Ayuda para acciones locales de promoción del empleo. Valle de Trapaga 2016

LABURPENA
Titulua:
Ayuda para acciones locales de promoción del empleo. Valle de Trapaga 2016
Xedea:
Ekintza honen xedea da enpresa bilbeari erraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa edo enplegu eskatzaile gisa inskribaturiko Valle de Trápaga-Trapagarango herritarren ohiko merkatuan kontratazioak egitea, hori guztia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2016ko ekainaren 15eko Ebazpenaren babesean, zeinaren bidez 2016ko ekitaldiko enplegua sustatzeko toki ekintzentzako laguntzen deialdia argitaratzen baita.
Diru kopurua:
40.330,28 €
Deialdiaren araudia:
  • Deialdaren babesean (bao Zk. 242/2016)
    Kontrataziorako laguntzak arautzeko oinarriak, Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegua sustatzeko toki ekintzetarako ematen dituen laguntzen deialdiaren babesean.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Trapagarango Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Trapagarango Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Plaza Lauaxeta, 1 48510 Valle de Trapaga-Trapagara
Telefono bidezko arreta:
Teléfono: 94 492 04 11
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza Lauaxeta, 1 48510 Valle de Trapaga-Trapagara
Itzuli Plaza Lauaxeta, 1 48510 Valle de Trapaga-Trapagara
Ayuda para acciones locales de promoción del empleo. Valle de Trapaga 2016
Ekintza honen xedea da enpresa bilbeari erraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa edo enplegu eskatzaile gisa inskribaturiko Valle de Trápaga-Trapagarango herritarren ohiko merkatuan kontratazioak egitea, hori guztia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2016ko ekainaren 15eko Ebazpenaren babesean, zeinaren bidez 2016ko ekitaldiko enplegua sustatzeko toki ekintzentzako laguntzen deialdia argitaratzen baita.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntza hauek jaso nahi dituen edozein pertsona fisikok edo juridikok, dena dela bere forma juridikoa, deialdi honetan araututako baldintza guztiak bete beharko ditu, honakoak besteak beste:
a) Legez eratuta egotea eta gutxienez honako baldintzetako bat betetzea: — EAEn edukitzea gizarte egoitza. — Udalerrian edo EAEn edukitzea lantegia. b) Gizarte Segurantzako kotizazioen eta Ogasuneko zergen ordainketan egunean egotea. c) Valle de Trápaga-Trapagarango udalarekiko zerga-betebeharretan egunean egotea. d) Ez egotea zigortuta —ez penalki ez administratiboki— subentzioak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, ezta horretarako ezgaitzen duen ezelako lege-debekutan erorita egotea, sexu-arrazoiengatiko bazterkeriarengatik izan litekeenean barne, Gizon eta Emakumeen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
40.330,28 €
Muga:
Gehienezko laguntza 3.000 eurokoa izango da lanaldi osoko hiruhilabeteko iraupeneko kontratu bakoitzarentzat eta 6.000 eurokoa, sei edo hilabete gehiagoko lanaldi osoko kontratu bakoitzarentzat. Kontratazioa lanaldi partzialekoa bada edo hiru eta sei hilabeteko iraupena badu, diru-laguntza proportzionala izango da lanaldi edota lan egindako denborarekiko. Laguntzaren azken zenbatekoa ez da soldata-gastuen %75 baino gehiagokoa izango, kontratu amaierako kalteordainak eta kontrataturiko langilearengatik enpresak Gizarte Segurantzari ordaindutakoa gastuak barne.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Formularioa
Dokumentazioa:
  • 1. Enpresa/erakunde eskatzaileei buruzko agiriak: a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada: Nortasun Agiri Nazionalaren /AIZ eta IFZ. b) Pertsona juridikoak direnean: — Identifikazio Fiskalerako Txartelaren kopia, NANrekin batera eta eskatzailea edo eskaeraren sinatzailea ordezkatzeko ahalmena. — IZF-ren fotokopia eta enpresa edo erakundearen eratze-eskrituren fotokopia, ondorengo aldaketekin eta dagozkien erregistroetako inskripzioa. Berezko nortasun juridikorik gabeko Sozietate Zibilen kasuan kontratu pribatua aurkeztuko da, dagokion Ogasunak zigilatua. c) Jarduera Ekonomikoen Zergako altaren ziurtagiria, dagokion