Laudion enpresak sortzea sustatzeko diru-laguntzak. 2018

LABURPENA
Titulua:
Laudion enpresak sortzea sustatzeko diru-laguntzak. 2018
Xedea:
Laudion auto enplegua sustatzeko eta enpresak sortzea pizteko diru-laguntzen oinarri arautzaileek duten xedea da enpresa bat, sortzea, martxan eta funtzionamenduan jartzea, zeinahi izanik ere horien izaera eta forma juridikoa.
Diru kopurua:
20.000 euro
Deialdiaren araudia:
  • 2018ko deialdia (ALHAO Zk. 71/2018)
    Ebazpen laburpena, Laudioko Udaleko alkate-udalburuaren 2018ko maiatzaren 10eko 1005 dekretuarena, zeinaren bidez onartu den Laudion autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzea pizteko 2018ko diru-laguntzen deialdia
  • 2018ko deialdia eta oinarri aldaketa (BOTHA Zk. 58/2018)
    Laudion auto enplegua sustatzeko eta enpresak sortzea pizteko diru-laguntzak ematea araut- zen duen prozeduraren oinarriak
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Laudioko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Laudioko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Herriko Plaza, 01400 Laudio (Araba)
Telefono bidezko arreta:
Telefonoa: 944 034 800
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herriko Plaza, 01400 Laudio (Araba)
Itzuli Herriko Plaza, 01400 Laudio (Araba)
Laudion enpresak sortzea sustatzeko diru-laguntzak. 2018
Laudion auto enplegua sustatzeko eta enpresak sortzea pizteko diru-laguntzen oinarri arautzaileek duten xedea da enpresa bat, sortzea, martxan eta funtzionamenduan jartzea, zeinahi izanik ere horien izaera eta forma juridikoa.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Enpresek eskuratu ahalko dituzte atal honetan ezarritako onurak, zeinahi izanik ere horien izaera juridikoa, banakako enpresaburuak eta profesionalak barne
1. Egoitza soziala edota zerga-egoitza Laudio udalerrian izatea eta mikroenpresen betebe- harra betetzea, hau da, gutxienez ere 10 pertsona enplegatzea. 2. Jarduera ekonomikoetan alta eman izana 2017ko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 bitartean, biak barne. 3. Egunean izatea euren zerga-betebeharrak, hala Foru Ogasunarekin, nola Laudio Udalarekin, baita indarreko xedapenek ezarritako Gizarte Segurantzarekikoak ere. 4. Ez egotea Laudio Udalaren diru-laguntzen udal ordenantzan jasotako debekuetan jasotako egoeretako batean. 5. Ez dira enpresa berri gisa hartuko aurretik martxan zen jarduera baten lekualdatzetik eratorritakoak, enpresa-titular berriak ezkontidearen, seme-alabekin edota ondorengoekin bigarren gradurainoko ahaidetasuna badute odolez edo kidetzaz (bigarren gradua barne) enpresa-jarduera eskualdatzen duen pertsonarekin.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
20.000 euro
Muga:
Enpresa bakoitzerako diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 2.000 euro izango da, edo 2.700, baldin eta sustatzaileetakoren batek Laudio Udalaren Tokiko Garapen Agentziak egindako Bideragarritasun Plana badauka.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Formulario
Dokumentazioa:
  • a) Enpresaren ordezkaritzan ari den pertsonak izenpetutako eskaera-orria eta horretarako aurreikusitako gainerako formularioak, besteak beste, hauek: ¿ Laguntza-eskaera aurkeztu duen pertsonari baimen ematea enpresaren izenean jarduteko jakinarazpenen ondoreetarako ¿ Beste erakunde publiko edo pribatuetatik jarduera berdinerako jasotako edo horiei eskatutako laguntzei buruzko zinpeko aitorpena. ¿ Baimena ematea Laudio Udaleko Tokiko Garapen Agentziari, egoki baderitzo, informazioa eskatu ahal izateko Euskal Enplegu Zerbitzuari (Lanbide) nahiz xede bererako dirulaguntzak eman litzakeen beste edozein erakunde publikori. ¿ Arau-hausteen ondorioz diru-laguntza publikoetara aurkeztetik kanporatuta ez egoteari buruzko zinpeko aitorpena. ¿ Mikroenpresa izaerari buruzko zinpeko aitorpena. ¿ Helbideratzea egiteko banku-datuen inprimakia. b) Laguntzaren hautagai den eskatzailearen NAN/AIZren fotokopia eta identifikazio fiskalerako txartelarena, kasu hauetan: ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, merkataritza sozietatea, sozietate kooperatiba nahiz lan sozietatea denean. c) Enpresa eratzeko erregistro-datuak eta eratze-eskrituren kopia, nortasun juridiko propioa duten erakundeen kasuan. Nortasun juridiko propiorik ez duten sozietate zibilen kasuen, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua erantsiko da. d) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiri eguneratuak erakunde horiekiko betebehar eta obligazioak egunean izateari buruz. e) Eskatzailea ekonomia jardueren gaineko zergan izandako alta eta baja aldien ziurtagiri eguneratua (Foru Ogasuna). f) Lan-bizitzaren txostena eskaera egiteko egunean. g) Autonomoen araubidean edo dagokion mutuan alta emateari buruzko ebazpenaren kopia. h) Ekonomia jardueretako altaren kopia. i) Erakunde onuradunaren LAT (langile aktiboen txostena) sortutako lanpostuak egiaztatzeko. j) Jardueragatik jaso izan diren beste diru-sarrera edo diru-laguntzen xehetasunak. k) Emandako diru-laguntza justifikatzeko, diruz lagun daitezkeen gastuen jatorrizko fakturak aurkeztuko dira, egiaztatze ondoreetarako, betiere, gastuei dagozkien ordainketen bankuagiriekin batera. Dena den, justifikazio gisa ematen diren fakturak diru-laguntzaren onuraduna den enpresaren izenean egon behar dute, eskatzailearen zerga arloko datuekin. Zehazki, negozioaren aretoaren alokairuaren kasuan, eta hori justifikatzeko, aintzat hartuko dira soilik kontzeptu horiengatik ordaindutako kopuruak, alokairu-kontratua erantsi edota txertatu bada, eta ondorengo ordainketen banku-ordainagiriak ere erantsi badira. l) Goragoko paragrafoetan zehaztutako gastuak kontuan izateko ezinbesteko betekizuna izango da ekonomia jardueretan alta eman zenetik urtebeteko epe barruan autonomoen araubide berezian Gizarte Segurantzari edo mutualitate baliokideari egindako kotizazioen ordainketei dagozkien egiaztagiriak aurkeztea. Horretarako, hileko banku-ordainagiriak edota ordainketa horiek benetan egiaztatuko dituen Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako dokumentua erantsi beharko da. (¿Oinarrien eta ordaindutako kuoten txostena¿).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/06/21 - 2018/08/01
Ebazteko epea:
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da, deialdia argitaratuta azaldu den egunetik hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.