Nekazariek aholkularitza zerbitzuak erabil ditzaten emandako laguntzak. Araba 2017

LABURPENA
Titulua:
Nekazariek aholkularitza zerbitzuak erabil ditzaten emandako laguntzak. Araba 2017
Xedea:
Ustiategiaren irabaziak ugaritzeko eta haien ingurumen egoera hobetzeko, laguntzak emango zaizkie aholkularitza zerbitzu horiek beren borondatez erabiltzen dituzten ustiategietako jabeei,
Diru kopurua:
59.348,64 euros
Deialdiaren araudia:
  • 108/2015 Foru Agindua, ekainaren 3koa (ALHAO Zk. 69/2015)
    108/2015 Foru Agindua, ekainaren 3koa, onartzen duena nekazariek aholkularitza zerbitzuak erabiltzeko ematen diren laguntzen, Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 25eko 35/2014 Foru Dekretuan arautzen direnen, 2015erako deialdia
  • 131/2017 Foru Agindua, apirilaren 6koa (ALHAO Zk. 46/2017)
    131/2017 Foru Agindua, apirilaren 6koa, onartzen duena nekazariek aholkularitza zerbitzuak erabiltzeko ematen diren laguntzen, Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 25eko 35/2014 Foru Dekretuan arautzen direnen, 2017rako deialdia. Dekretu hori Diputatuen Kontseiluaren irailaren 20ko 64/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Nekazaritza Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Nekazaritza Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan
Telefono bidezko arreta:
Telefono 945 181818. Fax: 945 181754.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan
Itzuli Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan
Nekazariek aholkularitza zerbitzuak erabil ditzaten emandako laguntzak. Araba 2017
Ustiategiaren irabaziak ugaritzeko eta haien ingurumen egoera hobetzeko, laguntzak emango zaizkie aholkularitza zerbitzu horiek beren borondatez erabiltzen dituzten ustiategietako jabeei,
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira laguntza hauen onuradun:
2.a. Oro har: 2.a.1. Arabako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategi baten titularra edo titularkidea izatea. 2.a.2 Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan izatea. 2.a.3. Nekazaritzako jardueraren arabera egokitzen den Gizarte Segurantzaren araubidean izena emanda egotea. 2.a.4. Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatea. 2.a.5 Zerga zorrik ez izatea. Sozietate zibilek eta ondasun erkidegoek sozietatearen edo erkidegoaren eta bazkideen betebehar horiek egunean daudela frogatuko dute. Ondorio horietarako, otsailaren 11ko 18/1997 Foru Dekretuan, partez urriaren 5eko 58/2004 Foru Dekretuaren bidez aldatuan, dirulaguntzen onuradunek zerga eginbeharrak betetzen dituztela kreditatzeko prozedurari eta horrela kreditatu beharrarekiko salbuespen araubideari buruzkoan, xedatutakoa aplikatuko da. 2.a.6. Itzulketa edo zehapen prozeduraren baten pean ez egotea eta jasotako edozein nekazaritza laguntza dela-eta hartutako konpromisoak betetzea edo beteta izatea. 2.a.7. Eskatzaileak ez edukitzea ez administrazio zehapenik ez zigor zehapenik sexu bereizkeriagatik, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoaren, arabera. Oinarri arau hauei dagokienez, izatezko bikoteak ezkondutakoen parekoak izango dira, maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz. 2.b. Horrez gainera, pertsona fisikoek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte: 2.b.1. Laguntza eskabidea aurkezteko garaian 18 eta 65 urte bitarteko adina izatea. Gainera, guraso ahala dutenek emandako emantzipazioa adin nagusitasunaren parekotzat joko da. 2.b.2. Nekazaritzan jardutea zuzenean, ogibide nagusia nekazaritza izanik. 2.c Pertsona juridikoek edo ustiategi elkartuek, orokorrean adierazitakoez gainera, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 2.c.1. Helbide soziala eta zerga helbidea Arabako Lurralde Historikoan izatea. Betebehar hori betetzat emango da pertsona juridikoaren edo erakundearen sozietate eta zerga egoitza eta beraren kapitalaren ehuneko 50 partaidetza duten bazkideen erdiena, gutxienez, Araban egonez gero. Bazkide guztiek ez badute betetzen aurreko baldintza eta 2.b.1. paragrafoan adinari buruz ezarritakoa, laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da azken baldintza hori betetzen ez duten bazkideen proportzioan. 2.c.2. Bazkideen erdiak, gutxienez, nekazari profesionalak direla eta kapital sozialaren ehuneko 50, gutxienez, eurena dela egiaztatzea. Horrez gainera, partaidetza edo akzioak izendunak izatea eskatuko da, bai eta elkartearen xedea, estatutuekin bat etorriz, nekazaritza jarduera izatea ere.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
59.348,64 euros
Muga:
Emandako dirulaguntza ez da itzuli beharko. Dirulaguntza hori, gehienez, aholkularitza zerbitzuagatik urtean fakturatzen eta ordaintzen den kostuaren ehuneko 80 izango da, eta sekula ez da izango segidako hiru urtean 1.500,00 euro baino gehiago aholkularitza zerbitzuko eta ustiategiko; hots, gehienez, urteko 500,00 euro emango dira
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • • NANaren edo IFKren fotokopia. • Eratze eskritura publikoaren kopia, hala badagokio. • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela egiaztatzen duen agiria. Halaber, berariaz eskuordetu daiteke Nekazaritza Saila zerbitzu egokiei dokumentazio hori eska diezaien. • Jasotako aholkularitza mota banakatuta zehazten duen faktura edo zor-agiria, jatorrizkoa zein kopia konpultsatua. • Zor-agiriko zenbatekoa ordaindu dela egiaztatzea, aurreko artikuluan xedatutako eran. • Ustiategian nekazaritza eta ingurumen konpromisorik badago edo elikagaien kalitate programan parte hartuz gero, hala adieraztea. • Aholkularitza erakundeak konpromisoa hartzea eskatzaileari aholkularitza zerbitzua emateko, gutxienez, elkarren ondoz ondoko hiru urtez.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/05/02 - 2017/06/01
Ebazteko epea:
Prozeduraren ebazpena hartzeko eta jakinarazteko, gehienez ere, sei hilabeteko epea izango da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.