Berriz-enpresa programaren dirulaguntzak. Tolosa 2017

LABURPENA
Titulua:
Berriz-enpresa programaren dirulaguntzak. Tolosa 2017
Xedea:
Tolosako Merkatari tzako Sektorea Biziberritzeko helburua duten diru-laguntzen programak arautzea da ordenantza honen xedea. Helburu honekin, Tolosako enpresen transmisioak lagundu eta merkataritzako eremuak erakargarri eta atseginagoak egiteko bi programa garatu dira: Berriz Tolosa eta Gune Biziak.
Deialdiaren araudia:
  • Anuncio (BOG Zk. 26/2017)
    Ordenanza reguladora de los programas de subvenciones para revitalizar el sector comercial
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Tolosako Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Tolosako Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Plaza Zaharra 6A. 20400
Telefono bidezko arreta:
Tel: 943 69 75 00
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza Zaharra 6A. 20400
Itzuli Plaza Zaharra 6A. 20400
Berriz-enpresa programaren dirulaguntzak. Tolosa 2017
Tolosako Merkatari tzako Sektorea Biziberritzeko helburua duten diru-laguntzen programak arautzea da ordenantza honen xedea. Helburu honekin, Tolosako enpresen transmisioak lagundu eta merkataritzako eremuak erakargarri eta atseginagoak egiteko bi programa garatu dira: Berriz Tolosa eta Gune Biziak.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Bai Tolosan negozio baten titular diren pertsonek, bai negozio horren ardura hartu nahi duten pertsonek
3.1.- Negozioen jabe diren pertsonak: Merkataritzan jarduteko legezko gaitasuna duten eta normalean zeregin horretan jarduten duten txikizkako merkatariak izango dira. Eskualdatzekoa den negozioaren jabeek Eusko Jaurlaritzaren BERRIZ-Enpresa enpresa-jarraipenerako programan parte hartu beharko dute eta hor zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte. 3.2 . Lokalen kokapena: Negozioak Tolosako udalerriko merkataritza-eremuan kokatuta egon behar du; horrela dago jasota 2012. Urtean egin zen Merkataritza biziberritzeko plan berezian. Negozioa merkataritza, ostalaritza edo turismo sektoreetakoa izango da. 3.3.- Negozioa hartu nahi duten pertsona ekintzaileak. Merkataritza-establezimendua edo negozioaren lokala hartu nahi duten sustatzaileek Eusko Jaurlaritzaren BERRIZ-Enpresa enpresa-jarraipenerako programan parte hartu beharko dute eta hor zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte. Proiektuaren gaineko 3 urteko tutoretzaaldia onartu beharko dute; sektorean eskumena duen erakunde batek kudeatuko du tutoretza hori eta Udalak izendatutako du zein izango den. 3.4.- Aplikazio-esparrua. Jabeek onespena emanda BERRIZ ENPRESA programaren babesean likidazio-proposamena onartu duten Tolosako negozioei aplikatuko zaizkie Berriz Enpresa 2015 programara bideratutako diru-laguntzak. Eusko Jaurlaritzak sustatzen du programa hori, Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean. 3.5.- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea. Bai negozioaren jabeek bai negozio horrekin jarraitu nahi duten ekintzaileek egunean izan beharko dituzte administrazio publikoekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. 3.6.- Negozioaren jabearen betebeharrak. Negozioaren jabeak betebehar hauek hartuko ditu bere gain: • Eusko Jaurlaritzaren BERRIZ ENPRESA PROGRAMAN SARTZEKO KONTRATUA aurkeztea. 1. Eranskina 3.7.- Pertsona ekintzailearen betebeharrak. PERTSONA EKINTZAILEA/EROSLEA BERRIZ ENPRESA PROGRAMAN SARTZEKO DOKUMENTUA aurkeztea. II. Eranskina
PRESTAZIOA
Muga:
Berriz Tolosa. Lokala alokatzeko diru-laguntzak. Lehen urtean, gehienez 450 €/hilabetean, eta gehienez zenbatutako gastuaren %75. Bigarren urtean, 300 €/hilabetean, eta gehienez %50. Hirugarren urtean, 150 €/hilabetean, eta gehienez %25. Gune Biziak. Erakusleihoa erabiltzeko uzten duten jabeek 200,00 €ko diru-laguntza jasoko dute. Tolosaren Udalaren bitartez lokala utzita jaso tzen duten merkatariek berriz, erakusleihoa egoki tzeko kostuaren %100eko diru-lagun tza jasoko dute, ondorengoko baldin tze tan: — Gehienezko 2 metro arteko erakusleihoen kasuan (kristalaren zabalera izango da erreferentzia): 600 €-ko diru-laguntza emango da. — 2 metrotik aurrera, 65 €/metroko diru-laguntza gehigarria emango da, guztizko diru-laguntza ezingo delarik 800 €-tik pasa.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Orokorra: — Merkataritzako Sektorea Biziberritzeko programan onuradun izateko eskaria, ordezkariarengatik sinatua. Berriz Tolosa. — Berriz Enpresa programan sartzeko dokumentua aurkeztea. I. Eranskina. — Enpresa-eskualdaketarako akordioaren kopia, Gipuzkoako Bazkundeak abalatua. — Negozioa jasotzen duen pertsonak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza rekikoak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak. Gune Biziak. — Udalari lokalak uzteko interesa duten jabeek lokal horien erabilera uzteko eginiko eskabidean adierazi beharko da lokalaren identifikazioa eta lokalaren egoera zein den. — Erakusleihoaren espazioa erabil tzeko interesa duten merkatarien eskaeran identifikazioa eta saltokiaren jarduera adierazi beharko dira. — Ados jarriz gero, honako hitzarmen hauek sinatuko dira: * Lokalaren erabilera uzteko hitzarmena; hor jasoko dira erabilera uzteko baldintzak, ordenantza honetan adierazitakoarekin bat etorriz. * Erakusleihorako bideratutako espazioaren erabilera uzteko hitzar mena, ordenantza honetan jasotakoarekin bat etorriz. Aipatutako hitzarmen horretan, besteak beste, puntu hauek zehaztuko dira: * Udalaren onespena erakusleihoaren erabilerarako programari.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/02/08 - 2017/03/09
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.