Ertzaintza. zerbitzu-egintza deklaratzeak

Deskribapena


Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa. Zerbitzu-egintza da ertzain batek, zerbitzu publikoa hirugarren baten onurarako egiten duen bitartean, bere bizitza arriskuan jarrita ere, ohiz kanpoko  polizia-jarduera bat egiten duenean eta horrek berebiziko tasunak –bere burua eskaintzea, ausardia, gizabidea edo gizartearenganako elkartasuna– agerian jartzen dituenean.

Halaber, funtzionarioa, zerbitzua ematen ari den bitartean edo bere eginkizunak betetzen ari den bitartean, istripuz hiltzen bada edo indarkeriazko beste heriotzaren bat gertatzen bada, hori zerbitzu-egintzatzat hartuko da.


Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa

Zerbitzu-egintzaren deklarazioa lortzeko prozedura ofizioz ala interesdunaren eskariz has daiteke.





Zerbitzu-egintzaren deklarazioa hauek eska dezakete:

--Ohiz kanpoko polizia-jarduera egiten duen Ertzaintzako funtzionarioak.

--Ertzaintzako funtzionarioa hilez gero, zerbitzu-egintzaren deklarazioa beste batzuek eska dezakete, eta horiek izango dira dagokion prestazio ekonomikoaren onuradunak, aipatutako ordena preklusiboari jarraiki, behin baino ez dutela kopurua jasoko. Hauek dira:

  1. Bizirik dagoen ezkontidea edo, hala badagokio, bizirik dagoen bikotekidea, izatezko bikoteak arautzen dituen 2/2003 Legeak, maiatzaren 7koak, ezartzen duenaren arabera.
  2. Legezko jaraunsleak.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoei

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna > Segurtasun Sailburua

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa : 0099601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean,
  3. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk