Aldian enplegua sortzea sustatzeko enpresentzako diru-laguntzen. Getxo 2018

LABURPENA
Titulua:
Aldian enplegua sortzea sustatzeko enpresentzako diru-laguntzen. Getxo 2018
Xedea:
Kontratatzeko laguntzak, Getxoko langabeei hiru hilabete edo gehiagoko kontratuak egiteko, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean.
Diru kopurua:
253.565,50 euros
Deialdiaren araudia:
  • 2018ko Deialdia eta oinarri arautzaileak (BAO Zk. 217/2018)
    2018. urtean Getxoko udalerrian enpleguaren sorrera sustatzeko enpresetarako laguntzen udal-programaren deialdia eta oinarri arautzaileak. Diru-la-guntza horiek enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren deialdiaren barnean kokatzen dira
  • 2018ko deialdia (BAO Zk. 217/2018)
    Getxoko Udaleko Toki Gobernu Batzarrak 2018ko urriaren 23an hartutako 412 Akordioaren Laburpena: Udalerrian lantoki berri 2018 urtean sorrarazteko diru-laguntzak enpresei emateko oinarri-arauak onesteko eta deialdia zabaltzea.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Getxoko udala
Deialdia egiten duen organoa:
Getxoko udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Herritarren Arretarako Bulegoa. Udaletxea. Foruen kalea, 1. ¿ Herritarren Arretarako Bulegoa. Andra Mari. Benturillena kalea 17, (Sarrera Borreguero klinika ohiaren albotik). Herritarren Arretarako Bulegoa. Areeta/Romo. Mesedeetako kalea 13 (Getxo Elkartegian).
TRAMITAZIOAK
Itzuli Herritarren Arretarako Bulegoa. Udaletxea. Foruen kalea, 1. ¿ Herritarren Arretarako Bulegoa. Andra Mari. Benturillena kalea 17, (Sarrera Borreguero klinika ohiaren albotik). Herritarren Arretarako Bulegoa. Areeta/Romo. Mesedeetako kalea 13 (Getxo Elkartegian).
Aldian enplegua sortzea sustatzeko enpresentzako diru-laguntzen. Getxo 2018
Kontratatzeko laguntzak, Getxoko langabeei hiru hilabete edo gehiagoko kontratuak egiteko, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Ondorengo baldintzak betetzen dituzten enpresa, saltoki eta profesionalek (beren forma juridikoa alde batera utzita), bai eta irabazi- asmorik gabeko erakunde, elkarte edo fundazioak ere:
¿ Entitatearen egoitza soziala Getxon egotea. ¿ Egoitza soziala Getxotik at izanik, kontratazioa Getxon dagoen lantoki baterako egitea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
253.565,50 euros
Muga:
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da sortzen den lanaldi osoko lanpostu berri bakoitzeko, 3 hilabete edo gehiago irauten duena. Zenbateko hori 4.500 eurokoa izango da baldin eta kolektibo hauetako pertsonak kontratatzen badira: DSBEaren titularrak edo onuradunak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak (kontratazioaren aurreko 540 egunetan Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta daudenak, baldin eta denboraldi horretan gutxienez 360 egunez langabezian egon badira) eta 55 urtetik gorakoak. Gehieneko laguntza: 6.000 euro 6 hilabeterako edo gehiagorako lanaldi osoko lan-postu berri bakoitzeko. Zenbateko hori 9.000 eurokoa izango da baldin eta kolektibo hauetako pertsonak kontratatzen badira: DSBEaren titularrak edo onuradunak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak (kontratazioaren aurreko 540 egunetan Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta daudenak, baldin eta denboraldi horretan gutxienez 360 egunez langabezian egon badira) eta 55 urtetik gorakoak.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Formularioa
Dokumentazioa:
  • 1. Diru-laguntza Eskaeraren Eredu Normalizatua. I. eranskina (1. orrialdetik 5.era) 1. orrialdea: Eskaera. 2. orrialdea: Enpresa edo entitateari buruzko informazioa. 3. orrialdea: Hirugarrenaren alta-agiria, entitate eskatzaileak eta dagokion banku-entitateak sinatuta eta zigilatuta (bankuko datuen inprimakia laguntza helbideratzeko). 4. orrialdea: Zinpeko deklarazioa. Zenbait gai batzen dituen deklarazio bakarra da. Baterako deklarazioan sartutako daturen bat faltsutuko balu eskatzaileak, dagokion zehapen-araubidearen mende geratu ahalko da. 5. orrialdea: Kontratazio-datuei buruzko informazioa. 2. Enpresari buruzko dokumentazioa a) Eskatzailea pertsona fisikoa denean: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. b) Pertsona juridikoak eta entitateak direnean: Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, Nortasuna Agiri Nazionalarekin batera eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenekin. c) Pertsona juridikoak eta entitateak direnean, enpresa edo entitatearen osaerako eskrituren fotokopia, haiek izandako aldaketekin eta dagokien erregistroetan izena emanda. d) Izaera juridiko propiorik gabeko Sozietate Zibilak direnean, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua barneratuko da. e) Alta eta bajen ziurtagiria Foru Ogasunak emandako Ekonomia Jardueren gaineko Zergan f) Enpresa edo entitateak Gizarte Segurantzan emandako altaren kopia. g) Foru Ogasunaren eguneratutako ziurtagiria, eta bertan dirulaguntza eskatu duen entitateak zerga-betebeharrak egunean dituela adieraziko da. h) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eguneratutako ziurtagiria; bertan entitateak bere betebeharrak egunean dituela adieraziko da. 3. Kontratazioari buruzko dokumentazioa a) Kontratuko pertsonaren NAN-fotokopia. b) Diruz lagundutako lan-kontratuaren kopia, eta bertan iraupena eta lanaldia adieraziko dira. c) Kontratatutako pertsonak Lanbiden izena emanda duela egiaztatzen duen agiria, Enpleguaren Zerbitzu Publikoren baten emandakoa. d) Gizarte-segurantzako araubide orokorrean kontratatutako pertsonaren altaren kopia. e) Kontratatutako pertsonaren lan-bizitzaren eguneratutako txostena, Gizarte Segurantzak emandakoa diru-laguntza eskatzen den kontratu-hasieraren ondorengo datarekin (informazio horrekin kontratatutako pertsona langabezian zegoela egiaztatu nahi da). f) Altan dagoen enpresako langileen batez besteko plantillaren txostena, Gizarte Segurantzak emandakoa eta kontratazioegunaren aurreko hiru hilabetetakoa. (informazio honekin plantillaren igoera garbia egiaztatu nahi da, 3.2. atalean ezarritakoaren arabera). g) Altan dauden enpresako langileen batez besteko plantillaren txostena, kontratazio egunekoa eta Gizarte Segurantzak egindakoa (informazio honekin plantillaren igoera garbia egiaztatu nahi da, 3.2. atalean ezarritakoaren arabera). h) Gizarte Segurantzak kontratazio-egunean egindako enpresaren lan-bizitzaren txostena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/11/13 - 2019/02/08
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.