Botikari erregentearen izendapen baimena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Osasuna


Egitura atal kudeatzailea

Farmaziako Zuzendaritza


Botikari erregentearen izendapen baimena.

Nori Zuzendua

Botikari titularrei, edota, legezko ordezkari edo oinordekoei.

Araudia

11/1994 Legea, ekainaren 17koa (pdf, 3.054 Kb), Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzkoa.

129/1997 Dekretua, ekainaren 3koa (pdf, 75 Kb), farmazietako giza baliabideei buruzkoa.


Harremanak norekin

Antolamendu Farmazeutiko Zerbitzua. Tef.: 945-019264/019267/019269

Erantsi beharreko agiriak

a) Botikarigaiaren farmazia-lizentziatuaren titulua eta NANren fotokopia.

b) Botikarigaiaren deklarazioa, esleitu nahi zaizkion eginkizunak burutzeko inongo bateraezintasunik ez duela egiaztatzen duena.

c) Botikariagaiaren onespena eta, kolegiatua ez badago, kolegiatzeko konpromezua.

d) Izendapenaren arrazoia eta espero den iraunaldia, hau da, hasiera-data eta, hala badagokio, bukaerakoa.

e) Zehaztea botikariak lanaldi osoa edo erdia egingo duen; erdian jardungo bada, lan-ordutegia adierazi beharko da.

f) Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria


Dagokion tasa

1.5. Kontzeptua. Erregente izendapena. Zenbatekoa 52,04 € ondorengo banku-konturen batean sartu behar da:

BIZKAIA: Bilbao Bizkaia Kutxa: 2095.0631.51.3239068030

GIPUZKOA: Lan Kide Aurrezkia: 3035.0060.47.0600900359

ARABA: Lan Kide Aurrezkia: 3035.0056.40.0560900123

Eskabideak Aurkezteko Epea 10 egun farmaziako titular edo kotitularraren heriotza, ezintasuna edo ausentziari buruzko deklarazio judiziala gertatzen denetik.
Eskabideak aurkezteko lekua

4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoez gain, eskabideak honako helbideetan aurkeztu ahalko dira:

– Osasun Saila.

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Saileko Arabako lurralde-zuzendaritza.

Olagibel kalea 38.

01010 Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Saileko Gipuzkoako lurralde-zuzendaritza.

Antso Jakitunaren kalea 35.

20010 Donostia-San Sebastián.

– Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-zuzendaritza.

Alameda Rekalde, 39 A

48009 Bilbao.

Tramiteen deskripzioa

Eskaerarekin batera aurkezten den dokumentazioan agiriak falta badira, hori zuzentzeko 10 eguneko epea duela jakinaraziko zaio eskatzaileari; halaber, ohartaraziko zaio ezen, falta diren horiek aurkezten ez baditu, eskubidea galduko duela eta espedientea artxibatu egingo dela.

Farmaziako zuzendariak emango dio baimena proposatutako izendapenari, behin legez ezarrita dauden baldintzak bete direla egiaztatuz gero.

Botikari erregentea farmazian lanean hasiz gero, hortik 10 egun gabe, hasiera-data hori jakinarazi beharko diote titularrak, legezko ordezkariak edo oinordekoek. Osasun Aseguramendu Zuzendaritzari, eta horrekin batera Gizarte Asegurantzako Errejimenezko altaren fotokopia bidali. Orobat, botikari erregentearen jarduna farmazian amaituz gero, hortik 10 egun gabe, amaiera-data horren berri eman beharko dute.


Egitura Atal Ebazlea

Farmaziako Zuzendaritza.


Ebazteko epea

15 egun eskabidea egiten denetik.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago.

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

16/02/2009