Rekalde Aretoko erakusleihoan Bizkaiko Foru Aldundiaren bekak jaso dituzten artisten artelan berriak izango dira ikusgai 2019an

  • Rekalde Aretoko erakusleihoan Bizkaiko Foru Aldundiaren bekak jaso dituzten artisten artelan berriak izango dira ikusgai 2019an

  • DataUrtarrilak 17
  • Gaia Ikusizko arteak

Foru Aldundiak sustatu duen Barriek 2019 programa hasteko, Cristina Gutiérrez Meurs artistaren lana izango da lehenengo erakusketako protagonista. Ondoren, Endika Basaguren, Oihane Iraguen, Irati Urrestarazu eta Pau Figueres-ek beren lanak jarriko dituzte ikusgai Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan.

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan aurten ikusgai egongo den egitarauaren berri eman du. Espazio hori Recalde zumarkalera begira dagoen erakusketen foru-aretoaren erakusleihoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bekak jaso dituzten artisten obretarako leiho ireki bihurtu da orain.

Ostegunean inauguratu da Barriek 2019ren VIII. edizioa. Urtero egiten da programa, eta foru-erakundearen Arte Sorkuntzarako Bekak jaso dituzten sortzaile batzuen lan plastiko eta bisualak erakutsiko dira bertan.

Lorea Bilbaok hauxe nabarmendu du: "Ekimenaren helburu nagusia da Bizkaiko sormen-talentuen lana ikusaraztea eta ibilbide artistikoan laguntza ematea".

Honako artisten lanak ikusiko ditugu aurtengo edizioan: Cristina Gutiérrez Meurs, Endika Basaguren, Oihane Iraguen, Irati Urrestarazu eta Pau Figueres. Bestalde, Barriek 2019 programan 1+4 artista aurkeztuko dira, hau da, programaren bitartez duela zenbait urte beka jaso zuen artista bat berreskuratuko dute; izan ere, bera arduratuko da aurtengo edizioko bekadunen erakusketen txandei hasiera emateaz.

Hori horrela, Cristina Gutiérrez Meurs-ek emango dio hasiera zikloari. 2005. urtean jaso zuen foru-erakundearen beka, eta orain beka jaso duten gazteen aurkezpena egiteaz arduratuko da.

Martxoaren 10ra arte bisitatu daiteke artista honen "Trapos sucios" izeneko erakusketa. Erakusketak txandaka erakutsiko dituzte, bi hilerik behin aldatuta, 2019 osoan zehar.

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak hauxe adierazi du: "Modu honetan, alde batetik, foru-erakundearen eskutik aspaldi babesa jaso zuen sormen-talentua berreskuratu ahal izango da, gaur egungo lana aztertu, eta, gainera, egin berri diren lanei ikusgarritasuna eman". "Barriek programarekin Bizkaiko Foru Aldundiak helburu argi bat du: gizarteari sormen artistikoko beka bat jaso duten artista bizkaitar berriak ezagutaraztea, bai eta haien lehenengo urratsak sustatzea eta sormen plastiko zein bisuala garatzeko baldintza egokiak sortzea ere. Gaurko ekimenek eta antzeko beste batzuek artista gazte onen talentua sustatzeko balio dute eta Bilbo erdigunean paregabeko erakusleiho bihurtzen dute Rekalde Aretoa, egunero ehunka bisitari dituen tokia baita".

"Euskara eta Kultura Sailean lanean ari dira kultura transmititzeko, garatzeko eta sustatzeko, eta gizartean duen balioa nabarmentzen dioet; izan ere, gizarte bizi eta zorrotzago bat edukitzeko ezinbestekoa da sormena garatzea, ez dago zalantzarik. Lan artistikoei esker, eboluzionatu eta balioak hobetzen ditugu".

Lorea Bilbaok, halaber, hauxe esan du: "aurkeztu dizuegun sortzaileen edizio berri honekin, gainera, artistak eta erakusketa batean lan egitearen alor profesionala lotu nahi ditugu, haiekin Rekalde Aretoan zuzenean lan egiten, esaterako".

Artistekin jarduera osagarriak garatuko dira, hala nola norbere burua ezagutzeko tailerrak eta publikoari haien lanen gakoak eta interesa ezagutarazteko topaketak.

Bost erakusketa:

Jada ikusgai martxoaren 10era arte

CRISTINA GUTIÉRREZ MEURSek [Madril, 1966] "Trapos sucios" aurkeztuko du: instalazioa Rekalde Aretoaren erakusleihoan dago, eta, hain zuzen ere, 2016. urtetik genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeen izenak brodatu dituzte gorbata multzo batean. Erakusketa osoan, bestalde, marrazkien almanaka bat, testu bat horman eta soinua daude.

Erakusketa honi esker, foru-beka 2005. urtean erdietsi zuen sortzaileetako baten talentua ikusiko dugu berriz ere. Ordutik, proiektu oso pertsonal batean aritu da lanean, eta beti-beti erakutsi du gizarte-errealitatearekiko konpromisoa.

Gutiérrez Meursek Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), eta, gero, Londresera joan zen, non HNC in Fine Art & Printmaking bat lortu zuen 1999. urtean, Kensington & Chelsea College erakundean.

