Berotegi-efektuko gasak aireratzeko baimena

Deskribapena


Berotegi efektuko gasak isurtzeko Baimen eskaera, aldaketa edota iraungitzea, Emisio Eskubideen Salerosketa Erregimena kontuan hartuta.


Baimena eskatzea

Instalazio batean 1/2005 Legeko (13/2010 Legeak aldatua) lehenengo eranskinean zehazten diren jardueretako bat edo gehiago ematen bada eta gas horietakoren bat isurtzen bada, instalazioak berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena eduki beharko du titularraren alde, goian aipaturiko legeko 4. xedapen gehigarriak zehazten duenaren ondorioz baztertzen diren instalazioek salbu.

1/2005 Legearen 54. artikuluaren arabera, berotegi efektuko gasak isurtzeko baimenak honako eduki hau izango du:

a) Instalazioko titularraren izena eta helbidea

b) Instalazioaren identifikazioa eta helbidea

c) Instalazioko jardueren eta isurien deskribapena

d) Aplikagarria den araudi komunitarioa eta hori garatzeko gainerako araudiak betetzen dituen jarraipen plana.

e) Informazioa bidaltzeko betebeharrak, aplikagarria den araudi komunitarioarekin eta hori garatzeko gainerako araudiekin bat datorrena.

f) e bis) Jarraipen Planaren inguruko komunikazioa, urteko emisioen txostena eta titularraren, egiaztatzailearen eta organo eskumendunaren arteko komunikazioa bateratzeko sistema automatizatuak eta formatuak erabiltzeko betebeharra.

g) Egiaztatutako aurreko urteko isuri totalaren kantitate baliokidean emisioen eskubideak urte natural bakoitza amaitu ondorengo lau hilabeteko epean entregatzeko betebeharra.

h) Funtzionatzen hasteko aurreikusitako data.

i) Emisio eskubideen erregistroan instalazioetako titularren kontua irekitzeko betebeharra.


Baimena aldatzea

1/2005 Legearen 4.artikuluaren arabera, Organo eskumendunak, gutxienez 5 urtero, berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena berrikusiko du, eta, hala badagokio, aldaketak egin.

Organo eskumendunak aukera eman dezake jarraipen planak aldatzeko baimena aldatu gabe. Instalazioetako titularrek jarraipen plan eguneratua organo eskumendunean aurkeztu beharko dute, azken onen oniritzia jasotze aldera.

El titular deberá informar al órgano competente de cualquier proyecto de cambio en el carácter, el funcionamiento, el tamaño de la instalación, o de aquellos que supongan ampliación o reducción significativa de su capacidad, así como de todo cambio que afecte a la identidad o al domicilio del titular. En su caso, a la vista de la información remitida, el órgano autonómico competente modificará de oficio la autorización de emisión de gases de efecto invernadero en el plazo máximo de tres meses.


Baimena iraungitzea eskatzea

1/2005 Legeko 7. artikuluaren arabera, honako kasu hauetan iraungiko da baimena:

a) Instalazioa ixten bada.

b) Instalazioa ez bada martxan jartzen baimenean ezarritako egunaren hurrengo hiru hiletan, baimena emateko organo eskumendunak kausa justifikatua dela adierazten badu salbu.

c) 30. artikuluan ezartzen diren kasuetan isunak jasotzen badira.

d) Instalazioaren jarduera urtebete baino gehiagoan eteten bada.

Bestalde, 1722/2012 Errege Dekretuan, 6. artikuluko 1. atalean, adierazten da guztizko etetea kasu hauetan gertatzen dela (6. artikuluko 2. atalean esandakoa salbu):

a) Berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena, ingurumen baimen bateratua edota beste edozein ingurumen baimen baliogabetzen denean.

b) Aurreko puntuan aipatzen diren baimenak iraungitzen direnean.

c) Instalazioaren funtzionamendua teknikoki ezinezkoa denean.

d) Instalazioak lehenago funtzionatu arren, gaur egunean funtzionatzen ez badu, berriro martxan jartzea ezinezkoa den kasuetan.

