Azoka eta Kongresuen sektorea Euskadin (2001 urtea)

Xehetasunak

Oporretako turismoarekin kontrajarriz, negozioen turismoa, edo bileren sektorea, edo azoka eta kongresuen sektorea izenekoak, jarduera profesionalek sortutako fluxuak aipatzen ditu.

Spain Convention Bureau (SCB), kongresu eta konbentzioak antolatzen dituzten estatuko 30 hiri baino gehiago biltzen dituen elkartearen arabera, jarduera hau izendatzeko modu diferenteak dauden arren, bilerak hiru mailatan sailkatzen dira:

  • Kongresua: Normalean Elkarte, sozietate, elkargo profesional, federazio, unibertsitate eta abarrek sustatutako pertsonen arteko bilera da; 2 eguneko iraupena du, bertan gau bat emango dute eta gutxienez 50 lagunek hartuko dute parte.
  • Konbentzioa: Normalean enpresa pribatu batek sustatutako pertsonen arteko bilera da; gehienetan salmenta-indar, berezko banatzaile, komertzial eta abarri zuzenduta dago; 2 eguneko iraupena du, gau bat emango dute eta bertan gutxienez 50 lagunek hartuko dute parte.
  • Jardunaldia, mintegia, sinposioa: aurrekoetatik kanpo dagoelako, atal honen barne, kongresu edo konbentzioen barne sartzen ez den bilera dago. Egun bateko iraupena izan dezake, baina beti gutxienez 50 lagunek hartuko dute parte.

Azaleratzen ari den jarduera bezala kalifikatutako segmentua da; azken urte hauetan goranzko eboluzioa izaten ari da bilera- eta partaide-kopuruei dagokienean, era honetako topaketak antolatzeko herrialdeen artean Espainia lehen postuan ipiniz.

Azoka-barrutietan azken bost urtetan egindako bileren kopuruaren %173ko gehikuntzak eta erakusketa-azalera garbiaren %66ko gehikuntzak, sektoreak Estatuan bizi duen goren unea erakusten dute.