Ogasunak emana eta aipatu zergaren azken ordainagiriaren fotokopia, erakundeak hari lotutako jarduerak burutzen dituenean. Ordainketatik salbu badago, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatu beharko da. d) Enpresa edo erakundearen Gizarte Segurantzako kopia. e) Lantegia udalerrian edo EAEn duela egiaztatzen duen agiria. f) Honakoei buruzko erantzukizunpeko adierazpen original bakarra (eskaera-ereduaren I eranskina): — Diru-laguntza publikoak itzultzeko prozeduretan edo zigorprozeduretan sartuta ez egotearena. — Subentzio eta diru-laguntza publikoak galtzeko aukerarekin zigortua ez egotea, ez penalki ez administratiboki, ezta laguntzak jasotzeko desgaituko luketen lege-debeku batean ere ez egotea, sexu arrazoiengatiko bazterkeriagatik gertatu litezkeenetan barne, Gizon eta Emakumeen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera. — Ordezkatzen duen enpresak eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eta onuradun izatea galeraziko liokeen Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasota dauden ezelako inguruabarretan ez dagoela. g) Dagokion Ogasuneko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarren ziurtagiri eguneratuak, betebeharretan egunean egoteari buruzkoak. h) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, diruz laguntzeko eskatu den kontratazioa hasi baino 3 hilabete lehenago zegoen batez besteko plantilla osoari buruzkoa. i) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria diruz laguntzeko eskatu den kontratazioa hasi zen egunean zegoen batez besteko plantilla osoari buruzkoa. j) Hirugarrenen altaren agiria, dagokion erakunde eskatzaileak eta bankuak sinatua eta zigilatua. 2. Kontratatuko diren pertsonei eta kontratazioari buruzko agiria: a) Kontratatuko denaren NAN/AIZ-en fotokopia. b) Lanbiden alta eman eta eskaera berritu izanaren agiri eguneratua. c) Lanbideren ziurtagiri eguneratua, inskripzio-aldiei eta langabezian egoteari buruzkoa. d) Lan-bizitza eguneratua. e) Lanbideren ziurtagiria DSBE-ren hartzailea izatearen baldintza betetzeari buruzkoa, hala badagokio. f) Egingo den kontratuaren datuak jasotzen dituen agiria, berariaz jarrita egongo direlarik haren iraupena eta lanaldia, aplikatuko den konbenioa eta soldataren zein Gizarte Segurantzaren kostuak. g) Subentzionatuko den lan-kontratuaren kopia, erakunde eskudunak zigilatua. h) Kontratatu den pertsonaren Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko altaren kopia. i) Honakoei buruzko erantzukizunpeko adierazpen original bakarra (eskaera-ereduaren I eranskina): — Laguntza eskatzen deneko kontratazioko pertsonak ez direla enpresariaren edo enpresaren kontrola dutenen, zuzendaritza karguak dituztenen edo administrazio organoetako kideak direnen ezkontideak, ondorengoak edo bigarren mailarainoko odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuna dutenak. — Laguntzak eskatzen direneko kontratazioa/k enplegu sorrera garbia suposatzen dutela diruz laguntzen den kontratuko pertsona/k sartu baino hiru hilabete lehenago enpresan zegoen batez besteko plantilla osoarekiko. — Konpromisoa hartzen dutela kontratazioa/k aipatu eskaeran jasotako terminoetan burutzeko eta indarreko lan arautegia zein aplikatu beharreko lan arriskuak prebenitzeko arautegia betetzeko. — Ez duela eskatu ez eskuratu beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batetik subentzio edo laguntza pribaturik kontzeptu edo helburu bererako. (Hala ez balitz, aitorpen bat aurkeztu beharko du eskuratutako edo eskatutako laguntzen zerrendarekin). — Ezelako arrazoirengatik ez dela gainfinantzaiziorik existitzen edo existituko laguntzak eskatzen diren kontratazioarentzat /kontratazioentzat.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/12/23 - 2017/03/31
Ebazteko epea:
Ebazteko gehienezko epea bi hilabetekoa izango da eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita, epe hori ez betetzeko arrazoi justifikaturik badago izan ezik, orduan ahalik eta eperik laburrenean ebatziko litzatekeelarik.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.