Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérezek familia-turismoaren jardunaldiak inauguratuko ditu.

92dacd41-ac0b-4b9f-8b69-bd5f9302bca1.JPG

2019.eko ekainak 12

Euskadi bisitatzen duten familiak turisten % 17 dira, eta horri barne-turismoa eta familientzako jarduerak eta baliabideak ere gehitu behar zaizkio gainera.

 Turismoaren sektorean Euskadi izan da Autonomia Erkidego lehiakorrena Exceltur-eko azkeneko Monitur txostenaren arabera.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak inauguratu ditu gaur Familia Turismoaren I. Jardunaldiak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatuak Zarauzko Udalarekin lankidetzan.

“Familia-turismoak, ibilbideen sorkuntzari lotuta, turismo jasangarri baterako premisa nagusietatik 2tan laguntzen du: desestazionalizazioa eta bisitariak lurraldetik banatzea” azaldu du sailburuak.

Horregatik, azaldu duenez, funtsezkoa da Familia Turismoaren lehenengo Jardunaldi hauek egitea, helburu hauekin: sektorearentzat elkargune bat izatea eta beste helmuga eta eragile batzuekin esperientziak partekatzea; Turismoko Estatu Idazkaritzarekin eta Familia Ugarien Espainiako Federazioarekin (FEFN) lankidetzan aritzea Familia Turismoaren Zigilua lortzeko Produktu Klub gisa, Espainian lehena eta bakarra; espezializazioanenpresekin lan egitea eta helmuga, zerbitzuak eta proiektura elkartutako enpresak bultzatzea.

“Oso jardunaldi emankorrak izatea espero dut, ziur bainago jarraibide argiak emango dizkigutela Familia Turismoaren produktu Klubaren hobekuntzan eta espezializazioan aurrerapausoak emateko, eskaintza erakargarriago bat lortzeko eta turistaren gogobetetasun-maila handitzeko helburuz” esanez amaitu du sailburuak.