Enplegua sustatzeko enpresa eta saltokientzako diru-laguntzak. Muskiz 2017

LABURPENA
Titulua:
Enplegua sustatzeko enpresa eta saltokientzako diru-laguntzak. Muskiz 2017
Xedea:
Oinarri hauen xedea honako hauek arautzea da: a) Itzuli behar ez diren laguntzak ematea, behin betikoak zein aldi baterako lan-kontratuak egiteko, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean (Sistema Bereziak salbu) 2. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten langabeentzat. Laguntza hauen xede izango dira 2017ko urtarrilaren 1etik gehienez ere 2017ko abenduaren 31ra bitartean egindako kontratuak. b) Itzuli behar ez diren laguntzak ematea, 2017an enpresaproiektuak sortu eta abian jartzeko egindako inbertsioak eta horrek eragindako gastuak diruz laguntzeko. Proiektu horiek langabezian dauden eta 2. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten sustatzaileek bideratu beharko dituzte.
Deialdiaren araudia:
  • 2017ko deialdia (BAO Zk. 50/2017)
    Enpresei eta komertzioei laguntza ekonomikoak emateko programaren oinarriak aldatzea.
Araudia:
  • Arautzen duten oinarriak (BAO Zk. 114/2016)
    Muskiz udalerrian enplegua sustatzeko enpresa eta saltokientzako diru-laguntzen udal-programa arautzen duten oinarriak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Muskizko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Muskizko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Barrio San Juan, 2, 48550 Muskiz, Bizkaia Forlanen (Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Muskizko Udalaren Organismo Autonomoa) erregistroan entregatu beharko dira (Meatzari plaza, 2. solairua).
Telefono bidezko arreta:
Telefonoa: 946 70 60 00
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Barrio San Juan, 2, 48550 Muskiz, Bizkaia Forlanen (Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Muskizko Udalaren Organismo Autonomoa) erregistroan entregatu beharko dira (Meatzari plaza, 2. solairua).
Itzuli Barrio San Juan, 2, 48550 Muskiz, Bizkaia Forlanen (Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Muskizko Udalaren Organismo Autonomoa) erregistroan entregatu beharko dira (Meatzari plaza, 2. solairua).
Enplegua sustatzeko enpresa eta saltokientzako diru-laguntzak. Muskiz 2017
Oinarri hauen xedea honako hauek arautzea da: a) Itzuli behar ez diren laguntzak ematea, behin betikoak zein aldi baterako lan-kontratuak egiteko, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean (Sistema Bereziak salbu) 2. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten langabeentzat. Laguntza hauen xede izango dira 2017ko urtarrilaren 1etik gehienez ere 2017ko abenduaren 31ra bitartean egindako kontratuak. b) Itzuli behar ez diren laguntzak ematea, 2017an enpresaproiektuak sortu eta abian jartzeko egindako inbertsioak eta horrek eragindako gastuak diruz laguntzeko. Proiektu horiek langabezian dauden eta 2. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten sustatzaileek bideratu beharko dituzte.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Deialdi honetako kontratazio-laguntzen onuradun izateko aukera izango dute enpresa, saltoki eta profesional guztiek, euren forma juridikoa edozein izanda ere.
— 2 a) atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten langabeak kontratatzea eta horiei Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean alta ematea. — Enpresak edo erakundeak administrazio, erakunde edo organismo publikoen menpekoak ez izatea edo horiekin loturarik ez edukitzea sozietate gisa. Edozein ekimenek izango du aukera enpresa-proiektuak abian jartzeko onurak jasotzeko, enpresaren eraketak hartzen duen forma juridikoa edozein izanda ere, betiere 2 b) atalean ezarritako baldintzak betetzen baditu.
PRESTAZIOA
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 2. Kontratazioari buruzko agiriak: a) Kontratuaren xede den pertsonaren NANaren kopia. b) Zinpeko aitorpena, egiaztatzen duena pertsona titularrak edo gehiengoa duten bazkideek eta enpresa edo erakunde onuradunaren gobernu-organoetako kideek ez dutela bigarren mailarainoko odolkidetasun- edo afinitate-harremanik, eta ez dutela elkarbizitza-unitaterik osatzen diruz lagunduko den kontratazioaren pertsonarekin. c) Diruz lagunduko den lanpostuari dagokion kontratuaren kopia. Iraupena eta lanaldia jaso behar ditu. d) Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean kontratatutako pertsonaren altaren kopia. e) Kontratatutako pertsonaren lan-bizitzari buruzko Gizarte Segurantzaren txosten eguneratua. (Informazio horren helburua da egiaztatzea kontratatutako pertsona langabezian zegoela eta enpresa edo enpresa-talde horretan bertan aurretik kontraturik ez duela izan). f) 4. oinarrian adierazitakoaren arabera kontratazioa kanpoan uzteko edo bateraezina delako arrazoirik ez dagoela adierazten duen erantzukizun-aitorpena. g) Zinpeko aitorpena (Eskaera-eredu Normalizatua). Honako hauek jasotzen dituen aitorpen bakarra da: — Zinpeko aitorpena, adierazten duena laguntzen deialdi honetako oinarriak ezagutzen eta onartzen direla. — Diru-laguntza publikoak itzultzeko prozeduretan edo zehapen- prozeduretan sartuta ez dagoela dioen zinpeko aitorpena. — Zinpeko aitorpena, adierazten duena erakunde eskatzailea ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin bat. — Jarduera berbererako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horietatik jasotako laguntzen zinpeko aitorpena. — Minimis araua bete dela adierazten duen zinpeko aitorpena, Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Araudiak (EE) ezartzen duenarekin bat. Minimis laguntzen itunari buruzko 2006ko abenduaren 28ko EBEOn argitaratu zen (horrek ordezkatzen ditu 69/2001 Araudia (EE) eta horren ondorengo berrikuspenak). h) Lan-merkatuan sartzeko oztopo gehien duten kolektiboren bateko kide dela ziurtatzen duen agiria. 1. Enpresari buruzko agiriak: h) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. Pertsona juridikoen kasuan: Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, pertsona eskatzaileen Nortasun Agiri Nazionalarekin eta ordezkaritza-botereekin batera. i) Pertsona juridikoak badira, erakundea edo enpresa eratzeko eskrituren fotokopia (ondoren izandako aldaketekin) eta dagozkion erregistroetako inskripzioa. Berezko nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua gehituko da. j) Izen-emate eta bajen ziurtagiria Ekintza Ekonomikoen gaineko Zergan, Foru Ogasunak egindakoa. k) Enpresari edo erakundeari Gizarte Segurantzan alta ematearen agiriaren kopia. l) Diru-laguntza eskatu duen entitateak bere zerga-betebeharrak eguneratuta dauzkala frogatzen duen Foru Ogasunaren agiria. m) Entitateak bere betebeharrak eguneratuta dauzkala frogatzen duen Giza Segurantzako Diruzaintza Orokorraren agiria. n) Hirugarrenen izen-ematearen dokumentua, erakunde eskatzaileak eta banku-erakundeak sinatuta eta zigilatuta (laguntza helbideratzeko banku-datuen inprimakia – Eskaera-eredu Normalizatua). — Enpresaren lan-bizitzari buruzko txosten eguneratua, Gizarte Segurantzarena (langilearekin kontraturik izan duen egiaztatzeko). Eskatzaileak baterako aitorpenean jasotako daturen bat faltsutzen badu, dagokion zehapen-erregimena aplikatu ahal izango zaio.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/03/14 - 2017/12/31
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.