Enpresetan kontratatzeko laguntza ekonomikoen programaren Lanbide lagundutako enplegua sustatzeko tokiko ekintzentzat diru-laguntzak. Busturialdea 2017

LABURPENA
Titulua:
Enpresetan kontratatzeko laguntza ekonomikoen programaren Lanbide lagundutako enplegua sustatzeko tokiko ekintzentzat diru-laguntzak. Busturialdea 2017
Xedea:
Oinarri hauen xedea, Busturialdea eskualdeko enpresetan langabeak kontratatu ditzaten sustatzeko laguntzak arautuko dituzten baldintzak arautzea; gehienez 6 hilabetez eta gutxienez 3 hilabetez jarraian kontratatu beharko dituzte, lanaldia osoan, lan merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen arabera indarrean dauden kontratu motetako edozein baliatuz.
Diru kopurua:
62.251,21 euroz
Deialdiaren araudia:
  • Deialdi barrukoa (BAO Zk. 234/2016)
    Busturialdea eskualdean enpresetan kontratatzeko laguntza ekonomikoen udal programaren deialdia. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako enplegua sustatzeko tokiko ekintzentzat diru-laguntzen deialdi barrukoa
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Bermeoko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Bermeoko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Arana eta Goiri tar Sabinen enparantza z/g
Telefono bidezko arreta:
94 617 91 00
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Arana eta Goiri tar Sabinen enparantza z/g
Itzuli Arana eta Goiri tar Sabinen enparantza z/g
Enpresetan kontratatzeko laguntza ekonomikoen programaren Lanbide lagundutako enplegua sustatzeko tokiko ekintzentzat diru-laguntzak. Busturialdea 2017
Oinarri hauen xedea, Busturialdea eskualdeko enpresetan langabeak kontratatu ditzaten sustatzeko laguntzak arautuko dituzten baldintzak arautzea; gehienez 6 hilabetez eta gutxienez 3 hilabetez jarraian kontratatu beharko dituzte, lanaldia osoan, lan merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen arabera indarrean dauden kontratu motetako edozein baliatuz.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honen barruko diru-laguntzen onuradun ahal izango dira, batetik, irabazizko jarduera bat egiten duten enpresak, edozein delarik ere beren forma juridikoa, eta, bestetik, irabazi-asmorik gabeko entitateak (fundazioak, elkarteak, GKEak, …), baldin eta zerga eta lan arloko betebeharrak egunean badituzte eta betekizun hauek betetzen badituzte:
a) Enpresaren egoitza eta helbide fiskala Busturialdean edukitzea. b) Diruz lagunduko diren jarduerak Busturialdeko udalerriren batean garatzea zuzenean. c) Kontratazio hauek, diruz lagundutako kontratudun pertsonak lanean hasi aurreko 3 hilabeteetan, enpresak izan duen langile kopuruaren bataz-bestekoaren gehikuntza garbia suposatu behar dute; eta gehikuntza horrek, diruz lagundutako epean iraun beharko du. Plantillaren igoera garbia kalkulatzeko, honako hau hartuko da kontuan: diru-laguntza eskatzen den kontratazio-egunean alta emandako langileen batez besteko plantilla, kontratazio egunaren aurreko hiru hilabeteetan alta emanda izandako langileen batez besteko plantillarena baino handiagoa izatea. Egoera hori egiaztatzeko, Gizarte Segurantzak egindako «alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren bi txosten» entregatu beharko dira; bata, kontratuaren egunaren aurreko hiru hilabeteei dagokiena, eta bestea, diru-laguntza eskatzen den kontratazioaren egun berekoa; horrekin batera, kontratazio-eguneko enpresaren lan-bizitzaren txosten bat ere bai. Adibidea: 2016ko abuztuaren 22an egindako kontratu baten plantillako igoera garbia egiaztatzeko eman beharreko txostenak honako hauek izango lirateke: — Altan dauden langileen batez besteko plantillaren txostena, 2016ko maiatzaren 22tik 2016ko abuztuaren 21era arte. — Altan dauden