Gasteizko ostalaritza enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak. 2018

LABURPENA
Titulua:
Gasteizko ostalaritza enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak. 2018
Xedea:
Gasteizko udalerrian ostalaritza-enpresa txikiak ezarri, modernizatu eta berritzeko laguntza ekonomikoak emateko baldintzak arautzea dute xede oinarri hauek ¿norgehiagoka baliatuko da horretarako¿.
Diru kopurua:
50.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • Convocatoria 2018 (BOTHA Zk. 55/2018)
    Extracto del acuerdo de Junta de Gobierno Local de 27 de abril de 2018, por el que se aprueba la convocatoria del programa municipal de ayudas económicas para el apoyo a la implantación y la modernización de las pequeñas empresas de hostelería del término municipal de Vitoria-Gasteiz. Año 2018
  • Deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak (ALHAO Zk. 55/2018)
    018an Gasteizko udalerrian ostalaritza-enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko udal lagunt- zen programaren deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak
  • Akats zuzenketa (ALHAO Zk. 61/2018)
    Akats zuzenketa, Gasteizko udalerrian ostalaritza-enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntza ekonomikoen 2018ko deialdi eta oinarrien iragarkian, 2018ko maiatzaren 14ko ALHAO, 55. zk, 2018-01712 iragarkia.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Gasteizko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Gasteizko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Herritarrei laguntzeko Bulegoetan
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarrei laguntzeko Bulegoetan
Itzuli Herritarrei laguntzeko Bulegoetan
Gasteizko ostalaritza enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak. 2018
Gasteizko udalerrian ostalaritza-enpresa txikiak ezarri, modernizatu eta berritzeko laguntza ekonomikoak emateko baldintzak arautzea dute xede oinarri hauek ¿norgehiagoka baliatuko da horretarako¿.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Merkataritza-jardueraren bat duten pertsona fisiko nahiz juridikoak izan ahalko dira oinarri hauetan arautzen diren laguntzen onuradun, baldintza hauek betetzen dituztelarik
1. 50 langile baino gehiago ez izatea. 2. Urteko negozio-bolumenak eta balantze orokorrak 10 milioi euro ez gainditzea. 3. Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten enpresek ehuneko 25eko edo hortik gorako partaidetza edo lotura ez izatea bertan. 4. Enpresaren jarduera nagusia Ekonomi Jardueren gaineko Zerga dela eta finkatutako enpresa multzo edo epigrafe hauetakoren baten baitakoa izatea: 671, 672 eta 673: Elikadura zerbitzua, jatetxe, kafetegi eta tabernetan 676: elikadura zerbitzua txokolategi, izozki-denda eta hortxata-dendetan. 5. Aurreko puntuan adierazitakoa gorabehera, ez zaie diru-laguntzarik emango ekonomi jarduera bakarra asteburuetako gaueko ostalaritza duten enpresei, salbu eta egiten diren inbertsioen helburua gaueko ostalaritza jarduera eguneko ostalaritza bihurtzea denean. Betebehar hori ofizioz egiaztatuko du Udalak, establezimenduak behar den moduan ikuskatuz. 6. Enpresa Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren bi epigrafe edo gehiagotan alta emanda badago, onuraduntzat joko da baldin eta jarduera nagusia diruz lagun daitezkeen ataletako baten barruan sartzen bada eta zertzen diren ekintzak jarduera horri badagozkio. Jarduera nagusia zehazteko horretarako erabiltzen den salmenta azalera erabilgarria hartuko da aintzat. 7. Gasteizko udalerrian kokatuta egon beharko du lokalak ¿menpeko toki erakundeak barne¿. Negozioaren kokalekua zehazteari dagokionez ¿II. eranskina¿, lokal jakin bat mugen barruan dagoela ulertuko da baldin eta establezimenduaren sarrera edo erakusleihoen zatirik handiena hala badago. 8. Sestra-lerroan kokatuta egon beharko du lokalak. Azoketako nahiz merkataritza zentro eta galeria pribatuetako establezimenduak ere aintzat hartu ahal izango dira. Ez dira finantzatuko gasolina zerbitzuguneetan kokatutako establezimenduak. 9. Administrazio publikoen aurreko zerga-betebeharrak egunean edukitzea, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere. 10. Indarrean dagoen araudia zorrotz bete beharko da, hirigintza eta arkitekturari dagokiona nahiz osasun eta higieneari dagokiona.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
50.000,00 euros
Muga:
II. eranskinean adierazten diren zonetan, Erdi Aroko hirigunea, Koroatzea, Angloa, Pilar eta Zabalgunea, metro koadroko laguntza 120,00 eurokoa izango da, gehienez 12.000,00 euro arte. Gainerako zonetan, metro koadroko 80,00 euro, gehienez 8.000,00 euro arte.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskabide-orria eta zinpeko aitorpena (I. eranskina). Pertsona fisikoek: nortasun-giriaren fotokopia. Pertsona juridikoek: agiri hauen fotokopia: IFK. Enpresaren eraketa-eskriturak. Ordezteko ahalmenak Ordezkatze-ahalmena duen pertsonaren nortasun-agiria. Gizarte Segurantzarekiko ordaindu beharrak ordainduak direla egiaztatzen ziurtagiri eguneratua. Arabako Foru Ogasunarekiko ordaindu beharrak ordainduak direla egiaztatzen ziurtagiri eguneratua. Soldatapeko langilerik ez badu, azken hilabeteko autonomo ordainketaren ordainagiria. Soldatapeko langilerik badu: azken hilabeteko TC2 agiria. Elkarte profesional bateko kide bada: enpresa eskatzailea bazkide dela eta elkartearekin zorrik ez duela jasotzen duen egiaztagiria, elkarteak emana. Elkarte profesionalaren IFZ ageri beharko da egiaztagirian. ¿ Azalpen-txostena, zeinen baitan, gutxienez ere, informazio hau bildu beharko baita: Enpresaren deskribapena. Merkataritza-lokalaren ezaugarriak (kokalekua, banaketa eta abar). Lokalean egindako inbertsio nahiz eraberritze lanen deskribapena (eraberritze lanak egin aurreko eta ondorengo argazkiak eransten badira, hori ere balioetsiko da). Establezimenduari dagokion jabetza agiri edo alokairu kontratuaren fotokopia. Lokala alokatzeko kontratuan berariaz adierazten ez bada, eraberritze obrak egiteko baimena, alokatzaileak emana. Halakorik izanez gero, kontratatutako proiektu teknikoaren fotokopia, non lokalaren azaleren banaketa islatzen den. ¿ Jatorrizko fakturak eta kopiak. Ordainketaren banku-egiaztagiriak: ez da dirutan egindako ordainketen egiaztagiririk onartuko; salbuespen bakarra izango da hornitzaile beraren faktura bat edo faktura multzoa, baldin eta guztiko zenbatekoa 1.000,00 eurotik beherako bada, eta faktura edo fakturetan ordaintzeko beste modurik adierazten ez bada. Ez da onartuko enpresa eskatzaileak hornitzaileari faktura ordaindu diola argi eta garbi gera dadin nahikoa daturik jasotzen ez duen banku-egiaztagiririk. Era berean, ez dira egiaztagiri gisa onartuko internet bidez eskuratutakoak, banku-erakundeak balioztatuta ez badaude. Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharrak betetzeari dagokionean, ofizioz begiratuko da pertsona/enpresa eskatzailea egunean dagoen, baita arauzko obra-baimenak dituen ere.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Solicitud


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/05/21 - 2018/06/21
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.