42. Euskadin Kronikotasunari aurre egiteko estrategia.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Egungo demografia- eta epidemiologia-joeren ondorioz, eredu epidemiologiko berri baterantz goaz Euskadin, gainerako gizarte aurreratuetan gertatzen ari den bezala. Gaixotasun kronikoen eragina nabarmena da dagoeneko osasun zerbitzuetan, eta datozen urteetan joera hori areagotu egingo da, gainera. Nahitaezkoa da, hortaz, errealitate horretara moldatzea.

Gaur egun, gaixo akutu eta kronikoek noizbehinkako harremana dute osasun-sistemarekin. Oro har, osasun-arazo bat dutenean edo gaixotzen direnean jotzen dute osasun-sistemara. Horrek esan nahi du arreta-eredua erreakziozkoa dela, batik bat. Gaixotasun akutuetan ez da gomendagarriena, ordea, gaixotasuna agertu arte itxarotea, eta gaixotasun kronikoetan, aldiz, estrategia okerra da, pertsonentzat zein osasun-zerbitzuentzat osasun- zein ekonomia-gastu handia dakarrena.

Gaixo kronikoentzako arreta-eredua pixkanaka egokitu behar da, izan ere, osasun-sistemarekiko elkarrekintzen % 80 gaixo-mota horiena da, eta osasun-gastuaren % 77 baino gehiago kontsumitzen dute. Gaixotasun akutuentzako arretan oinarritutako orain arteko eredua ez da desagertuko, baina gaixoarekin harreman-mota berri bat ezarriko duen eredu batekin osatu behar da.

Harreman edo elkarrekintza horrek proaktiboagoa izan behar du, bai eta osasuna gehiago zaintzea bultzatu, gaixotasunak azkarrago hauteman, gaixotasunaren garapenaren aurrean babesa eman eta akutuago bihurtzea eta zailtasunak azaltzea saihesteko etengabeko kontrola sustatu ere. Azken helburua gaixo horiek beren etxebizitzetan egotea da, behar ez diren ospitaleratzeak saihestu eta, aldi berean, beren bizi-kalitatea hobetzeko.

Aurrekariak

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo sailburuaren agerraldia, Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordearen aurrean, IX. Legegintzaldian zehar bere Sailak garatuko zuen programa azaltzeko.

Saila

Osasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

  • Osasun eta Kontsumo Saila.
  • Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Gizarte-eragile hauek parte hartuko dute kronikotasunari aurre egiteko estrategia ontzeko lanean:

  • Sektoreko Sarea (sendagileak eta erizainak).
  • Gaixoen eta profesionalen elkarteak.

Eraginak

Antolamenduan eragina

Gaixo kronikoentzako arreta-eredua pixkanaka egokituko da, kudeaketa-eredu berrietan oinarri hartuta. Horretarako, laguntza- eta jarraipen-programak bultzatu, ebaluatu eta zabalduko dira patologia anitzak edo mendetasunak dituzten adineko gaixoentzat, bai eta komunitateko erizaintza garatu, gizarte-zerbitzuekiko lankidetza bultzatu eta telekontrol- eta telemedikuntza-teknologia berriak erabili ere.

Aurrekontu eta finantzetan eragina
  • Biztanleria estratifikatzeko proiektua biztanleriaren % 100 eginda.
  • Estratifikazio-proiektuaren ezarpena: zehazteke.
  • Gaixoen eta profesionalen elkarteentzako laguntzak.
  • Historia kliniko bateratua (Osabide Globala): % 100 Txagorritxu Ospitalean.
  • Botika eta tratamendu terapeutikoen jarraipena (errezeta elektronikoa): abian.
  • Kronikgune, Kronikotasunaren arloko Bikaintasuneko Zentroa abiaraztea.
  • Erizaintza Berria lantaldea: eginkizun berriak ezartzea.
  • Gaixo Aditua lantaldea: 500 gaixo 2012an.
  • Langileek proposatutako berrikuntza-proiektuak: 65 (2011ko maiatzaren 5ean).
  • Osasun Zerbitzuen Zentro Multikanala (O-sarean), Osakidetzaren barruan.
Beste jardueretan eragina

Osakidetza, O+Berri, Osteba eta Osatek.

Erakunde harremanetan eragina

Aldundiak, udalak.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2013
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/09/292011/05/04Bukatuta
Garapen-aldia2011/05/052013/12/30Bukatuta
Amaitutako jarduera2013/12/312013/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/01/01

Ebaluazioaren laburpena

"Nueva estrategia sanitaria de Euskadi: el reto de lo cronicidad".

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05