Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortzeko kanpo-ebaluazioa.

[Bikain]

Deskribapena


Xedea


BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzea, bere bitartez esparru sozio-ekonomikoan euskararen erabileraren, presentziaren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzeko xedez. Horrekin batera, BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortzeko egin beharreko ebaluazio-prozesua eta kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeek egin behar duten eskabidea eta bete beharrreko baldintzak arautzea.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ebaluazioak partzialak badira eta eskabideak bereiziak, gune bakoitzetik gutxienez pertsona batek jaso beharko du prestakuntza, gune bakoitzeko langile-kopuruaren arabera dagokion proportzioan, 17. artikuluak dioenari jarraiki.
  • Beharrezko lege-nortasunez horniturik egon eta dagokion erroldan izen emanak izan behar dute.

Sozietate publikoak

Eskakizunak:

  • Beharrezko lege-nortasunez horniturik egon eta dagokion erroldan izen emanak izan behar dute.
  • Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartua eta indarrean izan behar dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra

Eskakizunak:

  • Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartua eta indarrean izan behar dute.
  • Lanpostu-zerrendan hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezarrita izan behar dituzte.

Administrazio instituzionala. Erakunde autonomoak

Eskakizunak:

  • Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartua eta indarrean izan behar dute.
  • Lanpostu-zerrendan hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezarrita izan behar dituzte.

Administrazio instituzionala. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak

Eskakizunak:

  • Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartua eta indarrean izan behar dute.
  • Lanpostu-zerrendan hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezarrita izan behar dituzte.

Udal eta Foru Administrazioa (edo bere erakunde autonomoa)

Eskakizunak:

  • Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartua eta indarrean izan behar dute.
  • Lanpostu-zerrendan hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezarrita izan behar dituzte.

Estatuko Administrazioa

Eskakizunak:

  • Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana izan behar dute.

Betekizunak

  • Jarduera EAEn egin behar dute.
  • Gutxienez bi langile izan behar dituzte.
  • Lantoki fisikoa izan behar dute.
  • Aurretik ebaluaziorik izan bada, gutxienez 12 hilabete pasatu dira azken ebaluazioari dagokion ebazpena eman zenetik.
  • BIKAIN ziurtagiri-maila bat eskuratzeko, euskara alorrean legediak ezartzen dizkien betekizunak bermatu behar dituzte.
  • BIKAINeko berariazko prestakuntza-moduluetarako izena eman behar du langile-zerrendako pertsona batek edo gehiagok, 17. artikuluan zehaztutako.proportzioan, langile-kopuruaren arabera.
  • Langile-zerrendako pertsona bat solaskide izendatu behar dute prozesu osoan zehar organo kudeatzailearekin izan beharreko harremanetarako.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean izan behar ditu.
  • 250 langile baino gehiago badituzte, berdintasun-plana egin eta aplikatu beharko dute.
  • Ebaluazio-prozesu honetara ezin izango dira aurkeztu: diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren baten edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen baten menpe dauden eskatzaileak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea dela bide debeku horrekin zigortuak ere, beti ere zehapenean finkatutako epe-barrutian.

Kontaktu-informazioa



Idazkaritza Teknikoarekin harremanetan jartzeko:

Helbide elektronikoa: bikain@euskadi.eus

Telefono bidez:

- Entitate pribatuentzat: 945018105 eta 945018115 (Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza)

- Herri Administrazio eta sozietate publikoentzat: 945016921 (Herri Administrazioetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Zuzendaritza)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0166104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk