Hamasei urtetik beherako adingabeen ezohiko lan-baimena

Deskribapena


Baimen-eskaera Lan Agintaritza eskudunaren aurrean aurkeztu beharko da, hark, salbuespen gisa, 16 urtetik beherako pertsonek ikuskizun publikoetan esku hartzeko baimena eman dezan, betiere haien osasunerako eta lanbide-heziketarako eta giza heziketarako arriskurik eragiten ez badu (Langileen Estatutuaren Legearen 6.4 artikulua, ikuskizun publikoetan aritzen diren artisten lan-harreman berezia arautzen duen abuztuaren 1eko 1435/1985 Errege Dekretuaren 2. artikulua eta Europako Gutun Sozialaren 7. Artikulua).

Baimen-eskaera, gutxienez, 16 urtetik beherakoak jendaurreko ikuskizunean parte hartzen duen lehen eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu beharko da.

Eskabidearekin batera, Tramitazioa atalean zerrendatzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira.

Nori dago zuzenduta


  • Adin-txikikoa bere lege ordezkariaren onarpenarekin
  • Adin-txikikoa enplegatuko duen enpresa

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

Kudeatzen eta ebazten dituen erakundeak

Lan eta Enplegua/Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza (Adingabearen lana lurralde historiko bateko baino gehiagoko lantokietan egiten denean)
Dagokion Lurralde Historikoko Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritza (adingabearen lana Lurralde Historiko bakarreko lantokietan egiten denean)

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO ZUZENDARITZA

Donostia - San Sebastian, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tf.:945 019 317
Faxa: 945 019 415
trabajo@euskadi.eus

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego 2, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz
Tf.: 945 017 030
Faxa: 945 017 031
trabajoaraba@euskadi.eus

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Kale nagusia 85
48011 Bilbao
Tf.: 944 031 216 - 944 031 239
Faxa: 944 031 212
trabajobizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

2011ko urtarrilaren 17tik aurrera
Intxaurrondo 70, 2.
20015 Donostia / San Sebastián
Tf.: 943 023 224
Faxa: 943 023 201
trabajogipuzkoa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Adingabeen lan-baimena : 1069401

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria