Lan merkatu arruntean kontratazioak egiteko enpresentzako laguntzal. 2017

LABURPENA
Titulua:
Lan merkatu arruntean kontratazioak egiteko enpresentzako laguntzal. 2017
Xedea:
Abanto Zierbenan erroldatuta eta Lanbide-EEZn enplegu eskatzaile gisa inskribatuta dauden langabeak enpresen, saltokien eta profesionalen merkatu arruntean kontratatzeko erraztasunak ematea, euren egoera juridikoa edozein izanik ere, baita irabazi asmorik gabeko erakundeak, elkarteak edo fundazioak ere, betiere egoitza fiskala, soziala edo lantokia Abanto Zierbenan badute.
Diru kopurua:
55.000,00 €
Deialdiaren araudia:
  • 2017ko deialdia (BAO Zk. 95/2017)
    Kontrataziorako diru-laguntza programaren oinarriak Abanto Zierbena 2017- Abanto Enpresan.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Abanto Zierbena Zerbitzuak S.L.
Deialdia egiten duen organoa:
Abanto Zierbena Zerbitzuak S.L.
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Abanto-Zierbena Zerbitzuak, SL (Bizkaia plaza 3, atzealdea) Tokiko Garapen eta Enplegu Agentzian (Bizkaia Plaza, 5).
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Abanto-Zierbena Zerbitzuak, SL (Bizkaia plaza 3, atzealdea) Tokiko Garapen eta Enplegu Agentzian (Bizkaia Plaza, 5).
Itzuli Abanto-Zierbena Zerbitzuak, SL (Bizkaia plaza 3, atzealdea) Tokiko Garapen eta Enplegu Agentzian (Bizkaia Plaza, 5).
Lan merkatu arruntean kontratazioak egiteko enpresentzako laguntzal. 2017
Abanto Zierbenan erroldatuta eta Lanbide-EEZn enplegu eskatzaile gisa inskribatuta dauden langabeak enpresen, saltokien eta profesionalen merkatu arruntean kontratatzeko erraztasunak ematea, euren egoera juridikoa edozein izanik ere, baita irabazi asmorik gabeko erakundeak, elkarteak edo fundazioak ere, betiere egoitza fiskala, soziala edo lantokia Abanto Zierbenan badute.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Enpresa, saltoki eta profesional guztiak kontratatzeko laguntza hauen onuradunak izan daitezke, euren forma juridikoa edozein izanik ere, baita irabazi asmorik gabeko erakundeak, elkarteak edo fundazioak ere, betiere egoitza fiskala, soziala edota lantokia Abanto Zierbenan badute.
a) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta izatea. b) Ez egotea zehatuta zigor eta administrazio arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez egotea horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean, sexu diskriminazioaren ondoriozko debekuen barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin bat etorriz.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
55.000,00 €
Muga:
- Gutxieneko laguntza: 600 euro % 50eko lanaldi partzialeko lan kontratu bakoitzeko, hiru hilabeteko edo gehiagoko iraupenekoak. - Gehienezko laguntza: 4.800 euro lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, hamabi hilabeteko edo gehiagoko iraupenekoak.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • A) Diru-laguntzaren eskaera eredu normalizatua 1. Eskaera. (1. eranskina). 2. Enpresari edo erakundeari buruzko eta kontratatutako pertsonari buruzko informazioa eta kontratuaren ezaugarriak. (2. eranskina) 9. Puntuaren b) eta c) ataletan eskatutako dokumentazioa aurkeztea. 3. Eskaeraren eredu ofizialean sartutako zinpeko aitorpena. Honako hauek hartuko ditu barne: (3. eranskina). a) Aitorpena, adierazten duena laguntzen deialdi honetako oinarriak ezagutzen eta onartzen direla. b) Zinpeko aitorpena, adierazten duena diru-laguntza publikoak itzultzeko edo zehapenak jasotzeko prozeduretan ez dagoela. c) Zinpeko aitorpena, adierazten duena erakunde eskatzailea ez dagoela zehatuta zigor eta administrazio arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin bat. d) Zinpeko aitorpena, azaldu egiten dituena ekintza berbera egiteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horietatik jasotako diru-laguntzak. e) Zinpeko aitorpena, adierazten duena Minimis araua betetzen duela, Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Araudiak (EE) ezarritakoarekin bat. Araudia 2006ko abenduaren 28ko EBAOn argitaratu zen, Minimis Laguntzen Itunean, eta horren bidez ordezkatu zen 69/2001 Araudia (EE). Halaber, arauaren ondoko berrikuspenak betetzen dituela adierazten du. 4. Hirugarrenen alta-dokumentua, erakunde eskatzaileak eta banku erakundeak sinatuta eta zigilatuta (laguntza helbideratzeko bankuko datuen inprimakia). (4. eranskina). 5. Erantzukizunezko adierazpena, adierazten duena kontratazioak ez duela kanpoan uzteko edo bateraezin izateko kausarik eragiten. (5. eranskina). Eskatzaileak baterako aitorpenean jasotako daturen bat faltsutzen badu, dagokion zehatzeko erregimena aplikatu ahal izango zaio. B) Enpresak aurkeztu beharreko dokumentazioa 1. Eskatzailea pertsona fisikoa denean: NANaren fotokopia. Pertsona juridikoen kasuan: Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia, NANaren fotokopiarekin batera eta sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza-ahalmenak. 2. Pertsona juridikoak badira, erakundea edo enpresa eratzeko eskrituren fotokopia (ondoren izandako aldaketekin) eta dagokion erregistroetako inskripzioa. Berezko nortasun juridikorik ez duten sozietate zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua gehituko da. 3. Izen emate eta bajen ziurtagiria Ekintza Ekonomikoen gaineko Zergan, Foru Ogasunak luzatutakoa. 4. Gizarte Segurantzan enpresa edo erakundearen izen ematearen kopia. 5. Diru-laguntza eskatu duen erakundeak bere zerga betebeharrak eguneratuta dauzkala frogatzen duen Foru Ogasunaren agiri eguneratua. 6. Erakunde eskatzaileak bere betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen Giza Segurantzako Diruzaintza Orokorraren agiri eguneratua. 7. Bizitza laboraleko enpresaren txostena A002. Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak luzatutako egiaztagiria laguntza eskaeraren xede den kontratazioaren aurreko hiru hileko plantillaren gaineko egiaztagiria. C) Kontratazioari eta kontratatuko den pertsonari buruzko dokumentazioa 1. Kontratuaren xede den pertsonaren NANaren kopia. 2. Zinpeko aitorpena, egiaztatzen duena kontratatutako pertsonak ez duela bigarren mailarainoko (hori barne) ezkontza, ondorengo edo ahaidetasun harremanik enpresariarekin, enpresaren kontrola dutenekin, zuzendaritza kargua dutenekin edota sozietatearen itxura juridikoan eragiten duten enpresen administrazio organoetako kideekin, ezta azken horiekin sor daitezkeenekin ere. (3. eranskinean sartuta daude). 3. Diruz lagunduko den kontratuaren kopia. Lanaren iraupena eta lanaldia jaso behar ditu. 4. Kontratatutako pertsonari Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean alta eman zaiola adierazten duen agiriaren kopia. 5. Kontratatutako pertsonaren lan-bizitzari buruzko Gizarte Segurantzaren txosten eguneratua. 6. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak igorritako ziurtagiria, enplegu eskatzaile gisa izena eman duela egiaztatzen duena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/05/22 - 2017/12/31
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.