 51/2018)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 23/2018 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa. Honen bidez, oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dira, 2018ko ekitaldian euskara informazio eta komunikazioaren teknologietan egon dadin ekoizkinak egiten dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei, banakako enpresaburuei eta profesionalei diru-laguntzak emateko
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Euskara eta Kulturako Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Euskara eta Kulturako Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Recalde zumarkalea 30, 5. solairua, Bilbo
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Recalde zumarkalea 30, 5. solairua, Bilbo
Itzuli Recalde zumarkalea 30, 5. solairua, Bilbo
Euskara informazio eta komunikazioaren teknologietan egon dadin ekoizkinarako diru-laguntzak. 2018
Diru-laguntza jasoko duten proiektuak ondorik azalduko direnak izango dira, eurek sustapena egiten badute, euskara egon dadin informazio eta komunikazioaren teknologietan: A Multzoa: euskal kulturaren ondarearen gainean euskaraz dagoen informazioa digitalizatu eta zabaltzea. Euskarazko multimedia eduki berriak sortzea euskarri fisiko baten (CD, DVD eta abar) argitaratzekoak baldin badira edota eduki hauen zabalkunderako soilik sortutako web bidez argitaratzen badira. B Multzoa: zerbitzu anizkoitzeko euskarazko atari eta web gune berriak, web bidezko parte-hartze eta komunikaziorako edukiak egitea, eta komunitate birtualak sustatzea helburu duten egitasmoak, eta 2014a baino lehen sortutako atari edo web guneak eduki eta zerbitzuez elikatzea helburu dutenak. Edukiak eta zerbitzuak, euskaraz ez ezik, beste hizkuntza batzuetan ere dituzten atari edo web guneetan euskarazkoak bakarrik izango dira laguntza-gai. C Multzoa: aisia eta entretenimendurako ekoizkinak, bai euskaraz dauden bideo-jolasak edo ordenagailuzko jolasak, baita, ordenagailuetan erabiltzekoak ez izan arren, euskaraz eginiko softwarea behar duten jolasak eta jostailuak ere. D Multzoa: softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea helburu duten proiektuak.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza sozietateak, kooperatiba sozietateak, banakako enpresaburuak eta profesionalak izan daitezke foru dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuradun, maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako egoeretako batean ez badaude, eta baldintzak betetzen badituzte:
a) Sozietatearen egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. b) Eurei dagokien Erregistroan izena emanda egotea Merkataritza-sozietateak, kooperatiba-sozietateak, banakako enpresaburuak edota profesionalak geldituko dira foru dekretu honen ezarpen eremutik kanpo, baldin eta badira Kultura Sailaren deialdietatik edozeinetan ezarritako diru-laguntzen onuradun ekitaldi honetan izan daitezkeen enpresei zerbitzuak egiten dizkietenak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
235.000,00 euros
Muga:
Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuen kasuan, proiektu bakoitzari adjudikatutako diru-laguntza ezin da izan aurkeztutako proiektuaren aurrekontu araztuaren %35 baino handiagoa. Hala ere, ezin da izan hogeita hamar mila eurotik (30.000 euro) gorakoa, ez eta mila eurotik (1.000 euro) beherakoa ere. Gainerako pertsona eta/edo erakunde onuradunen kasuan, proiektu bakoitzari adjudikatutako diru-laguntza ezin da izan aurkeztutako proiektuaren aurrekontu araztuaren %25 baino handiagoa. Hala ere, ezin da izan hamazortzi mila eurotik (18.000 euro) gorakoa, ez eta hiru mila eurotik (3.000 euro) beherakoa ere.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
FormularioA
Dokumentazioa:
  • a) Estatutuen fotokopia eta sozietatearen egoitzaren ziurtagiria. b) Dagokion Erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria. c) Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, eta bera ordezkatzeko duen ahalordearen ziurtagiria. d) Pertsona edo izakundea eskatzailearen IFZren fotokopia. e) Banku helbideraketaren fitxa. 4. II ¿ E 3 eranskinean ere jasotzen den dokumentazio espezifiko hau erantsi beharko da: a) Proiektuaren azalpena. Azalpenak honakoak jaso behar ditu: proiektuaren izena, proiektuaren azalpen orokorra, proiektua erabiltzeko erabiltzaileak izan behar duen euskara maila (oinarrizkoa, euskaldun zaharra etab.) eta euskarak proiektuaren barruan duen presentzia (sinbolikoa ala erabatekoa) eta proiektuak izango duen zabalkundearen edo proiektuak izango duen oihartzunaren aurreikuspena. Halaber, lehenengo 3 urteetan proiektuak izan ditzakeen gastu eta sarreren (zuzenak edo zeharkakoak) aurreikuspena. Proiektuaren xedea denean aurreko deialdietan garatu den produktu bat hobetzea, mantentzea edo moldatzea, orduan argi eta garbi zehaztu beharko dira deialdi honen barruan sartu nahi diren lanak. b) Proiektua garatzeko eskura diren baliabide ekonomikoak: sarrera eta gastuen aurrekontu zehatza; bertan adieraziko dira aurkeztutako proiektua gauzatzeko eskatzaileak jarriko dituen finantza- baliabideak. I ¿ E 1 eranskinean jasotzen diren datuak bete beharko dira. 5. Berariazko datu hauek zehaztu beharko dira II ¿ E 3 eranskinean bertan: a) Proiektua zein taldean sartzen den (A, B, C, D) b) Merkaturatze plana, ondorengoak zehaztuz: proiektu honi esker eskatzaileak etekin ekonomikoak jasotzea espero duen; etekinak lortzeko modua (produktuaren salmenta, sorkuntzaren jabetza eskubideak, web orrietan sartutako publizitatea, zerbitzu bat eskaintzea, beste moduren bat); 2015, 2016 eta 2017ko etekin-aurreikuspena; eskatzaileak proiektu honi esker ekonomikoak ez diren beste mota batzuetako onurak eskuratzea espero duen; hala bada, zeintzuk zehaztuta, eta onura horiek neurgarriak baldin badira, 2015, 2016 eta 2017ko aurreikuspena. c) B multzoari dagokionez, euskarazko atari edo web gune horiek guztiek etengabe eguneratzeko plangintza eduki beharko dute. Atari edo web guneko zerbitzu guztiak ikusteko baimen bereziak behar diren kasuetan, eskatzaileak aukera teknikoa emango dio Euskara Zerbitzuari, honek edukiok ikusi eta balorazio bat egin ahal izateko. Halaber, agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, eskatzaileak aukera teknikoa emango dio Euskara Zerbitzuari, bisita-neurgailuaren emaitzak ikusi ahal izateko.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/03/14 - 2018/03/28
Ebazteko epea:
Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea hiru (3) hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatuta.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.