e) Instalazioak lehenago funtzionatu arren, gaur egunean funtzionatzen ez badu, titularrak instalazioa 6 hileko epean (etete egunetik aurrera) martxan ipiniko dela bermatzerik ez duenean. Organo eskumendunak epe hori luzatu ahal izango du 18 hileko epe maximora, titularrak instalazioa 6 hileko epean martxan jartzea ezinezkoa izango duela bermatzen badu. Kasu hori salbuespeneko eta bat-bateko egoeretan bakarrik emango da, titularraren esku ez dauden arrazoiengatik ematen denean. Batik bat, hondamendi naturalak, gerrak, gerra mehatxuak, terrorismo ekintzak, iraultzak, istiluak, sabotajeak edota matxinadak direla medio. Organo eskumendunak, artikulu honen ondorioetarako, etete epea 12 hileko epearen gainetik luzatzen duen kasuetan, 1/2005 Legeko 7.artikuluko d atalean ezartzen den berotegi efektuko gasak isurtzeko baimenaren iraungitze epea luzatutzat joko da.

Kasu horietan, titularrak organo eskumendunari jakinarazi beharko dio, 1/2005 Legeko 29. artikuluko 2. atalean eta 1722/2012 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.


BEG emisioen Jarraipen Planaren aldaketak jakinararztea

Instalazioaren titularrak honako kasu hauetan aldatu beharko du Jarraipen Plana:

  • Jarraipen Planean agertzen ez diren jarduerak, erregaiak edo lehengaiak erabiltzearen ondorioz isuri berriak sortzen direnean.
  • Erabilgarri dauden datuak aldatu direnean neurgailu berriak instalatu direlako, azterketa edo laginketa metodo berriak aplikatzen direlako edota beste edozein arrazoirengatik, isuriak zehaztasun handiagoz zehazten dituztelako.
  • Aurreko jarraipen metodoa aplikatzean lortutako datuak okerrak direnean.
  • Jarraipen Planean eginiko aldaketek jakinarazitako datuen zehaztasuna hobetzen dutenean, teknikoki bideraezina bada edo zentzugabeko kostuak sortzen dituenean salbu.
  • Jarraipen Plana jarraipen eta jakinarazpeneko legeriarekin bat ez datorrenean eta, ondorioz, organo eskumendunak plana aldatzeko eskatzen dionean instalazioaren titularrari.
  • Egiaztapen txostenean Jarraipen Plana hobetzeko gomendioak ezartzen direnean.

Jarraipen Planaren edozein aldaketa organo eskumendunak onetsi beharko du. Hauek dira Jarraipen Planaren funtsezko aldaketak:

  1. Instalazioaren kategoria aldatzea.
  2. Emisio baxuko instalazio izendapenari eragiten dioten aldaketak gertatzea.
  3. Emisio iturriak aldatzea.
  4. Isuriak zehazteko erabiltzen den metodologia aldatzea, kalkulu metodologia neurketa metodologiarekin ordezkatuta edo alderantziz.
  5. Erabilitako maila aldatzea.
  6. Isuriak dituzten iturri berriak sartzea.
  7. Isuriak dituzten iturrietan aldaketak gertatzea, iturri horien sailkapena (nagusia, bigarren mailakoa edo minimis) aldatzea eraginez.
  8. Kalkulu faktore baten balio lehenetsia aldatzea, balioa Jarraipen Planean eta Baimenean ezartzen denean.
  9. Laginketa, azterketa edota kalibrazio prozedura berriak sartzea, isurien datuen zehaztasunari zuzenean eragiten dioten kasuetan.
  10. Isuriak kuantifikatzeko metodologia aplikatu edo egokitzea, biltegiratze kokalekuan ihesak ematen direnean.

Jarraipen Planeko a, b, c, d, e, f eta h aldaketak ematen diren kasuetan, berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena aldatu beharko da. Beraz, kasu horietan, Jarraipen Plana aldatzeko eskaera berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena aldatzeko eskaerarekin batera bidali beharko da.

Izen soziala aldatzeak ere berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena aldatu behar izatea eragiten du.


Debaldeko emisio eskubideen esleipen eskatzea

Emisio eskubideen eskaera sartune berrietan

Sartune berriak dituzten instalazioek debaldeko esleipen eskaria egingo dute behin berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena lortzen dutenean.

