Lokal komertzial hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko programa. Ordizia 2015

LABURPENA
Titulua:
Lokal komertzial hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko programa. Ordizia 2015
Xedea:
Ordiziako Udalak lokal hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko programaren testuinguruan adostu dituen local hutsetan merkataritza-jardueraren bat martxan jarri nahi duten ekintzaileek bete beharreko baldintzak eta betekizunak zehaztea eta arautzea da oinarri hauen xedea. Sektore edo jardun hauetakoren batekin lotura duten jarduerak ezarri ahal izango dira lokal horietan: — Txikizkako merkataritza. — Elikagaien sektorea. — Pertsonei zuzendutako zerbitzu enpresak. — Intereseko izan eta merkataritza aldetik inguru hori suspertzen laguntzeko koherentea izango den beste edozein, betiere merkataritza-jarduera baldin badago.
Deialdiaren araudia:
  • 2017ko deialdia (GAO Zk. 58/2017)
    Ordiziako lokal komer tzial hutsak ekin tzaile berrien bitartez berreskura tzeko programaren oinarri arau - tzaileak 2017.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ordiziako Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Ordiziako Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Kale Nagusia, 24. 20240 Ordizia (Gipuzkoa)
Telefono bidezko arreta:
Tel: 943 88 58 50
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Kale Nagusia, 24. 20240 Ordizia (Gipuzkoa)
Itzuli Kale Nagusia, 24. 20240 Ordizia (Gipuzkoa)
Lokal komertzial hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko programa. Ordizia 2015
Ordiziako Udalak lokal hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko programaren testuinguruan adostu dituen local hutsetan merkataritza-jardueraren bat martxan jarri nahi duten ekintzaileek bete beharreko baldintzak eta betekizunak zehaztea eta arautzea da oinarri hauen xedea. Sektore edo jardun hauetakoren batekin lotura duten jarduerak ezarri ahal izango dira lokal horietan: — Txikizkako merkataritza. — Elikagaien sektorea. — Pertsonei zuzendutako zerbitzu enpresak. — Intereseko izan eta merkataritza aldetik inguru hori suspertzen laguntzeko koherentea izango den beste edozein, betiere merkataritza-jarduera baldin badago.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Ordizian merkataritza-jardueraren bat abiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridiko guztiei zuzendurik dago deialdia, edonon bizi direla ere. Merkataritza aldetik indarra galdu duten inguruetan eta merkataritza ardatz nagusiak diren horietan merkataritzajarduerak zabaltzera eta indartzera bideratuko dira oinarri hauetan araututako laguntzak. Nolanahi dela ere, lokalaren jabeen senideek eginiko eskabide oro baztertu egingo da, honako kasuetan: jabearekin ezkontza-ahaidetasuna edukitzea, edo odol-ahaidetasuna zuzeneko lerroan edozein gradutan edo alboko lerroan, laugarren gradura arte.
a) Negozio bideragarri baten proiektua izatea, betiere 3. Artikuluan zehaztutako jardueraren batekin lotua. b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea. c) Lokal komertzial hutsaren jabeak programa honetan parte hartzeko eskaera-inprimakia aurkeztuta izatea. d) Honako dokumentu hauek atxikitzea: Sustatzailearen curriculuma eta jardueraren memoria-proiektua (GOIEKI eskualdeko garapen agentziaren bitartez). Azken horretan puntu hauek jaso beharko dira: —Negozioaren asmoa zein den labur azaltzea. —Egitasmoaren ezaugarri berritzaileak, merkatuari balio erantsia ematen diotenak eta besteekiko desberdintzen dutenak azaltzea. —Proiektuak merkatuaren zer beharrizan asetzen duen azaltzea. Negozioaren aukera azaltzea. —Produktua edo zerbitzua zein publiko objektiboari bideraturik dagoen zehaztea; hau da, nor izan daitekeen bezero jakinaraztea. —Enpresak jardunean egingo duen lehen urtean zenbateko salmentak izango dituen aurreikustea edo gutxi gorabeherako estimazio bat egitea. —Negozio-asmoa martxan jartzeko beharko diren baliabideak adieraztea: Teknologia eta azpiegitura, giza baliabideak, finantza-baliabideak, etab. —Aurreikusitako emaitza kontua. —Negozioaren ideia sustatzen duen taldeak ekintzaile izateko eta enpresa bat bideratzeko zer ahalmen eta gaitasun duen labur-labur zehaztea.
PRESTAZIOA
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1) Eskaera-inprimakia behar bezala beteta. 2) Pertsona fisikoak: NANaren kopia. Pertsona juridikoak: IFKren kopia, legezko ordezkariaren NANa eta ordezkatzeko lege-ahalmena duela ziurtatzen duen agiria. Enpresa jada eratuta badago, Gizarte Segurantzari eta Erkidegoko Ogasunari ordaindu beharrekoak ordainduta izatea egiaztatuko duen ziurtagiria. 3) Ekintzailearen curriculuma. 4) Ordezkaritza egiaztatuko duten agiriak: 4.1) Beste norbaiten ordez agertzen direnek edota eskaintzak beste norbaiten izenean sinatzen dituztenek, ahalorde notarialaren kopia bat aurkeztu behar dute, udal-idazkariak askietsitakoa. 4.2) Hautagaia pertsona juridikoa bada, ahalordeak Merkataritza Erregistroan inskribatutan egon behar du, baldin eta legez eska badaiteke. Era berean, ordezkaritzarako ahalorde askietsia duen pertsonak bere Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua edo agiri horren notario-lekukotza aurkeztu behar du. 5) Adierazi behar da ekintzaile edo hautagaia egunean dagoela indarrean dauden legeek xedatzen dituzten zerga-betebeharretan eta gizarte-segurantzarekiko betebeharretan. Hala ere, behin betiko esleipena egin aurretik, baldintza hori egiaztatuko duten agiriak aurkeztu beharko ditu sustatzaileak, Udalak horrela eskatzen badu. 6) Bideragarritasun-proiektuaren memoria, gutxienez honako datu hauek jasota: Zer jarduera izango den, merkatua, bezeroak / hornitzaileak, emaitzen aurreikuspena eta berrikuntza-maila. 7) Baldintzen agiri honetan alokairurako zehaztutako m²ko prezioa hobetzekotan, errentarako prezioaren proposamena, edo finkatutako prezio hori ordaintzeko konpromisoa.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/03/24 - 2017/05/23
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.