Güeñesen enpresak eta negozioak sortzeko ezohiko diru-laguntzen. Güeñes 2018

LABURPENA
Titulua:
Güeñesen enpresak eta negozioak sortzeko ezohiko diru-laguntzen. Güeñes 2018
Xedea:
Itzuli behar ez diren laguntzak ematea, 2018an enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortu eta abian jartzetik eratorritako gastuak diruz laguntzeko. Proiektu horiek langabezian edo enplegua hobetzeko moduan dauden eta 2. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten sustatzaileek bideratu beharko dituzte.
Diru kopurua:
30.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • 2018ko oinarriak arauemaileak (BAO Zk. 71/2018)
    Gueñesen enpresak eta negozioak sortzeko 2018. urterako ezohiko diru-laguntzen Udal-programa arautzen duten oinarriak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Güeñesko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Güeñesko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
TRAMITAZIOAK
Güeñesen enpresak eta negozioak sortzeko ezohiko diru-laguntzen. Güeñes 2018
Itzuli behar ez diren laguntzak ematea, 2018an enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortu eta abian jartzetik eratorritako gastuak diruz laguntzeko. Proiektu horiek langabezian edo enplegua hobetzeko moduan dauden eta 2. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten sustatzaileek bideratu beharko dituzte.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Edozein egitasmok izango du aukera enpresa-proiektuak abian jartzeko onurak jasotzeko, enpresaren eraketak hartzen duen forma juridikoa edozein izanda ere, betiere oinarri hauetako 2. atalean ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Enpresa-proiektu berriak sustatzen dituzten pertsonek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 2.a) Enpresa-proiektu berriaren sustatzaileetako batek, gutxienez, Gueñesen erroldatuta egon beharko du 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen, eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman aurretik. Betekizun hori betetzen ez badute, jarduerari gutxienez bi urtez eutsi beharko diote, eta, aldi horretan norbait kontratatzekotan, Güeñeseko herritar bat kontratatu beharko dute (udalerri horretan erroldatuta egon beharko du 2017ko urtarrilaren 1etik baino lehenagotik), eta Lanbiden inskribatuta kontratua egin baino lehenagotik. 2.b) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen talde bereko jarduerarik egin ez izana Güeñes udalerrian, alta eman aurreko urte eta erdian. Baldintza hori eskatzaileari zein bigarren mailarainoko odolkidetasuna edo harremana duten edo bizikidetza-unitate bera osatzen duten pertsonei dagokie, belaunaldi-ordezkapena gertatu denean salbu.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
30.000,00 euros
Muga:
Itzuli behar ez den diru-laguntza bat emango da, gehienez ere 3.000 eurokoa, sortzen diren enpresak martxan jartzeko eta inbertsioak egiteko gastuak finantzatzeko. Enpresa berri horien helbide soziala eta zerga-helbidea Gueñesen egongo da, eta proiektu bakarrak jaso ahal izango du diru-laguntza, proiektu horren forma juridikoa edozein delarik ere.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Formularioa
Dokumentazioa:
  • Enpresak sortzeko laguntzak eskatu dituzten enpresa edo saltokiei buruzko dokumentazioa a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada: Nortasun Agiri Nazionala, originala edo kopia erkatua. Pertsona juridikoen kasuan: Identifikazio Fiskaleko Txartelaren agiri originala edo kopia erkatua, pertsona eskatzaileen Nortasun Agiri Nazionalarekin eta ordezkaritza-botereekin batera. b) Pertsona juridikoak badira, erakundea edo enpresa eratzeko eskrituren agiri originala edo kopia erkatua (ondoren izandako aldaketekin) eta dagozkion erregistroetako inskripzioa. Berezko nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua gehituko da. c) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan emandako altak eta bajak adierazten dituen ziurtagiri originala edo kopia erkatua, Foru Ogasunak emandakoa. d) Enpresak edo erakundeak Gizarte Segurantzan emandako altaren agiri originala edo kopia erkatua. e) Diru-laguntza eskatu duen entitateak bere zerga-betebeharrak eguneratuta dauzkala frogatzen duen Foru Ogasunaren agiri originala edo kopia erkatua. f) Erakundeak bere betebeharrak eguneratuta dauzkala frogatzen duen Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren agiri originala edo kopia erkatua, eguneratua. c), d), e) eta f) ataletan adierazitako agiriak ez ditu interesdunak berak aurkeztu behar izango, betiere baimena ematen badu Udalak agiri horiek bilatzeko. Agiri horiek eskuratzeko edo kontsultatzeko baimena eman dela ulertuko da, interesdunak hori berariaz ukatzen duen kasuetan salbu. g) Zinpeko aitorpen originala (eskaera-eredu normalizatua). Honako hauek jasotzen dituen aitorpen bakarra da: ¿ Laguntzen deialdi honen oinarriak ezagutzen eta onartzen direla dioen aitorpena. ¿ Diru-laguntza publikoak itzultzeko prozeduretan edo zehapen- prozeduretan sartuta ez dagoela dioen zinpeko aitorpena. ¿ Zinpeko aitorpena, adierazten duena erakunde eskatzailea ez dagoela zigortuta zigor eta administrazio arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin bat. ¿ Zinpeko aitorpen originala, azaldu egiten dituena ekintza berbera egiteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horietatik jasotako diru-laguntzak. ¿ Zinpeko aitorpen originala, adierazten duena bete egiten dela Minimis araua, Europako Batzordearen Minimis araupeko laguntzei buruzko 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zenbakiko Araudian (EE) ezarritakoarekin bat. Araudi hori Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2006ko abenduaren 28an, eta horren bidez ordezkatu egin zen 69/2001 Araudia (EE). Halaber, arauaren ondoko berrikuspenak betetzen dituela adierazten da h) Hirugarrenen izen-ematearen agiri originala edo kopia erkatua, erakunde eskatzaileak eta banku-erakundeak sinatua eta zigilatua (laguntza helbideratzeko banku-datuen inprimakia-eskaeraeredu normalizatua) Eskatzaileak baterako aitorpenean jasotako daturen bat faltsutzen badu, dagokion zehatzeko erregimena aplikatu ahal izango zaio. i) Enpresa berrien sustatzaileek negozio-plana egin eta aurkeztu beharko dute, eskualdeko Behargitzaren laguntzarekin.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/04/14 - 2018/12/31
Aurkezteko epe-muga:
Edo aurrekontua ahitu arte
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.