Eskaera Ingurumen sailburuordetzan aurkeztuko da. Honela, ingurumen sailburuordetzak dokumentazio guztia Espainiako Klima Aldaketako Bulegora berbidaliko du, hamar eguneko epea maximoan. Debaldeko emisio eskubideen esleipenaren ebazpena Ministro-Kontseiluari dagokio 


Jarraipen metodologia hobetzeko txostena bidaltzea

601/2012 Araudiaren 69. artikuluak ezartzen du jarraipen metodologia hobetzea posible den ala ez aldizka konprobatzeko betebeharra.

Instalazioek ekainaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko dute txostena, honako kasu hauetan:

  1. 69.4 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira, irregulartasunei buruz edo egiaztatzaileak emisioen txostenean zehaztutako hobekuntza gomendioei buruz.
  2. kostuak gehiegizkoak direlako edo teknikoki bideraezina delako maila baxuagoak aplikatzearen inguruan 69.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira, edo jarraipen metodologia alternatiboa aplikatzeari buruz 69.3 artikuluan ezarritakoak betetzen badira.

Lehenengo kasuan, txostena egiaztatzaileak gomendioak eginiko urte berean aurkeztuko da.

Bigarren kasuan, 69.1 artikuluak esandakoari jarraituz aurkeztuko da, honako aldizkakotasun honekin:

  • A kategoriako instalazioek, 4 urtero
  • B kategoriako instalazioek, 2 urtero
  • C kategoriako instalazioek, urtero

Aurreko urteko emisioei buruzko txosten egiaztatua aurkeztea

Instalazioek euren isurien kontrol eta jarraipena egin behar dute Baimenean ezartzen den metodologiaren arabera. Instalazioek isuri horiei buruzko txostena prestatu beharko dute eta lan hori egiteko akreditatuta dagoen egiaztatzaile batek egiaztatu beharko du txostena. 1/2005 Legearen arabera, instalazioen titularrek aurreko urteko isuriei buruzko txosten egiaztatua aurkeztuko diote organo eskumendunari, otsailaren 28a baino lehen.

Behin txostena jasota eta kalkuluen zuzenketak eginda, organo eskumendunak Europako Emisio Eskubideen Erregistroan inskribatuko du instalazio bakoitzari dagokion aurreko urteko isurien kopurua.


Kapazitate aldaketei edota aktibitate eteteei buruzko txostena bidaltzea

Los titulares de las instalaciones deberán comprobar antes del 31 de diciembre si se ha producido en su instalación un cambio de capacidad o del nivel de actividad de conformidad con lo establecido en el Real Decreto 1722/2012 y en su caso, enviar la información correspondiente.

Los casos que pueden darse son los siguientes:

  • Ampliaciones o reducciones significativas de capacidad
  • Cese total de la actividad
  • Cese parcial de las actividades
  • Reanudación de la actividad
  • Instalaciones con cambios que no supongan modificación en el nivel de asignación
  • Instalaciones sin cambios efectivos ni previstos: Las instalaciones que no hayan sufrido cambios de ningún tipo en la instalación, y que tampoco tengan previsto que vayan a ocurrir, quedan exentos de enviar documentación al respecto.

Nori dago zuzenduta


 Entitate juridiko pribatuak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kontakturako telefonoa: 944052987 / 945019809

Kontakturako posta elektronikoa: comerciodeemisiones@ihobe.net

IKS-eeM sistemarekin lotutako galderei erantzuteko: 012

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Aurkezteko beste leku batzuk

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.

Kodea(k)

  • Baimena eskatzea: 0123401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


IKS eeM Sistemako teletramitazio-tresna bakarraren bidez egingo da jakinarazpena, Ingurumen Deklarazioaren Eskabidea izenarekin (e-DMA S). Hain zuzen, e-DMA Solicitud sortu behar duzu, “Aire” sektorean eta "BEG: Baimenaren eskaera" prozeduraren bidez.

e-DMA Gida: emisio eskubideen salerosketarako izapideen eskaera (PDF, 727 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak