Udalerrien mapak eta kale izendegiak egiteko eta gero zabaltzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2019-05-2019)

fotoconsejo.jpg

2019.eko maiatzak 21

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aginduari; horren bidez, Euskadiko udalei informazio geografikoa hobetzeko, udal-mapak egiteko eta gero zabaltzeko diru-laguntzak emateko deialdia egin da.

Laguntza-programa hori 200.000 eurokoa da eta helburu du udal-informazio geografikoaren kalitatea hobetzea eta, horretarako, interes orokorreko datuak bildu eta digitalizatzea eta web-orrialdeetan argitaratzea; hala ere, mapa, gero, paperean argitaratzea hautatu ahalko dute udalek.

Diru-laguntzen bidez, nolanahi ere, udal-mugarteko mapa digitala egiteko gastuak ordainduko dira, alegia, mapa topografiko batean tradizioan adierazten diren elementu guztiak batu, berrikusi eta kokatzeko gastuak; gainera, gutxienez, toponimia, kale-izendegia eta interes publikoko zerbitzuak, instalazioak eta hiri-elementuak barne.

Udal-webak informazio hori argitaratzeko erakundearen mapen bisorea erabiliko du edo, bestela, www.geo.euskadi.eus-en mapa-bisorea berrerabiliko du; hura Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzaren mende dago eta udal-webaren barruan kapsulatzeko gaitasuna du.

Ezingo dira diru-laguntza horren onuradun izan aurreko hiru ekitaldietako batean (2016, 2017 edo 2018) diru-laguntzaren esleipendun izan diren erakundeak, berariaz uko egin ezean. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.