Kirol ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko azterketen 2019ko deialdiak

Deskribapena


Xedea

Azterketa teorikoak

4. Deialdia Azterketak Gipuzkoako erakustazoka FICOBAn egingo dira.

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 2019ko azaroaren 28an 16.00etan (45 minutu)

Jolas Ontziko Patroia2019ko azaroaren 28an 16.00etan (Ordu bat eta 30 minutu)

* Oharra: Azterketak egiteko DERRIGORREZKOA da aurkezten direnek azterketara hurrengo hauek eramatea: Nortasun Agiri Nazionala edo egiaztagiria, boligrafoa eta Jolas Ontzien patroi azterketarako, Mapa Nautikoaren ariketak egiteko beharrezko materiala eramango da (eskuadra, kartaboia, konpasa eta angelu-garraiagailua).

Yateko Patroia (RD 875/2014): 2019ko azaroaren 28an

Nabigazio modulua 16.00etan (ordu bat eta 15 minutu)

Modulu generikoa (segurtasuna - meteorologia) 17:45 (45 minutu)

* Oharra: azterketak egiteko DERRIGORREZKOA da aurkezten direnek azterketara hurrengo hauek eramatea: Nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.

Yateko Kapitaina (RD 875/2014): 2019ko azaroaren 28an

Nabigazio Modulua 16.00etan (Ordu bat eta 30 minutu)

Modulu Orokorra (Meteorologia – Ingelesa) 17.45etan (Ordu bete)

* Oharra: Azterketak egiteko DERRIGORREZKOA da aurkezten direnek azterketara hurrengo hauek eramatea: Nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, eta nabigazio kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2019ko almanakea barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.

TASAK: 

Azterketa teorikoa

Yateko kapitaina: 63,61 €

Yateko Patroia: 52,34 €

Jolas Ontziko Patroia : 41,16 €

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 33,66 €

Azterketa praktikoa

Yateko kapitaina: 63,61 €

Yateko Patroia: 52,34 €

Jolas Ontziko Patroia : 41,16 €

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 33,66 €

Nori dago zuzenduta


Kirol ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko izangaiak

18 urte bete dituzten pertsonak.

16 urte bete dituzten adingabeek parte hartu ahal izango dute Oinarrizko Nabigaziorako Patroi ituluaren lorpenerako probetan, baldin eta bere gurasoetako edo tutoreetako baimena idatziz akreditatzen badute.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk