Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena

 

Xedea

Kutsatzaile izan daitezkeen jarduerak izan dituzten lurzoruetan etorkizunean egindako ekintzek pertsonen osasunerako eta ingurumenerako arriskuak ez izatea.

Nori Zuzendua

EAEko herritar guztiak

Araudia

1/2005 LEGEA, otsailaren 4koa, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoa.

199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.


Harremanak norekin

945019738 eta 945016988

Erantsi beharreko agiriak

Egindako miaketazko ikerketari –eta, hala bada, ikerketa xehatuari– dagokion txostena. Txosten horiek egiaztatutako erakunde batek egin behar du.


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

Edozein.

Lurzorua kutsa dezakeen jardueraren edo instalazioren bat behin betiko bukatu edo ixten denean, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura jardueraren edo instalazioaren behin betiko bukaera edo itxieratik bi hilabetera hasi beharko da beranduen ere, titularrak berak aurrez eskatuta.


Eskabideak aurkezteko lekua

Erregistro Orokor Nagusia

  • Donostia-San Sebastián kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz

Lurralde Zerbitzuen Erregistro Laguntzaileak

  • Infanta Cristina kalea, 11. Villa Begoña – 20008 Donostia-San Sebastián
  • Kale Nagusia, 85 – 48001 Bilbao

Erregistroak irekita dauden egunak eta orduak

Neguko ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 13:00etara. 15:00etatik 16:30era.
Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.

Udako ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 14:00etara


Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 19:30ak arte.




Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz 

 

 

Tramiteen deskripzioa

Eskaera eta lurzoruaren kalitatea ikertzeko azterlanak jasotzen dituenean. Ingurumen Sailak Jabetza-erregistroari jabariaren eta zamen ziurtagiria eskatzen dio.

Ingurumen-organoak jendaurreko informazioaren izapidea abiaraziko du lurzoruaren kalitatea ikertzeko azterlanentzat, baldin eta azterlan horietatik ondorioztatzen bada lurzoruan dauden gai kutsatzaileek B ebaluazioko balio adierazleak (EBA-B) gainditzen dituztela.

Jendaurreko informazioaren izapidea hamabost egunekoa da, eta interesa dutenek bidezko iritzitako alegazioak egin eta agiriak aurkeztea da helburua.

Jendaurreko informazioaren izapidea egin ondoren, egin baldin bada, eta behin eskuraturik bai dagokion udalaren txostena eta bai eskatu diren txostenak, ingurumen-organoak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko ebazpen-proposamena egingo du.

Proposamen hori interesatuei bidaliko zaie eta dagokion udalari. Hartzaileei hamabost eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko.

Epe hori bukatutakoan, ingurumen-organoak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko berariazko ebazpen arrazoitua emango du.

Ingurumen-organoak emandako ebazpenak adieraziko du lurzorua kutsatutzat, eraldatutzat edo eraldatugabetzat jotzen den.

La declaración de un suelo como contaminado será objeto de nota marginal en el Registro de la Propiedad a iniciativa del órgano ambiental.


Egitura Atal Ebazlea

Ingurumen Sailburuordea


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

LURZORUAREN EGOERARI BURUZKO JAKINARAZPENA: JARDUERA BAT JARTZEA

LURZORUAREN EGOERARI BURUZKO JAKINARAZPENA: JARDUERA BAT HANDITZEA

LURZORUAREN EGOERARI BURUZKO JAKINARAZPENA: KUTSA DEZAKEEN EGOERA BAT BERTAN BEHERA UZTEA

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA: KUTSA DEZAKEEN EGOERA BAT BERTAN BEHERA UZTEA

Bestelako Agiriak

Lurzoru kutsatuekin loturiko araudiari buruzko ohiko galderak

Lurzoruak ikertzeko eta berreskuratzeko egiaztatutako erakundeak


Oharrak

1/2013 JARRAIBIDEA, LURZORUAREN KALITATEARI BURUZKO ADIPERAZPENAREN PROZEDURA EGOERA BATZUETAN SALBUESTEARI BURUZKOA.

Ez da eskatuko lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenaren prozedura hastea, 1/2005 otsailaren 4ko Legeko, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko, 17.1.a) eta 17.1.c) artikuluen kasutan hurrengo inguruabarrak aldi berean gertatzen badira:

  • lurzorua kutsa dezakeen jarduera izan duen jarduera kutsatzeko almena txikia duen jardueratzat jotzen bada
  • leku horretan industria-jardueraren bat egiten jarraitzen badute
  • ez badute asmorik lurrak mugitzeko edo azpi-harriak kentzeko

Jarraibide honen salbuespena aplikatzeko FORMULARIOAK izeneko atalean dauzkazu inprimakiak.

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

24/02/2016