langileen batez besteko plantillaren txostena, 2016ko abuztuaren 22tik 2016ko abuztuaren 22ra eta 2016ko abuztuaren 22ko enpresaren lan- bizitza. d) Kontratazioarekin lortutako plantillako bolumen berri horri 3 hilabeteko aldia amaitu arte eutsi beharko zaiola gutxienez eta horrek erabakitzen du eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa. Hori egiaztatu ahal izateko eman beharko dira, diru-laguntza justifikatzeko, Gizarte Segurantzak egindako enpresaren «Altan dauden langileen batez besteko plantillaren txostena», diru-laguntzaren xede den kontratua hasten denetik diru-laguntzaren zenbatekoa erabakitzen duen aldia pasatzen den arte. Enpresak diruz lagundutako aldian zehar lortutako plantillaren bolumenari eusten ez badio, emandako diru-laguntza guztia itzuli beharko du. Ondorengo 5 salbuespenak hartuko dira aintzat: — Diruz lagundutako aldian, enpresako langileren batek bere borondatezko baja sinatzea. Kasu honetan, hura ziurtatuko duen dokumentazioa entregatu beharko du. — Diruz lagundutako aldian enpresako beste zenbait langilek kontratua amaitzea (amaiera data agertzen den kontratuetan bakarrik). Kasu honetan, hura ziurtatuko duen dokumentazioa entregatu beharko du. — Kontratatutako pertsona ordeztea hura suntsiarazteko edota iraungitzeko arrazoiak kontratatutako pertsonari egozten bazaizkio edo froga-aldia gainditu ez izanagatik gertatzen bada. — Diruz lagundutako aldian, enpresako langileren bat jubilatu egiten bada. Kasu honetan, hura ziurtatuko duen dokumentazioa entregatu beharko du. — Diruz lagundutako aldian, enpresako langileren batek amatasun/ aitatasun eszedentzia hartzea. Edozein kasutan hura ziurtatuko duen dokumentazioa entregatu beharko du. e) Kanpoan geratzen dira honako pertsona hauen lan-kontratazioak: pertsona horiek kontratatzeagatik oinarri hauetan enpresa berberean jadanik laguntza jasotakoak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
62.251,21 euroz
Muga:
Kontratazio tartearen arabera, hurrengo zenbatekoko laguntza bat ezartzen da, itzuli beharrik gabekoa: a) Gehienezko laguntzak: 6 hilabete edo gehiagoko iraupena duen lanaldi osoko lanpostu berri bakoitzeko 6.000 euro. b) Gutxieneko laguntzak: 3 hilabete edo gehiagoko iraupena duen lanaldi osoko lanpostu berri bakoitzeko 3.000 euro. c) Hiru hilabete baino gehiagoko eta sei hilabete baino gutxiagoko kontratazioek kontratuaren iraupenarekiko proportzionala den laguntza izango dute.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • — Eskabide agiria eta zinpeko aitorpena (I. Eranskina). — Pertsona fisikoen fotokopia. — Pertsona juridiko denean: • IFZren fotokopia. • Enpresa eratzeko eskrituren fotokopia. • Ordezkatze-ahalmenaren fotokopia. • Ordezkatze-ahalmena duen pertsonaren NANaren kopia. • Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordaindu zaizkiola egiaztatzen duen ziurtagiria. • Foru Ogasunari ordaindu beharrekoak ordaindu zaizkiola egiaztatzen duen ziurtagiria. • Ogasunak emandako ziurtagiria, JEZan altan dagoela ziurtatzen duena. — Kontuaren titulartasunari dagokion ziurtagiria. — Indarrean dagoen lan araudia eta lan arloko arriskuei aurrehartzea betetzen denaren zinpeko adierazpena. — Udalarekin zorrik ez izatea. Ofizioz egiaztatuko da hori. — Jarduera burutu ahal izateko udalaren hirigintzazko lizentzia guztiak eguneratuta izatea. Udalaren Urigintza Sailak ofizioz egiaztatuko du hori. — Kontratatuko den pertsonari, bere lana burutzeko beharrezkoak dituen materiala eta jantziak emango dizkionaren konpromisoa.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/12/13 - 2017/01/23
Ebazteko epea:
Eskariak erabakitzeko epea 3 hilabetekoa izango da gehienez.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.