Ibilbide osoan zehar sariak eta aipamenak (Penagos, Gregorio Prieto eta Josep Amat marrazketan, Urduñako Hiria grabatuetan) irabazi ditu, eta arte-azoka ugaritan parte hartu du, besteak beste, ARCO, Art Frankfurt edo FIG Bilbao direlakoetan. Banaka zein taldeka erakusten du obra, eta zenbait bilduma pribatutan ere aurki dezakegu.

Ustekabean, Espainian lapurtutako haurtxo bat izandako biktima batekin egin zuen topo, eta, orduan, lehenengo eleberria idatzi zuen: Lo que no me quisiste contar (EC.O Ediciones Cívicas, 2016). Ordutik, gero eta protagonismo handiagoa izan dute hitzek haren lanetan. Emakumearen aurkako indarkeriari buruzko istorio bat argitaratu berri du: Eva no fue la primera (EC.O Ediciones Cívicas, 2018). Tailerra - topaketa Cristina Gutiérrez Meurs-ekin: otsailaren 7an eta martxoaren 7an.

Martxoaren 12tik maiatzaren 5era

ENDIKA BASAGURENek [Bilbo, 1978] "Memoriaren aztarnak ezabatu" lana aurkeztu du; proposamena zirriborro bat da, haren obraren suntsitzailea, lan berria sortzeko bidea irekiko diona. Proiektua bideoz eta argazkiz osatutako aurreko lanaren zati handi-handi bat suarekin suntsitzean datza. Geratzen diren errautsak eta hondakinak dira antropometriak, autorretratuak, orbanak eta abar garatzeko erabili dituen baliabide bakarrak, eta bere oroitzapenen arabera sortu ditu. Artistaren iritziz, "Ezinezkoa da gure iragana erabat ezabatzea, eta gure oroitzapenak gogora ekarriz errealitateak zentzua hartzen du eta gure nortasun pertsonala berresten dugu".

Maiatzaren 7tik ekainaren 30era

OIHANE IRAGUENek [Bilbo, 1985] soinu-praktikari ekin dio, eta ikus-entzunezko zein eskulturari lotutako euskarriak erabiltzen ditu lagungarri gisa. Entzunez sortu, inprobisatu eta espazioa sortzen da. Soinuak hauxe ekartzen du gogora: espazioan presentzia oso anbiguoa du, eta denborari dagokionez, iragankorra da. Praktika akusmatikoak aurpegirik eta gorputzik gabeko praktikak dira, hau da, bozgorailu, gortina edo pantaila bat; arrotza zaigun hori (ber)aitortzera akuilatzen gaituzten gailu ezagunak eta oihartzunak dira.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, Ikus-entzunezko Teknikak, Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa eta Arte Hezkuntza masterrak ditu. Doktorea da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean, Arte eta Teknologia Sailean.

Uztailaren 2tik irailaren 1era arte

IRATI URRESTARAZU [Bilbo, 1989] Txikitan herdoildutako hiltzeak edota hondakinetako adreilu zatiak biltzen nituen, kontrakokotasunak beti erakarri nau, zuk urdina nik berdea. Prozesuak naraman bideetatik egiten dut lan, nahiz eta azken aldian eskulturatik edo objetualizaziotik nabilen, beste diziplinatan ere sostengatzen naiz nire praktika egiterako orduan. Inguruan eta egunerokotasunean topatzen ditudan elementuak erabiltzen ditut lan egiterako orduan.

2014.uretik Okela Sormen Lantegiko fundatailea kidea da, 2019ko bilbaoarteko erresidentzian bekaduna da, 2018. urtean diputazioko produkzio bekak jaso zuen. 2017. urtean getxoarten parte hartu zuen. 

Irailaren 3tik urriaren 20ra

PAU FIGUERESek  [Donostia, 1976] "Donde las patatas, la Coca-cola y la Fanta" izeneko proiektua aurkezten du. Hipermodernitatearen gehiegikerietatik sortu da, nostalgiari besarkada eta aukera bat emateko. Haurtzaroko oroitzapenek orainaldia deseroso egiten dute, negozio forma berriei modu arrotzean begiratzen diete eta turisten kamerek antzematen ez duten imajinario berri batean jartzen dute arreta. Iraganeko objektuen eta orainaldia eraikitzen dutenen arteko nahasketa horretan, ikonokrazia eta souvenir denda bateko produktuak nahigabe iragartzen dituzten elementuak agertzen dira tarteka.

Enpresen Administrazio eta Kudeaketan lizentziatu zen Coventryko Unibertsitatean, (Ingalaterra-1998) baita Arte Ederretan ere Euskal Herriko Unibertsitatean (2011). Gaur egun doktorego-tesia amaitzen ari da: "Postmarca y republicidad. El icono comercial en una acción artística (in)voluntaria o arte yuppi. Nazioko eta nazioarteko hainbat erakusketa egin ditu. Azkena Lisi Hämmerle galerian jarri du ikusgai (Bregenz, Austria): N47º30.042’ E009º44.922’

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri