Gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko diru-laguntza. Oñati 2018

LABURPENA
Titulua: 
Gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko diru-laguntza. Oñati 2018
Xedea: 
Diru-laguntza programa honen helburua Oñatin gizarte bazterkeria aurriskuan edo desabantaila egoeran dauden eta lanmerkatu arruntean sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei gizartean eta lan-munduan txertatzen laguntzea da. Helburu hori lortzeko Oñatiko enpresak diruz lagunduko dira, gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko.
Diru kopurua: 
20.000,00 euros
Deialdiaren araudia: 
  • 2018ko deialdia (BOG Zk. 220/2018)
    Gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko diru-laguntza oinarriak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Oñatiko Udala
Deialdia egiten duen organoa: 
Oñatiko Udala
Erakunde erabakigarria: 
Tokiko Administrazioa (udalak)
TRAMITAZIOAK
Gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko diru-laguntza. Oñati 2018
Diru-laguntza programa honen helburua Oñatin gizarte bazterkeria aurriskuan edo desabantaila egoeran dauden eta lanmerkatu arruntean sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei gizartean eta lan-munduan txertatzen laguntzea da. Helburu hori lortzeko Oñatiko enpresak diruz lagunduko dira, gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte, egoitza soziala eta jardun eremua Oñatin daukaten 50 langile baino gutxiago dituzten enpresek.
Diru-laguntza hauek jasotzeko kontratatuko diren pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte: ¿ Gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko dute Oñatiko udal erroldan. ¿ Kontratatuko pertsonak gizarteratze eta laneratze prozesuan edo prozesu hori amaitu berritan egon beharko dira, hau da, kontratuaren amaiera datatik 6 hilabete igaro bitartean. ¿ Kontratutako pertsonak laneratzeko enpresa baten bidez bideratutakoak izan beharko dira (182/2008 Dekretua, azaroaren 11koa, laneratzeko enpresen kalifikazioa onartzen duena, horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa arautzen dituena) eta garatutako laneratze prozesuaren balorazio positiboa jaso beharko dute laneratze enpresaren aldetik.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
20.000,00 euros
Muga: 
Enpresa batek egindako kontratuengatik deialdi bakoitzean jaso ahal izango duen diru-laguntza muga 6.000 eurotan ezartzen da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Dokumentazioa:
  • - Enpresako ordezkari legalaren NANa. - Diru-laguntza eskaera aurkezteko momentuan Ogasunean ordainketak egunean daudela adierazten duen ziurtagiria. - Diru-laguntza eskaera aurkezteko momentuan Gizarte Segurantzan ordainketak egunean daudela adierazten duen ziurtagiria. - Diru-laguntza eskaeraren objektu den kontratuaren titularraren NAN. - Diru-laguntza eskaeraren objektu den lan kontratua. - Laneratze enpresak igorritako ziurtagiria; kontratatutako pertsona gizarteratze eta laneratze prozesu batetik datorrela eta garatutako prozesu horretan aldeko balorazio jaso duela adieraziz (2. eranskina). - Kontrataturiko langilearen Gizarte Segurantzako alta ziurtagiria eta 6 hilabete igaro ondoren langileari baja emanez gero, kontrataturiko langilearen bajaren ziurtagiria. - Dagokion kasuan, iraupen mugagabeko lan kontratua. - Diru-laguntza eskuratuz gero, dirua ingresatu beharko litzatekeen kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria. - Eskatzai learen erantzukizunpeko adierazpena, beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik kontzeptu eta helburu bererako diru-laguntzarik eskatu edo jaso izanagatik (3. eranskina). - Oñatiko Udalak beharrezkoa iritziz gero, kasu bakoitzean eskatu lezakeen beste edozein dokumentazio gehigarri.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/11/16 - 2019/11/30
Ebazteko epea: 
Erabakiak eman eta jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezten direnetik hasita. Epe hori igarotakoan, berariazko erabakirik eman gabe, ulertuko da eskabidea ez dela onartu.
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea