2018ko XVI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko saridunak

  • 2018ko XVI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko saridunak

Euskarazko gidoia:  Galder Perez “Lurrun-minez” lanagatik 

Gaztelaniazko gidoia: Chema Trujillo “Insider” lanagatik

CAFE BAR BILBAO SARIAren 16. edizio honetan, guztira 28 gidoi jaso ditugu, hauetatik 20 gazteleraz eta beste 8 euskaraz izan dira. Aitortu behar dugu, lan zaila izan dela irabazleak aukeratzea, aurkeztu diren antzezlanen kalitate ona dela eta.

Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte eta, antzezlanak CAFE BAR BILBAOren web orrialdean publikatuko dira. Bestetik, Lautan Hiru Bilboko Zazpi Kaleetako antzerki laburreko jaialdiaren baitan, Galder Perezen Lurrun-minez antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo da datorren otsailaren 7an Cafe Bar BIlbaon gaueko 19.30ean. Galder Perez bera eta TARTEANeko kideen eskutik egingo da irakurketa.

CAFE BAR BILBAO Teatro Laburreko sari honen ezaugarri nagusia formato txikira egokitzen diren antzezlanak laguntzea da. Honek esan nahi du, antzezlanaren beharrizan teknikoak eta artistikoak txikiak izan behar direla eta, banaketa eta ekoizpen errezekoak. Honen harira, CAFE BAR BILBAO Sari honen xedeetako bat dramaturgo hasi berriak laguntzea eta antzerkilanen munduan murgiltzen animatzea da.

2002tik, CAFE BAR BILBAOk urtero ospatu du Gidoi Laburren sari ezaguna eta, idazle eta dramaturgo ugarik jaso dute dagoeneko merezitako errekonozimendua, hala nola: Arantxa Iturbe, Lutxo Egia, Pako Aristi, Imanol Ituño de Miguel, Teresa Calo, Gaizka Sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, eta, Aizpea Goenaga, besteak beste. Izan ere, bai Galder Perezek zein Txema Trujillok biek jaso dute CAFE BAR BILBAO Saria aurreko edizioetan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri