30 urte baino gutxiago dituen pertsonen kontrataziorako laguntzak. Irun 2016

LABURPENA
Titulua:
30 urte baino gutxiago dituen pertsonen kontrataziorako laguntzak. Irun 2016
Xedea:
Irungo udalerrian sustraituta dauden enpresei erraztasunak ematea ohiko merkatuan langabe dauden, Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden 30 urtez azpiko pertsonak kontratatzeko.
Diru kopurua:
30.000 €
Deialdiaren araudia:
  • 2016ko deialdia (GAO Zk. 13/2017)
    30 urte baino gutxiago dituen pertsonen kontrataziorako laguntzen 2016ko deialdia
Araudia:
  • Aarautzen oinarriak (GAO Zk. 245/2016)
    30 urte baino gutxiago dituen pertsonen kontrataziorako laguntzak eskatzeko prozedura arautzen duten Oinarriak
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Irungo Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Irungo Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
TRAMITAZIOAK
30 urte baino gutxiago dituen pertsonen kontrataziorako laguntzak. Irun 2016
Irungo udalerrian sustraituta dauden enpresei erraztasunak ematea ohiko merkatuan langabe dauden, Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden 30 urtez azpiko pertsonak kontratatzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Enpresak
Oinarri hauen xedeko laguntzaren onduradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte enpresek: — Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du. — Proposatutako kontratazioak enplegu netoa sortzea ekarri beharko du kontratatutako pertsona edo pertsonak sartu aurretixeko 3 hilabeteetan enpresan dagoen guztizko batez besteko plantillan. — Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekin. — Enpresa kontratugileak berariaz adierazi beharko du kontratazioa egiteko konpromisoa hartzen duela, lan-alorrean eta lan-arriskuak prebenitze aren alorrean indarrean dagoen araudia beteko duela eta kontratatutakoari bere zeregina egiteko beharrezkoak diren materiala eta jantzia emango dizkiola. Kontratatutakoen betekizunak. — Herrian erroldatuta egotea oinarri hauek argitaratzen diren datan. — 16 urte edo gehiago eta 30 urte bete gabe edukitzea dirulagun tza jasoko duen kontratua formalizatzen denean. — Langabe gisa eta enplegu-eskatzaile gisa agertzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan. — Kontratazioa egin duen dataren aurreko 30 egun naturaletan lanik ez duela egin. — Kontratazioa egin duen dataren aurreko 30 egun naturaletan ez duela prestakuntza jarduerarik jaso, hilean 40 ordu baino gehiago osatzen dutenik. — Ahaidetasun-loturarik ez edukitzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen dutenekin, ez zuzendaritzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kontseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
30.000 €
Muga:
Enplegurako diru-laguntzen zenbatekoa kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta gizarte segurantza kostuen %90erainokoa izango da. Muga, berriz, 6.000 euroan egongo da 6 (sei) hilabeteko lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
:
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/01/20 - 2017/04/30
Aurkezteko epe-muga:
Eskaerak aurkezteko epea Oinarri Arautzaile hauek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta deialdi honi esleitutako kreditua agortzen den unean amaituko da, edo, gehienez ere, 2017ko apirilaren 30an.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.