22. Espediente elektroniko birtuala esparru judizialean.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Zerbitzuak emateko sistema eraginkor bat lortzea, herritarren, profesionalen eta Justizia Administrazioaren nahiz beste administrazio batzuen beharrak aseko dituena. Elkarreragingarritasunean (beste administrazio edo erakunde batzuekin egindako informazio-trukea) aurrera egiteko sistema bat, justiziaren jardueran parte hartzen duten eragile guztien kudeaketa soildu eta hura herritarrengana gerturatuko duena.

Aurrekariak

Altua da, gaur egun, plataforma teknologiko berrira egokitutako JustiziaBat aplikazioaren (hau da, prozesu-kudeaketako aplikazio ohiaren ordezkoa) ezarpen-maila.

Aurreko prozesu-kudeaketarako aplikazioaren aldean JustiziaBatek dakarren aldaketara egokitzeko aldia gaindituta, prozesua finkapen-aldian dago gaur egun, hots, lurralde osoan zabaldu eta aplikazio berri hau garatu eta ezartzen, Bulego Judizial Berrira egokitzeko behar diren definizio- eta egokitzapen-lanak gauzatzen ari diren bitartean.

Duela urte batzuk erabilgarritasuna frogatu gabe zuten eta gutxi erabiltzen ziren teknologiak gaur egun egonkortu direlarik, une egokia da hau teknologiak eguneratzeko eta sistemari funtzionaltasun berriak eransteko, bai arkitekturaren eta segurtasunaren aldetik, bai kanpoko entitate batzuekiko elkarreragingarritasunaren aldetik ere; izan ere, alderdi horietan lortutako emaitzek hobekuntza nabarmenak ekarriko dizkiote herritarrengana bideratutako Justizia Administrazioari.

Saila

Herri Administrazioa eta Justizia; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Garatu beharreko lanen tamainak beharrezkoa egiten du Eusko Jaurlaritzaren beste sail batzuen barne-zabalkundea.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

  • Abokatu eta prokuradoreen elkargo profesionalak.
  • Justizia Administrazioko langileak.
  • Idazkari judizialak.
  • Epaileak.
  • Erregistratzaileak.
  • Notarioak.

Eraginak

Araudian eragina

Lege esparru orokorrean:

  • 11/2007 Legea, Zerbitzu Publikoetara herritarrek sarbide elektronikoa edukitzeari buruzkoa.
  • 56/2007 Legea, abenduaren 28koa, Informazioaren Gizartea bultzatzeko neurriei buruzkoa.
  • 59/2003 Legea, abenduaren 19koa, Sinadura Elektronikoari buruzkoa.
  • 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoa.
  • 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datuak Babesteari buruzkoa.
  • 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

Justizia Administrazioaren lege-esparrua:

  • 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialarena (230. artikulua eta harekin bat datozenak).
  • 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, Prozedura Zibilari buruzkoa (Legearen hainbat artikuluk arautzen dute espediente judizial elektronikoarentzat euskarri gisa balio duten baliabide teknikoen erabilera: exhortoak, jakinarazpenak...).
Antolamenduan eragina

La implantación del Expediente Judicial Electrónico conlleva un cambio sustancial en los procesos de trabajo actuales a nivel judicial y constituye el sustento fundamental de la implantación de la Nueva Oficina Judicial marcada por la reforma de la Ley Orgánica del Poder Judicial.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Teniendo en cuenta sólo lo relacionado con el capítulo de inversiones desde el punto de vista de desarrollos y no de gastos de mantenimiento, las cantidades anuales previstas actualmente en función de las líneas ya definidas son las siguientes:

  • Año 2010: 3.000.000.- €
  • Año 2011: 3.000.000.- €
  • Año 2012: 1.200.000.- €
Beste jardueretan eragina

La cooperación interdepartamental resulta inexcusable a fin de la integridad del expediente electrónico. Cada uno de estos departamentos que se citan a continuación carga los datos al sistema para poder realizar una actuación judicial mediante vía electrónica:

  • Departamento de Interior.
  • Departamento de Empleo y Asuntos Sociales.
  • Departamento de Cultura.
  • Departamento de Justicia y Administración Pública.

 

Erakunde harremanetan eragina

a. Ministerio de Justicia.

b. Diputaciones Forales (menores…).

c. Consejo General del Poder Judicial.

d. Fiscalía General de Justicia.

e. Agencia Tributaria.

f. Tráfico (Dirección General de Tráfico, Dirección de Tráfico CAE).

g. Resto de Comunidades Autónomas…

h. Colegios de profesionales de la justicia a nivel de la Comunidad autónoma y Estatal.

i. Colegios de Registradores y Notarios también a nivel estatal.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010-2014.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012011/09/01Bukatuta
Garapen-aldia2011/09/012014/12/30Bukatuta
Amaitutako jarduera2014/12/312014/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/01/01

Ebaluazioaren laburpena

2010ean saiakuntza-esperientzia bat egin zuten Donostiako Lehen Auzialdiko eta Lan Arloko Epaitegietan, eta emaitzak askotarikoak izan ziren. Horren ondorioz, hasierako planteamenduaren alderdi tekniko eta formalak aldatzea erabaki zuten; horrek proiektuaren diseinu berri bat ekarri zuen, 2011n beste saiakuntza-esperientzia baten bitartez baliozkotzea espero dena.

Aldi berean, proiektuarekin lotutako aplikazioak garatzeko lanarekin jarraitu dute (justiziaSip, justiziaADM eta justiziaSIS, besteak beste), 2011rako aurreikusitako saiakuntza-esperientzia horren arrakasta-bermeak handitzeko asmoarekin. Horretarako, hitzarmenak sinatu dira proiektuan parte hartzen duten taldeekin eta parte hartzeko talde-kopurua handitzea espero da.

Ebaluazio data: 2012/01/01

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2015/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05